Barriak
Etiquetado como: Katekesia
`Haurtzaro Solidarioa´, Ekuadorreko eskola baten alde
Aurton be badator `Haurtzaro Solidarioa´. Bihar goizean zehar Gernikako azokan salgai egongo dira bigarren eskuko liburuak eta jostailuak. Aurton batutako dirua Ekuadorreko Los Riosen dagoan eskola batera bialduko dira.
Bizian gora mobimentuak emon deutso hasiera kurtsoari: "Ez gara zaharrak, nagusiak baino"
Maria Jesus Beascoechea "Vida ascendente/BIzian gora" mobimentuko eleizbarrutikok presidentearen berbok emon eutsen hasiera mobimentuaren kurtsoari, lehenengo batzar nagusia ospatuz. Otoitzaren ostean, presidenteak kurtso osorako jardueren egitaraua eta eleizbarrutiko batzorde barriaren kideak aurkeztu ebazan, talde-lana mobimentuaren jardunbide nagusia dala nabarmenduz.
Erromesaldia eleizbarrutitik Lourdesera
Gaurtik domekara arte, On Joseba Segura gotzaina buru dauan eleizbarrutiko taldeak erromesaldia egingo dau Lourdesera. lLourdeseko Andra Mari Bizkaiko Hospitalitateak antolatu dau, beste behin be, erromesaldi hau.
Jose Larrearen eskultura aurkitu dabe eleiza baten hondakinen artean
Bilboko Eleiz Museoko talde batek, inguruko bikarioagaz alkarlanean, aingeru guardako baten eskultura baliotsua atara dau Sopuertako Beziko San Kosme eta San Damian eleizaren hondakinetatik. Irudia, antxinako kanposantuko sasitzan ezkutatuta egon da dozenaka urtetan, baina, harrigarria bada be, egoera nahiko onean dago. Jose Larrea eskultore bilbotar ezagunaren lana da. Berreskuratu ondoren, Museoan egongo da ikusgai.
Mundakako Santa Katalina, 'pelikulako' ermita
Mundakako Santa Katalina ermita ikuspegi ikusgarriak dituan altxor historikoa izateaz gainera, zinema-platoa be bada, makina bat grabaketa egin da-eta bertan. Ezagunenetako bat, 'Presunto culpable' telesaila da eta leku honetan hasten da trama nagusia. Bihar, 18:00etatik 19:30etara, leku ezagun hau bisitatzeko aukera izango da. Edorta Jimenez idazleak jardungo dau gidari-lanetan, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egingo dan bisitan. Lekuak, mugatuak dira eta turismo-bulegoaren bidez egin daiteke izen-emotea.
Alkartasunezko misino-ibilaldia Torre Urizarren
Aurreko egunetan iragarri dogunez, datorren domekaz, urriak 19, DOMUND misinoen eguna ospatuko da. Hamaika jarduera prestatu da egun hori dala-eta, esate baterako ekitaldiak ikastetxeetan DOMUND egunaren aurretik eta mahai-ingurua joan dan eguenez, urriak 9, BIlbon. Eta domekan bertan, Torreurizar Pastoral Barrutiko (PB) umeen katekesiak antolatutako alkartasunezko ibilaldiaren 5. ekitaldia.
"Durangoko basilikaren misterioak", Ondarearen Europako Jardunaldietan
Urrian ospatzen diran Ondarearen Europako Jardunaldiak dirala-eta, Durangoko Vicente Zabala alkarteak "Durangoko Uribarriko Andra Mari basilikaren misterioak" berbaldia antolatu dau. Bihar, urriak 16, izango da Andra Mari basilikan, 19:00etan, Durangon San Faustoren omenez ospatzen diharduen jaien testuinguruan.
I. bikaritzako gazteak "gazte planaren" inguruan gogoeta egiten
Atzo, I. bikaritzako gazteak Gurutzetako parrokian batu ziran "gazte planaren" irakurketa eraginkorra egiteko eta baterako jardunbideak zehazteko. Bikaritzako Pastoral Barrutietako (PB) gazteek parte hartu eben, Sergio Buiza bikarioa, PBetako laguntzaileak eta Manu Basanta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako ordezkaria lagun ebezala.
Itxaropenaren txalupa Gordexolan lehorreratu da
Datorren zapatuz, urriak 18, "Erromesaldia" egingo da II. bikaritzan (Enkarterri). Gizakia Fundazinoak mendetasunak dabezan pertsonakaz egiten daben lana izango da "itxaropen-ikur". Ekitaldia eleizbarrutiko bikaritza guztiak zeharkatzen diharduan eta datorren abenduaren 28an Santiago katedralean burutuko dan Jubileuaren Gizarte Alderdiaren testuinguruan egingo da.
DOMUND 2025, Itxaropenaren Jubileuaren testuinguruan
Datorren domekaz, urriak 19, DOMUND eguna ospatuko dogu, "Misioneros de esperanza entre los pueblos - Herrien arteko itxaropen misiolariak" goiburuaren harira, Frantzisko Aita Santuak deitutako Itxaropenaren Jubileuaren testuinguruan. Honako honegaz batera agertzen dan bideoan, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkari eta MIgrazinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko presidenteak zera nabarmendu dau: "gaur munduak itxaropenaren misiolariak behar ditu, euren bizitza eskeiniz maitasuna guzurra eta …
Lanuztearen kostua bere gain hartzeko eta Gazaren aldeko funtsa sortzeko eskatu deutse Gotzaitegiari
Bilboko eleizbarrutiko Bake eta Adiskidetzerako Batzordeak eta Langile Pastoraltzak dei bi egin ditu "Gazako genozidioaren aurka" urriaren 15erako deituta dagoan lanuzterako: erakundeak ez deiela greba egin daien langileei soldata kendu eta langileek egunari dagokion zenbateko hori Caritas Internationalis erakundeak bideratuko dauan Lurralde Santuko herritarrei laguntzeko funtsera zuzendu daiela.