20-03-2025 Jueves, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 2 )
 

Barriak

Etiquetado como: Pregoilaria

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1730 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
17.03.2025

Sestaoko Eleizak bost emakume omendu ditu

Sestao Pastoral Barrutiak (PB) autorpena egin eutsen zapatuz kristau alkarteko 5 emakumeri Eleizaren alde egin daben guztiagaitik, "erreferente izanik hainbat pastoral arlotan, euren lanaren bidez Jainkoarem maitasuna agertuz munduan".

17.03.2025

"Itxaropena", Artxandapeko Garizumako berbaldietan nabarmenduko dan kontua

Artxandape Pastoral Barrutiak (PB) Garizumako berbaldi interesgarriak antolatu ditu. Bihar, martxoak 18, izango da lehenengoa eta guztiak Familia Santua parrokian (Erantsia) izango dira, martxoaren 18 eta 25ean eta apirilaren 1ean, 19:30etan. 

16.03.2025

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
15.03.2025

Manuel Heredia: "Misinoaz hitz egitea gure kristau izaeraren muinaz hitz egitea da"

Bihar ospatuko da Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina, "La Misión: Compromiso y esperanza/Misioa: Eginbide eta itxaropena" goiburuaren haritik. Kanpaina dala-eta, astean alkarrizketa egin deutse Manuel Heredia Eleizbarrutietako Misinoetarako Bizkaiko ordezkariari, Mertxe Aguirre sustapen eta sentsibilizazinorako arduradunari eta kanpainan Hegoaldeko ahots lez parte hartzen diharduan Consuelo Pillajo ekuadortar monja marianitari Radio Popular-Herri Irratian. Alkarrizketa osorik: hemen.

14.03.2025

Jose Bernardo Gonçanves da Silva abadea hil da: “Itxaropena karta eta isiluneen artean”

Atzo -eguena- hil zan Bilbon Jose Bernardo Gonçanves da Silva eleizbarrutiko abadea 98 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren martitzenez, martxoak 18, ospatuko da, 18:30etan Arizeko parrokian, non "Don Jok" 50 urte inguru emon ebazan. 

14.03.2025

"Gehiegikerien biktima bakarrak be larregi da. Nahiago neuke gurea lako batzorderik ez balego!"

Adin txikikoen babeserako eta sexu gehiegikerien prebentzinorako Bilboko eleizbarrutiko batzordeak 2024ko oroitza-txostena aurkeztu dau. Iazko apiriletik batzordeko presidente dan Jose Enrique Varasek zenbakien atzean aurkitu daitekezan askotariko errealitateak aitatu ditu alkarrizketa honetan. Izan be, bere esanetan, "kasu bakotxa berezia da eta beste hainbeste esan daiteke lagun bakotxaz. Banan-banan galdetzen deutsegu guk zer egin behar dogun eta noraino heldu gaitekezan". 2024an 7 txosten barri zabaldu dira eta aurreko 9 itxi. 

13.03.2025

Joxan Goikoetxea soinujolea, 'Carmelo Etxenagusia' ohorezko aitamenean

Martxoaren 20an ospatuko da  'Carmelo Etxenagusia' ohorezko aitamenaren IV. ekitaldia. BBK aretoan goizeko 11:00etan hasiko dan ekitaldian, honeek jasoko dabe ohorezko aitamena: Andoni Gerrikaetxebarria, Lontzo Zugazaga, Juan Vicente Gallastegi, Jose Luis Iza eta Jose Mari Rementeria (hil osteko aitamena) abadeek osotutako 'Euskal baliabideak' taldeak; Inmaculada Gallastegi eta Juan Maria Iraolagoitiak (hil osteko aitamena) eta Antonio Linaza abadeak. Joan gura daben guztiek parte hartu leikie, leku guztiak bete arte. Joxan Goikoetxea soinujoleak girotuko dau saioa. Izena emoteko: hemen.

13.03.2025

Ume eta gazteen topaketa Galdakaon

IV. eta V. bikaritzetako gazteen mahaiak ume eta gazteen XIX. topaketa antolatu dau. Datorren domekan izango da Galdakaon eta batez be IV. eta V. bikaritzetako Pastoral Barrutietako (PB) eskautak batuko dira. Egun berean ospatuko dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina izango da eguneko ardatzetako bat. 

13.03.2025

Izena emon gura dozu gazteen pazkoan?

"Bide egin, zerbitzatu, besarkatu eta itxaropena barritu" goiburuaren haritik, dei egiten jake eleizbarrutiko gaztetxo eta gazteei Pazkoa bizi eta ospatu daien. Antolatzaileen esanetan, "aukera ona da Pazko Hirurrena eleizbarrutiko beste hainbat pertsona eta taldekaz zentzuz eta sakontasunez bizitzeko".

12.03.2025

Donostiako gotzainak Areetan aurkeztuko dau bihar Garizumako Pastoral Idazkia

Areeta-Romo Pastoral Barrutiak (PB) ekitaldiak antolatu ditu Garizuma-aldirako, gogoeta eta otoitz egiteko aukera emonez. Bihar, -martxoak 13, eguena-, On Fernando Prado Donostiako gotzainak berbaldia eskainiko dau arratsaldeko zazpiak eta erdietan Mesedetako Ama parrokian, Iruña eta Tuterako artzapezpikuak eta Donostia, Gasteiz eta Bilboko gotzainek idatzi daben eta argitaratu barri dan Pastoral Idazkiaren inguruan. Kerman Lopez bikario nagusiak egingo dau aurkezpena. 

Emaitzak orrialdeka