Barriak
Etiquetado como: Erromeria
Jon Uriarte, Begoñako Ohorezko Erromes 2024
Begoñako Kofradiak Jon Uriarte Lauxirika kazetaria izendatu dau aurtengo Begoñako Ohorezko Erromes. Gaur goizean Bilboko Arriaga antzokian egindako ekitaldian emon dabe izendapenaren barri.
Laguntzako Andra Mariaren eguna ospatuko dabe domekaz Pobeñan
Etzi -irailak 8, domeka- Laguntzako Andra Mariaren erromeria ospatuko da Pobeñan. Tradizino handiko eguna da berau eta, urtero, Bizkaiko leku askotako ehunka lagun erakarten dau. Lehenengo aldiz, On Joseba Segura gotzaina izango da buru ermitatik 11:30etan atara eta Bariko San Nikolas parrokian amaituko dan prozesinoan. Parrokian, Meza Nagusia ospatuko da,gotzaina buru dala.
Jente ugari batu zan Agate Deuna ermitan
Milaka lagun batu zan atzo Kastrexanako Agate Deuna ermitan, ohiko jaia ospatzeko. Aurton, azken ekitaldietan pandemiaren eraginez egitaraua goitik behera aldatu ondoren, distira betean ospatu da Agate Deunaren eguna. Eguraldia lagun, makina bat jente igo zan ermitara eta eten bakoa izan zan egun osoan zehar jentearen joan-etorria.
Prest da Bizkaiko Eleizaren mantentzerako IV. kanpaina
Urtarrilaren 18an, domekaz, Bizkaiko parrokietan ekonomia-ardurakidetasuna sustatzeko eleizbarrutiko kanpainaren laugarren ekitaldiari hasiera emongo jako. Oraingoan, ekimena 17 parrokiatan garatuko da aldi berean eta jardunbide bigaz: 10 parrokiatan harpidetzak sustatuko dira eta 7 parrokiatan, domekako diru-batzea. Kanpaina hau maiatzera arte luzatuko da.
Eleizbarrutiko biziera erlijiosoaren inguruko alkarrizketa
Otsailaren 2an ospatuko dan Biziera Sagaratuaren Eguna dala-eta, Bilboko eleizbarrutiak dei egin deutso kristau alkarteari gotzaina buru dala Jesuiten eleizan (San Jose), 19:00etan ospatuko dan Eukaristia berezian parte hartu dagian. Eleizkizunean, gure alkarteko lekaide eta lekaimeen lana autortu eta euren alde otoitz egingo da.
Gotzainak "zentzuzko erabakitzat" jo dau Estatu eta Eleizaren artean sinatutako akordioa
On Joseba Segura Bilboko gotzainak adierazo dauanez, Gobernuak, Espainiako Gotzainen Batzarrak (EGB) eta Erlijiosoen Espainiako Biltzarrak (CONFER) Herriaren Defendatzailearen bitartez sexu gehiegikerien biktimei arreta eskaintzeko sinatutako akordioa "zentzuzko" eta "garrantzizko" urratsa da. Sinaduraren ostean egin dituan adierazpenetan esan dauanez, Eleizak "ahalegin handia" egin dau PRIVA batzordeagaz. Eleiza ikasten, hobetzen eta "gauzak ondo egiten saiatzen" ari dala be nabarmendu dau.
Arreta eta kezka venezuelar alkarte katolikoan
Nazinoartean tentzinoak gora egiten diharduenean, Bizkaiko venezuelar alkarteak "arretaz, kezkaz eta itxaropen erresilientez" bizi ditu azken gertaerak, alkarte latinoamerikarraren erreferente dan David Urdaneta venezuelar abadeak azaldu dauanez. Une korapilatsu honetan, Eleizak Venezuelan dauan egitekoa eta beste batzukaz batera bizitzako fedearen kontsolamendua aztertu ditu.
ETB1eko mezak Gernikako Andra Mari eleizatik
Gernikatik emongo ditu Euskal Telebistak hurrengo lau mezak. Eukaristiak Andra Mari eleizan grabatuko dira eta eurotan Jesus Llarena bertoko parroko eta Liturgiarako ordezkaria izango da buru.
Gotzaina buru dala ospatuko dan Jaunaren Agerkundearen eguneko meza, zuzenean
Gaur eguerdiko 12:00etan hasita ospatuko da, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, Jaunaren Agerkundeko meza, Santiago katedralean.
Bizkaiko alkarteak sinodo-senez
Urte barriaren hasieran, Bizkaiko parrokia eta pastoral barrutiek aurreko urteko sinodo-senari eutsi gura deutse. 2026an, jarraipena emongo jako baterako bideari alkar entzuteko eta bereizketa egiteko. 160 bideratzaile ingurun lagun egingo dabe aldi honetan.
Urteko lehen Astekoak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.
Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Caritasen errege-opil solidarioaren XXII. ekitaldia
Urtarrilaren 5ean. Errege bezpera, Cáritas Bizkaia erakundeak Gabonetako kanpainari amaiera emongo deutso Plaza Barrian, errege-opil solidarioa banatuz XXII. urtez. 10:00etatik 14:30etara, 3.000 opil-zati eta txokolatea banatuko dira euro biren truke. Batu daiten dirua, umeen eta familiaren aldeko egitasmoetarako izango da, pobretasuna belaunaldiz belaunaldi transmititzeko katea apurtzeko asmoagaz.
Parrokiarteko funtsaren %1 Hego Amerika, Afrika eta Indiako egitasmoetarako
Alkarkutxa 1973an sortu zan parrokiarteko alkartasun-mekanismoa da. Besteak beste, parrokiek euren sarreren arabera egiten dabezan ekarpenetatik hornitzen da. Funts horren %1 munduko hainbat egitasmotara zuzentzen da: alkarte garapenerakoak, osasun arlokoak, pastoralgintzan laguntzeko, emakumeen aldekoak, abadeen mantenurako, e.a. 2025ean, 25 eskari aurkeztu dira deialdian eta 12 esleitu dira.



