Barriak

Etiquetado como: Jesuitak

27.01.2025

Martin Iriberri jesuitak gidatuko dau laikoen erretiroa

Urtarrilean ohikoa danez, gotzainak, abadeek, diakonoek, abadegaiek eta mandatua daben laikoek gogo-jardunak egiten dabez. Azken honeek, hain zuzen be 40 laikok, gaurtik aurrera egindo dabez Berrizen, Barnezabal gogarte etxean, Martin Iriberri jesuitak gidatuta.

08.11.2024

Ekitaldia Vicente Zabala jesuitaren oroipenez bere heriotzaren 20. urteurrenean

"Vicente Zabala" kultur alkarteak ekitaldia ospatuko dau gaur arratsaldez Vicente Zabala (Tolosa 1931-Durango 2004) abade jesuita omentzeko. Arduradunek azaldu dabenez, "berbaldi-solasaldiaren bidez, Zabala gogoratuko dogu eta partaideek edozein unetan hitz egiteko aukera izango dabe". Ekitaldia Arrupe aretoan (Jesuitak, sarrera Kurutziagatik) izango da, 19:00etan. Zabalak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2597 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
20.07.2026

Zacaruas Guenaga "Zaca" abadea hil da: Abegi, adeitasun eta irribarrea

Joan dan barikuz, uztailak 17, Zacarias Guenaga Belaustegi eleizbarrutiko abadea hil zan, 94 urteko zala eta 69 urte abade bizitzan emon ondoren. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Ondarroako parrokian 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

20.07.2026

Eukaristia Francisco Beraskola jaio zan lekuan

Atzo, uztailaren hirugarren domekaz ohikoa danez, Eukaristia ospatu zan Gordexolan, frai Francisco Beraskola jaio zan lekuan. Urriaren 31an, dohatsu autortuko dabe, beste 4 frantziskotar martirigaz batera, Floridako penintsulako Georgia estatuko Savannat eleizbarrutian. 

20.07.2026

Akonpainamendua eta laguntasuna Lagungoren eskutik venezuelar alkartearentzat

Lagungo Fundazinoak Euskal Herrian bizi dan venezuelar alkarteari laguntza eskeintzen dihardu, joan dan ekainaren 24an lurrikarak Venezuelan eragindako hondamendiaren ostean. Lagungok laguntza terapeutikoa emoten dau taldean eta laguntasun psikologikoa familiei, norbanakoei eta taldeei. 

06.07.2026

Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan

Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.

05.07.2026

Asteko albisteak

Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.

04.07.2026

Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean

Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.

03.07.2026

Ikuspegi ekologikoa dauen kulturarteko erretiroa

Garagarrilaren 12an, domekaz, Bilboko Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92), "Lurraren zaintza – Pertsonen zaintza" ikuspegi ekologikozko kulturarteko erretiroa izango da, Migrazino Pastoraltzak eta Loyola Bilbao Zentroak antolatuta. Roberto Vidal diakono iraunkorra eta Bilboko Eleizbarrutiko osoko ekologiaren arduraduna izango dau lagun. 

01.07.2026

Berriotxoako San Balendinen aldeko Hirurrena gaurtik

Zapatu honetan, garagarrilaren 4an, Bilboko eleizbarrutiko bigarren zaindaria dan Berrio-Otxoaren San Balendin eguna ospatuko da, 1989an aldarrikatu zanetik. Joseba Segura gotzaina izango da Meza Nagusiko buru, eta erakundeetako ordezkariak izango dira bertan, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, 12:00etan. Aurretik beste Eukaristia bat egongo da 10:00etan, Santa Anako Domingotarren komentuan. Gainera, gaur Hirurrena hasiko da, ohikoa danez jaiaren aurretik ospatzen dana, Sortzez Garbiaren parrokian (garagarrilak 1, 2 eta 3), 19:00etan.

30.06.2026

Caritas Bizkaiak jasoko dau irratietako `Angel Mari Unzueta´ saria

 Bilboko Herri Irratiaren 65. denporaldia amaitzear dago, eta 1990ean sortutako Bizkaia Irratia, barriz, 35. denporaldiaren amaierara heltzen dabil. Bilboko eleizbarrutiko irrati bien ibilbidea alkarregaz ospatzeko, euren historiari autortzea egiteko eta etorkizunari begira topa egiteko, gaur, bagilaren 30ean,  100 Irrati Urte ekitaldia egingo da Bilboko BBK Aretoan. 

29.06.2026

Ermua eta Berrizko gazteak erromesaldian

Mendibi taldea, 21 lagunez osotutakoa da. Berrizko eta Ermuko gazteek parte hartu daben Italiako erromesaldi esperientziaren amaierara iristen ari da. "Gure bihotza zentzunez bete daben egunak izan dira – Azaldu dabe –, gure fedea indartuz eta gure esperientziak partekatzera, alkarregaz berba egitera eta alkarri laguntzera animauz, Kristori jarraitzeko bidean".

Emaitzak orrialdeka