01-10-2025 Miércoles, XXVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Podcast

21.06.2025

Eleizbarrutiaren 75 urteko historia podcastean Radio Popular-Herri Irratiaren eskutik

Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, Radio Popular-Herri Irratiak 13 podcast argitaratu ditu. Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko zuzendariak urte horreetako gertaera eta une gogoangarrien errepasoa egin dau. Hemen entzun eta jatsi daitekez: radiopopular.com

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2101 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
01.10.2025

BAMen, "Euskararen Etxea, plazara"

Atzo heldu zan BAMera (Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola) "Euskararen Etxea, plazara" erakusketa ibiltaria. BAMeko irakasle eta ikasleek parte hartu eben aurkezpeneko ekitaldi bakun eta esanguratsuan. Hasierako ekitaldi horretan izan ziran, besteak beste, Isaak Amezaga Euskerarako Bizkaiko Foru ALdundiko zuzendaria, Iurdana Akasuso Euskararen Etxeko zuzendaria eta Jone Ozerinjauregi BAMeko zuzendaria.

01.10.2025

Lehen euskal santa altarara goratu ebeneko 25. urteurrenaren oroitzapenezko bideoa

2000eko urriaren 1ean, hau da gaur 25 urte, Joan Paulo II.a aita santuak lehenengo emakume euskalduna goratu eban altarara Erroman, Santa Joseba Sancho de Guerra, Jesusen Mirabeen fundatzailea. Gaur arratsaldez oroitzapenezko Eukaristia ospatuko dabe, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, Santiago katedralean, 19:00etan. Jesusen Mirabeek deialdia egin dabe gura daben guztiak eleizkizunera joan daitezan. 

01.10.2025

Kurtsoko lehenengo aldizkaria zure eskuetan

Urriagaz batera, Bilboko eleizbarrutiak Alkarren Bari aldizkariaren 2025-2026 kurtsoko lehenengo alea kaleratu dau. «Goazen 2025» goiburuaren harira, orrialdeak lekukotasunez, itxaropenez eta abian dan eta ahulenakaz konprometituta dagoan sinodo-seneko Eleizaren egitasmoez beteta dagoz.

30.09.2025

Martxan da "Geroa marraztu" egitasmoa San Fausto Pastoral Barrutian

Gaur -irailak 30, martitzena- jarri da martxan San Fausto Pastoral Barrutian (PB) GEROA MARRAZTUZ gizarte-alkarte egitasmoa. "Kafe irekia" izan da lehenengo jarduera eta aurrerantzean, martitzen eta eguenez eskainiko da eremu hori 10:00etatik 12:00etara Caritasen lokaletan, bizilekurik ez daukienek, bakarrik dagozanez, Caritasera hurreratzen diranek edo alkarteko beste edozeinek kafea eta pasta batzuk (Kidendakoak) hartu daiezan alkarregaz.

30.09.2025

Bilboko eleizbarrutiko liburutegia Europako Teologia-liburutegien urteroko biltzarrean

Europako Teologia-liburutegien urteroko biltzarra ospatu barri da Stavangerren (Norvegia). Jaime Lopez Eguilaz Bilboko eleizbarrutiko liburutegiko arduradunak be parte hartu dau ekitaldian, Eleizako Liburuzainen Espainiako Alkartea ordezkatuz. Jaimek eleizbarrutiaren 75. urteurrena ardaztzat hartuta berba egin eban, urtean zehar egindako jardueren barri emonez: “The Bilbao Diocesan Library: From an academic support centre to a heritage reference point”.

30.09.2025

Omenaldia Juan Mari Lechosari "haragitutako fede eta langileen aldeko konpromiso" izan zanari

Datorren zapatuz, urriak 4, hil osteko omenaldia egingo jako 2024ko uztailaren 21ean hil zan Juan Mari Lechosa abadeari, eleiz, gizarte eta alkarte bizitzan asko maite izan eben gizonari. Senide, adiskide eta bidelagunek euren lekukotasunak emongo dabez.

29.09.2025

Elorrion kurtsoari hasiera emoteko ekitaldian ataratako argazkiak

Joan dan zapatuz, irailak 27, pastoral ekiturteari hasiera emon jakon Elorrion, eleizbarruti osoko 1.000 lagun inguru batu zalarik. Herriko hainbat puntutan egin ziran bisita gidatuek eta Sortzez Garbia basilikan ospatu zan ekitaldi nagusiak emon eutsen hasiera 2025-2026 kurtsoari. 

29.09.2025

 Bilboko eta Donostiako eleizbarrutien sorreraren 75. urteurrena

1950ean, Pio XII.a Aita Santuak Euskal Herriko Eleizaren egitura berrantolatu eban, 1862tik Gasteizko gotzainaren ardurapean egozan hiru euskal eleizbarrutiei izaera juridiko burujabea emonez. 1949an sinatu eta 1950eko uztailaren 1ean indarrean sartu zan Quo Commodius buldak gotzain egoitza barri bi sortzea ahalbidetu eban: Bilboko eleizbarrutia Bizkaia osorako -Urduña kenduta- eta Donostiako eleizbarrutia Gipuzkoako herri eta uri guztietarako, bakotxa bere gotzainagaz. 

29.09.2025

"Abadegaiak Seminarioan antzematen dau benetan beretzat Kristo nor dan"

Joan dan barikuz emon eutsen hasiera 2025-26 kurtsoari eleizbarrutiko Seminarioan. Aurton bada barritasun bat bertan, lehenengo aldietan dagozan abadegaiak Iruñako Seminarioan egongo diralako astelehenetik eguenera, alkarte-alderdiari begira kopuru egokia osotzeko.

28.09.2025

Astekoak, izenburu nagusiak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Emaitzak orrialdeka