22-05-2025 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: JEC

24.07.2023

Eleizbarrutiko ordezkaritza Gazteria Ikasle Katolikoa mobimentuaren (JEC) batzar nagusian

Ekintza Katoliko Espezializatuko gazte eta ikasle mobimentuko (JEC) militanteek -14 eta 30 urte bitarteko gazteak- gaurtik hilaren 30era arte, "Tenplu gara: zaindu daigun, zaindu gaitezan" goiburuaren haritik, Malagan ospatuko dan batzar nagusian parte hartuko dabe. Bilboko Eleizbarrutitik, mobimentuko hainbat kide joango da, esate baterako, Maitane Campos presidentea eta

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1862 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
22.05.2025

Ikus-entzunezko bitarteko barria Arizmendiarretaren ondarearen balioa nabarmentzeko

Orígenes y extensión del legado de Arizmendiarrieta ikus-entzunezko bitarteko barria aurkeztu zan zapatuz, Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrea ospatzeko egin zan zan "Eleizea plazara" azokan. Arrasaten, kooperatiben arloan aitzindari izan ziranen lekukotasunak jasotzeaz batera, etorkizunari begira Arizmendiarrietaren ondarea eguneratzeko bidea azaltzen da.

21.05.2025

Eleizbarrutiak "Eleizea plazara" azokan batutako 6.000 euro bialduko ditu Lurralde Santura

Joan dan zapatuz, 3.000 lagun baino gehiago batuta, BECen ospatu zan "Eleizea plazara" azokan 5.916,36 euro inguru batu zan Eukaristiako kolektaren eta dohaintzen bidez. Diru hori Gazako kristauei bialduko jake Laguntasuna beharrizanean dan Eleizari Pontifize erakundearen bidez.

21.05.2025

75. urteurreneko erakusketa ibiltaria, Barakaldon

"Oroitu, bizi, amets egin" erakusketak Bilboko eleizbarrutiaren 75 urteko historiako gertaera gogoangarriak jasoten ditu. Maiatzaren amaierara arte egongo da ikusgai Barakaldoko San Bizente  Martiria parrokian, ordutegi honetan: 12:00etatik 13:30etara eta 18:00etatik 19:30etara. Zapatuz, BECen "Eleizea plazara" azokan izan zan erakusketak bederatzi panelen bidez egiten dau 75urteotako historiaren errepasoa. Hamargarren panel bat be badau, zuria, "Etorkizunari begira" izenguruagaz, gura dauanak bere ametsak idatzi daizan. Ekainaren 1ean, erakusketa Barakaldotik Bermeora eroango dabe, …

20.05.2025

Gaixoaren Pazkoa ospatzeko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

17:30etan, Begoñako Andra Mariaren basilikan, Gaixoaren Pazkoko Eukaristia hasiko da. Web honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Kerman Lopez bikario nagusia buru dala ospatuko dan eleizkizuna.

20.05.2025

Kaputxino nanoen milaka hazi Bizkaiko etxeetan

Joan dan zapatuz, Tropaeolum nanum landarearen milaka hazi banatu zan Barakaldoko BECen ospatu zan `Eleizea plazara´ azokan. Partaide bakotxak pertsonalizatu eta gotzainak Eukaristian bedeinkatu eban "Kit de la paz-Bakea erein" poltsatxoan, haziez gainera, kandela eta Iruña eta Tutera, Gasteiz, Bilbao eta Donostiako gotzainen tidazkiaren txatal batzuk be baegozan. Orain, haziak ereiteko ordua da, izan be, bakea ez da opari pasiboa, erein, ureztatu eta babestu egin behar dogun erantzukizun eraginkorra baino.

20.05.2025

Gotzainak Leon XIII.ak sortutako autorpenak banatuko ditu

Datorren eguenez, maiatzak 22, gotzainak joan dan martxoaren 20an banatu ziran Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenak aberastu egiten dabezan `Pro Ecclesia et Pontifice´ dominak banatuko ditu. Bakarrik bizirik dagozan pertsonei emoten jakez eta kasu honetan, honeek dira hartzaileak: Andoni Gerrikaetxebaria, Lontzo Zugazaga, Juanito Gallastegi eta Jose Luis Iza "Euskal baliabideak taldekoak"; Inmaculada Gallastegi eta Antonio Linaza, "eleiz alkartearen aldeko zerbitzuagaitik". Autorpenak esanahi berezia hartu dau, Leon XIII.ak sortu ebalako eta aita santu hau hartu dau eredutzat …

19.05.2025

"Eleiza plazara" azoka, argazkitan

Zapatuz, "Eleizea plazara" eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekitaldi nagusia ospatu zan Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan. Hiru mila lagunetik gora batu zan bertan eta askotariko jardueretan parte hartzeko aukera izan eben nagusi zein txikiek eta giro ederra sortu zan egunean zehar. Egunaren inguruan gehiago jakiteko: hemen. "Eleizea plazara" ekitaldiko argazkiak: hemen. (Alberto Sanzek egindako eta oparitutako argazkiak. Parte hartu eban zenbait norbanako eta erakundek bialdutako batzuk be gehitu doguz).
19.05.2025

Eleizbarrutiko hurrengo hitzordua, BizkaiBira

"Eleizea plazara" azokaren ostean, ekainaren 25ean emongo jako hasiera BizkaiBirari, eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatzeko 19 egunez 19 etapa burutuz Bizkaian zehar egingo dan ibilaldiari. Hasiera, Begoñako basilikan izango da eta uztailaren 13an, Bilboko katedralean izango da ekitaldiaren amaiera. Aplikazinoa prest da Iphone zein androiderako ibilbidea egin gura daben guztiek jatsi daien.

18.05.2025

Egun ahaztezineko irudiak

Bideo honetan jasoten da atzo Barakaldoko BECen ospatu zan "Eleizea plazara" azokako hainbat irudi. Hiru mila lagun baino gehiago batu zan topaketan.

17.05.2025

3.000 lagunetik gora eleizbarrutiaren 75. urteurreneko azokan

Hiru mila lagunetik gora batu da gaur Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erkustazokan, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko, gizarte osoari zabaldutako eta jai-giroan bizi izandako ekitaldian. "Eleizea plazara" goiburuaren harira, espiritualtasuna, kultura, musika eta gastronomia batu dira familia-giroa eta parte-hartzea nabarmendu diran ekitaldian. Arratsaldeko 17:00etan jardunaldiari amaiera emon jakonean, ekainaren 25ean hasiko dan BizkaiBirarako deialdia egin jake alkarteei. 

Emaitzak orrialdeka