Barriak
Etiquetado como: Urkiola
Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera
Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura.
Urkiola bizirik San Antoniogaz
ETBak zuzenean emon eban santutegi inguruan ospatutako jaia. Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz ospatu dabe Abadetxeko arduradun lez.
Urkiolan, erromeria eta erakusketa berezia
Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz biziko dabe santutegiko eta Abadetxeko arduradun lez Eleizbarrutiarentzat eta eskualde osoarentzat hain esanguratsua dan egun hau. Lagun asko hurreratuko da Donostia eta Gasteizko eleizbarrutietatik be. San Antonio eguneko eleizkizunetan parte hartzeaz gainera, bertaratutakoek Carlos Garcia Valdiviecok egindako Durangaldeko …
Otoitzaldi berezia Urkiolan udabarriari ondoetorria egiteko
Datorren zapatuz, martxoak 21, otoitzaldia egingo da URkiolan urtaro barriari ondoetorria egiteko. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko fededunak batu gura dira batutatsun eta espiritualtasunezko giroan.
San Anton eguna, zaàtuz, bedeinkapenak Urkiolan eta Bilbon
San Antonio Abade eta abereen zaindariaren eguna ospatuko da. Zapatuan eguerdiko hamabietan, Eukaristia ospatuko da Urkiolako santutegian, Imanol Atxalandabaso abadea buru dala eta ondoren abereak eta gero eleiztarren artean banatuko diran opiltxoak bedeinkatuko dira. Biharamunean, domekaz, errepikapen-eguna ospatuko da 12:00etan. Zapatuan eguerdiko 12.00etan izango da …
BizkaiBira Urkiolako parke naturalean
Otxandion emongo jako hasiera seigarren etapari.Aurreko egunetan lez, goizeko bederatzietan BizkaiBirako (Eleizbide) etapari ekin aurretik, partaideek bialketa-otoitzean parte hartuko dabe. Ibiltariak Urkiolatik pasatuko dira Durangora heltzeko, guztira 21,15 kilometro eginez. Arratsaldez, basilika bisitatu eta organo-emonaldiaz gozatzeko aukera izango dabe.
Urteurrena, jaia eta errogatiba Urkiolan
Datorren barikuz, ekainak 13, Urkiolako alkartean bizi zan Antonio Madinabeitia azken misiolariaren heriotzaren urteurrena ospatuko da. Aurton, Felix Moreno eta bere emazte Kontxik, Abade-etxearen zaindariek gogoan izango dabe bizilagun izan eben Antonio.
"Misino-sendiak" Urkiolan dau hitzordua
Datorren eguenez, maiatzak 1, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek misino-ekitaldia ospatuko dabe Urkiolan. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoen gotzain ordezkaria izango da buru santutegian ospatuko dan Eukaristian.
Erreguteak Urkiolara Mañaria eta Abadiñotik
Datorren bariku eta zapatuz, abuztuak 30 eta 31, urteko azken erreguteak egingo dira Urkiolako santutegira. Abuztuko azken barikuz ohikoa danez, Mañariko Andra Mariaren Zeruratzea parrokiako alkarteak Eukaristia ospatuko dau 12:00etan santutegian. Abadiñoko erregutea, azkena liturgia egutegian, zapatuz egingo da, 11:30etan. Alex Alonso lurraldeko bikarioa izango da buru meza …
IV. eta V. bikaritzetakoak Urkioilan batuko dira
Urte bitan batu barik egon ondoren, atzo -eguaztena-, IV. eta V. bikaritzetako pastoral eragile, laiko, erlijioso eta abadeak Urkiolan batzartu ziran.
Benantzi Bilbao: "Oso pozik gagoz Urdaibaiko jentearen erantzunagaz"
Urdaibaiko Organo-jaialdia azken txanpan dago. Abuztuaren 8an Axpe-Busturian eta abuztuaren 15ean Mundakan ospatuko diran kontzertu biak baino ez dira geratzen aurtengo ekitaldiari amaiera emoteko.
Alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatuko dau
Urtero, abuztuaren 15etik gertuen dagoan zapatuz, Bilboko eleizbarrutian dagoan alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatzen dau Bilboko Miribilla auzoko Santa Maria Josefa eleizan. Aurton, bederatziurrena bihar -abuztuak 5, eguaztena- hasiko da, 20:00etan, Miribillako parrokian.
Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna
Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.
Bermeon, XLI. Musika Astea
Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua.
Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa
Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.
Gaur, organo-jaialdia Arratzun
“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.
San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik
Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.
Gaur, Loiolako San Inazio Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindariaren eguna
Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur Loiolako San Inazioren eguna ospatzen dogu.
Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko
Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea 946 82 01 64 edo 688 77 62 70 telefonoetan, edo turismoa@elorrio.eus posta elektronikoan.
Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte
Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.



