Barriak
Etiquetado como: Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoa
Multimedia proposamena Gabonak prestatzeko
Aurreko urtean lez,Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren sustapenaz arduratzen dan taldeak hainbat alderdi lantzeko eta hausnartzeko proposamena prestatu dau. Kasu honetan, Gabonak prestatzeko lagungarriak zuhaitzean eta gure kulturan dauan sinbologian oinarritzen dira: "basotik ekarten zan eta su barrirako biztu". Lau adar dituan zuhaitzaren irudiaz baliatuz, …
Danak barne hartzen dituan kartela kurtsoaren hasiera iragarteko
Bilboko Eleizbarrutiak Markinan emongo deutso hasiera 2023-24 kurtsoari datorren irailaren 30ean. Biharamunean, urriaren 1ean, Caritasen eta parrokia alkarteen aldeko baterako diru-batzea egingo da. Gaur aurkezten da jentaurrean kurtsoaren hasiera iragarten dauan eta udazkenetik aurrera Egitasmoari lotutako irudi lez erabiliko dan kartela. Eleizbarrutiko Pastoral …
Gaur, Arratiako Eleizaren eguna
Aurton, Bediako parrokian izango da Mendekoste inguruan Arratiako sinistedunak batzen dituan eleizkizuna. Arratsaldeko zazpietan hasiko da Eukaristia eta sinbolo lez, alkarteetako kideei dei egingo jake bakotxak bere kandela biztu daian. Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa eta alkartea sustatzeko erronka dagoz ekitaldi honen atzean. Atzo, hain zuzen be, Kerman Lopez …
Egitasmoa 'mezari' lotuta
Bilboko Eleizbarrutiak datozan urteetarako landu dauan ibilbide-orria ahalik eta eleiztar gehiengana helarazotea da Egitasmoaren sustapenerako taldearen asmoa. Ahalegin horretan, atzo Zornotzat batzartu zan taldekideek azaldu dabenez, "eta domekaz mezetara doan lagun askok prozesuan ez dauala parte hartu jakinda, informazino gehigarria eskainiko jake eta dei egin, eurenganatu …
Eremu bakotxeko ekintzak batera jarteko epea luzatu egin da
Egitasmorako batzorde teknikoak leiz eremu bakotxean hartutako konpromisoak batera jarteko epea martxoaren 17ra arte luzatzea erabagi dau. Batzordetik azaldu dabenez, "badakigu hainat lekutan zehaztu dabezala bultzatuko dabezan ekintzak; halanda be, ez dabez batera jarri". Beraz, jarduerak guztientzako aplikazinoan iraultzeko eskatzen dabe. Era berean, oraindik Egitasmoa …
Hilabete, Eleizbarrutian Egitasmoari lotutako ekintzak batera jarteko
Eleiz eremu bakotxean zehaztu diran ekintzen iraulketaren amaierarako hilabete falta danean, Egitasmorako batzorde teknikoak esker ona adierazo eta parte hartzera deitu dau. Lekuan lekuko jardueran Eleizbarrutian batera jarri ondoren, aitatutako batzordeak proposamen guztiak batuko ditu, beranduago agiria Gotzain Kontseiluan aurkezteko.
Bizkaiko Eleizaren egitasmoaren aldi barria
Gaur, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren aldi barria hasiko da. Orain arte bultzatzen diharduen eta datozan urteetan garatu gura dabezan ekintzak zehaztu dabezan erremuek euren konpromisoak batera jarri daikiez, gainerakoek ezagutu daiezan. Horretarako, orria prestatu da web orrialde honetan eta bertan irauli daitekez hartutako konpromisoak. Datorren otsailaren …
Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan
Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.
"Bokazinoa: hitza eta egitea": Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen kanpamentua
Atzo bueltatu ziran Huescako Pirinioetan egin dan 'Virgen Blanca' kanpamentuan parte hartu daben Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) gazteak.
Zabalik da Durangon ospatuko dan «Goazen!» kurtsoaren hasierako ekitaldian izena emoteko epea
2026-2027 kurtsoaren hasiera ofiziala irailaren 26an izango da Durangoko Andra Mari basilikan. Zabalik da ekitaldira joan aurretik ezinbesteko dan izena emoteko epea. Irailaren 20a da azken eguna: Hemen.
"Ehundu alkartea" botere teknologiko eta ekonomikoaren aurrean, HOACen udako ikastaroetan
200 lagunek -15 Bilboko eleizbarrutikoak- parte hartuko dabe aste honetan -uztailaren 20tik 26ra- HOACen udako ikastaroen aurtengo ekitaldian, Madrilen. Aurton, "Alkartea ehundu aro digitalean: guztion onaren aldeko konpromisoa" goiburuaren haritik, era digitalean guztion ona eratzearen ingurukoak landuko dabez.
Zacarias Guenaga "Zaca" abadea hil da: Abegi, adeitasun eta irribarrea
Joan dan barikuz, uztailak 17, Zacarias Guenaga Belaustegi eleizbarrutiko abadea hil zan, 94 urteko zala eta 69 urte abade bizitzan emon ondoren. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Ondarroako parrokian 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala.
Eukaristia Francisco Beraskola jaio zan lekuan
Atzo, uztailaren hirugarren domekaz ohikoa danez, Eukaristia ospatu zan Gordexolan, frai Francisco Beraskola jaio zan lekuan. Urriaren 31an, dohatsu autortuko dabe, beste 4 frantziskotar martirigaz batera, Floridako penintsulako Georgia estatuko Savannat eleizbarrutian.
Akonpainamendua eta laguntasuna Lagungoren eskutik venezuelar alkartearentzat
Lagungo Fundazinoak Euskal Herrian bizi dan venezuelar alkarteari laguntza eskeintzen dihardu, joan dan ekainaren 24an lurrikarak Venezuelan eragindako hondamendiaren ostean. Lagungok laguntza terapeutikoa emoten dau taldean eta laguntasun psikologikoa familiei, norbanakoei eta taldeei.
Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan
Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.
Asteko albisteak
Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.
Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean
Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.



