Barriak
Etiquetado como: Bidaia
Zabalik da Eleizbarrutitik Erromara egingo dan erromesaldian izena emoteko epea
Joan danastean barri emon zanez, Erromesaldietarako Bilboko Eleizbarrutio sailetik bidaia antolatzen dihardue Erromara, Frantzisko Aita Santuak "Itxaropenak ez dau huts egiten” bitartez deitu dauan Ohiko Jubileuan parte hartzeko. Bidaia martxoaren 24tik 27ra (4 egun - 3 gau) eta On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartuko dau. Gaur zabaldu da erromesaldianparte …
Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutien baterako ospakizuna, Estibalizen
Datorren zapatuz, urriak 25, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek alkarregaz ospatuko dabe 75. urteurrena Estibalizen. 1950ean, Pio XII.a aita santuak Euskal Herriko Eleizaren egitura berrantulatu eban ordura arte, 1862tik Gasteizko gotzainaren menpe egozan hiru elizbarrutioi izaera juridiko burujabea emonez. Horregaitik, 1949an sinatu eta 1950eko ekainaren 1ean indarrean sartu zan Quo Commodius bulda oinarritzat hartuta, baimena emon zan gotzain egoitza barri bi sortzeko: Bilboko eleizbarrutia Bizkaia osorako -Urduña izan ezik- eta Donostiako eleizbarrutia Gipuzkoa osorako, …
Migrazinoetarako Mahaiak bat egin dau etorkinen ezohiko erregularizazinoagaz
Migrazinoetarako Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak Garapen Solidariorako Erakundeen Sareak (REDES), Lekaide eta Lekaimeen Espainiako Biltzarrak (CONFER), Caritasek eta Migrazinoetarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Sailak aurkeztutako idazkiarekiko atxikimendua onartu eban atzo. Herri-ekimen legegile horretan, Espainian legez kontrako egoeran dagozan etorkinen ezohiko erregulazinoa ahalbidetzea urgentziaz onartzea eskatzen dabe.
Asteburuan, DOMUND eguna ospatu da
Atzo ospatu zan DOMUND eguna eta, egunotan, alkarteen jarduera nagusia eleizbarrutiaren misino-eginkizuna zabaltzea eta babestea izan da.
Lourdesera egindako erromesaldia argazkitan
630 lagunek parte hartu dau asteburuan eleizbarrutitik Lourdesera egin dan erromesaldian. Honako honegaz batera, handik bialdutako argazki eta bideoak ikusi daitekez.
Pastoral ekiturtearen hasiera Portugaleten eta BAGARA egitasmoa martxan jartzea
"Portugaleten, lagunarteko Eleiza, nortasun sendoa dauan Eleiza eraiki gura dogu", aldarrikatuz emon eutsen hasiera joan dan zapatuz Portugalete PBko pastoral ekiturteari, Andra Mari basilikan.
Artxiboak lau gizalditako arkitektura-agiriak erakutsiko ditu
Bisita gidatuan, lau gizalditako arkitektura-agiriak ikusi ahal izango dira, besteak beste,eleiz eraikinen planoak, egitasmoak, oroitza-txostenak eta aurrekontuak, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan. Ekitaldia bihar ospatuko da 16:00etatik 18:00etara eta lekuak mugatuak diranez, ezinbestekoa da aurretik lekua gordetzea 944 062 493 telefonora deituz edo katalog@aheb-beba.org helbide elektronikora mezua bialduz.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Ondarearen jardunaldiak Elorrion, Arteagan eta Gordexolan
Asteburuan, BIlboko eleizbarrutiak Ondarearen Europako Jardunaldiakaz bat egingo dau ondare erlijioso eta kulturalaren leku esanguratsuenetako batzuk ezagutzeko aukera emongo daben bisita gidatuen bidez. Elorrio, Gautegiz-Arteaga eta Gordexolan garatuko dira ekitaldiok, basilika, ermita eta kanposantua bisitatuz hurrenez hurren.
Bizian gora mobimentuak emon deutso hasiera kurtsoari: "Ez gara zaharrak, nagusiak baino"
Maria Jesus Beascoechea "Vida ascendente/BIzian gora" mobimentuko eleizbarrutikok presidentearen berbok emon eutsen hasiera mobimentuaren kurtsoari, lehenengo batzar nagusia ospatuz. Otoitzaren ostean, presidenteak kurtso osorako jardueren egitaraua eta eleizbarrutiko batzorde barriaren kideak aurkeztu ebazan, talde-lana mobimentuaren jardunbide nagusia dala nabarmenduz.
Erromesaldia eleizbarrutitik Lourdesera
Gaurtik domekara arte, On Joseba Segura gotzaina buru dauan eleizbarrutiko taldeak erromesaldia egingo dau Lourdesera. lLourdeseko Andra Mari Bizkaiko Hospitalitateak antolatu dau, beste behin be, erromesaldi hau.