Barriak
Etiquetado como: Gazteen Munduko Eguna
"Gazte askorentzat, egun ahaztezinak izango dira"
Eguaztenez abiatu zan Portugalerantz Bilboko Eleizbarrutiko gazteen lehenengo taldea -60 lagun-, abuztuaren 1etik 6ra Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Egunaren (GME) XXXVIII. ekitaldian parte hartzera. Egunotan, Frantzisko Aita Santuak deituta ospatuko dan ekitaldi nagusiaren aurretik, "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutako jarduera ospatzen dihardue eta mundu osoko …
GMEan parte hartuko daben gazteak hasi dira Portugalera iristen
Atzo -eguaztena- abiatu zan Portugalerantz Lisboan, abuztuaren 1etik 6ra, ospatuko dan Gazteen Munduko Egunaren XXXVIII. ekitaldian Bilboko Eleizbarrutitik parte hartuko dabenen lehenengo taldea. Frantzisko Aita Santuak deituta ospatuko dan ekitaldi nagusiaren aurretik "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutako jarduera ospatuko da eta mundu osoko gazteak Portugaleko …
Gazteen Munduko Egunerako prestatzen
Abuztuaren 1etik 6ra ospatuko da Gazteen Munduko Egunaren (GME) XXXVIII. ekitaldia. Frantzisko Aita Santuak deituta Lisboan ospatuko dan jarduera honen aurretik, "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutakoak izango dira eta mundu osoko gazteak herrialdeko Eleizbarrutietako parrokia alkarteetan txertatuko dira. Uztailaren 26an, goizez atarako da lehenengo taldea, 62 lagunez …
Eleizbarrutiko gazteria Lisboara doa udan
Mundu osoko gazteak Aita Santuagaz alkartzen dituan Gazteen Munduko Eguna (GME) Lisboan ospatuko da abuztuaren 1etik 6ra. Bilboko Eleizbarrutiak bidaia antolatu dau aitatutako egun horreetan eta aurrekoetan Portugalen izateko. Aureko egunetan, partaideek ingurua hobeto ezagutzeko aukera izango dabe, etxebizitza publikoetan, parrokien etxeetan edo familien etxeetan ostatu …
Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik
Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez.
Urriaren 13an emongo jako hasiera indusketa arkeologikoari Begoñako basilikan
Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urriaren 13an ekingo deutso Begoñako Andra Maria basilikako indusketa arkeologikoari, Begoñako Andra Mariaren eguna (urriak 11) ospatu ondoren. Jarduketa Begoña/Vecunia egitasmoaren barruan dago eta Bilbao uriaren eta Bizkaiaren erlijio-, gizarte- eta kultura-memoriari estu lotuta dagoan leku horren historiaren ezagutzan aurrera egitea dau helburu.
Parte hartu gura dozu Asisera egingo dan erromesaldian?
Irailaren 30etik urriaren 4ra erromesaldia egingo da Asisera eta frantziskotarren Umbriako lekuetara, Zornotzako Andra Mari parrokiak antolatuta, San Frantziskoren heriotzaren 800. urteurrena dala-eta. Oraindik bada lekuren bat edo beste erromes joan gura dauanarentzat.
Santiago Apostoluaren eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik
Eguerdiko 12:00etan emongo jako hasiera On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala katedralean Santiago Apostolua Bilbao uribilduaren zaindariaren egunez ospatuko dan Eukaristiari.
Santiago Bilbao uribilduaren zaindariaren omenezko meza katedralean
Gaur -uztailak 25, zapatua-, Santiago eguna da (Bilbao uribilduaren zaindariaren eguna). On Joseba Segura gotzaina buru izango da katedralean, Santuaren omenez, eguerdiko hamabietan ospatuko dan Mezan eta Bedeinkapen Apostolikoa parkamen osoagaz emongo dau. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. Zaindariaren jaiak ospatzen diharduan Ermuan, 11:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Santiago Apostolua eleizan.
"Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea" erakuseta, Gernikan
Gernikako Euskal Herria Museoan, Lope ALberdi organogilearen oroimenezko erakusketa dago ikusgai 2027ko urtarrilaren 10era arte: "Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea". Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeak be esku-hartu dau erakusketaren prestaketan, alde batetik, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko agiriak eta Alberdiren harmonium bi, Bolibarko Santo Tomas eleizakoa eta Burtzeñakoa, erakusketarako itziz.
"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin
Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma.
Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan
Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.
"Bokazinoa: hitza eta egitea": Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen kanpamentua
Atzo bueltatu ziran Huescako Pirinioetan egin dan 'Virgen Blanca' kanpamentuan parte hartu daben Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) gazteak.



