Barriak
Etiquetado como: Urkiola
Urkiolan, San Antonio eguna eta Arratiako errogatiba ospatuko dira
Datorren eguenez, ekainak 13, egun handia izango da Urkiolan. San Antonio eguna izanda, ehunka lagun etorriko da Bizkaiko hainbat lekutatik etorrita eta baita Gipuzkoa eta Arabatik be. Nekazaritza- eta ganadu-azoka egingo da eta mezak ospatuko dira orduoro goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00era. Eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Meza Nagusian On Joseba Segura gotzaina izango da …
Misino-eguna bihar, Urkiolan
Maiatzaren 1ean, aspalditikbatzen dira Urkiolan Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Eleizbarrutietako misiolari eta lagunak. Gauza bera egingo dabe bihar eta, besteak beste, Ekuadorren 15 urtetik gora emon ondoren, Eleizbarrutira bueltatu diran Benjamin Respaldiza eta Paulino Ordaxen lekukotasunak entzungo dabez.
San Anton egunez, abere eta jakien bedeinkapena
Urtarrilaren 17an, San Anton Abataren egunez, ohikoa danez, bihar barriro egingo dan ohikunearen bidez, babesa eskatuko da abereentzat eta bedeinkatuko diran jakiak hartuko dabezanentzat. Vaskoniako Atlas Etnografikoan jasoten danez, kristautasunaren aurreko ohikunea da eta oraindik hainbat lurraldetan egiten da. Bizkaian, Urkiolako santutegian eta Bilboko San Anton eleizan …
Seiehun lagunetik gora Urkiolako kulturarteko topaketan
Urkiolako misino-topaketako argazkiak
Maiatzaren 1ean ohikoa danez, Urkiolan batu ziran atzo Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misiolariak. Jardunaldia ospatzeko batu ziran hirurogei lagunak Lagunetxean batu ziran eta hasieran, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek 75. urteurrena ospatzen daben urteko jardueren barri izan eben. Gehiago jakiteko: hemen. Argazkiak: hemen
Astelehenez, Urkiolan batuko dira "misino-familiakoak"
Astelehenean-, maiatzaren lehenengo egunez ohikoa danez, Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misino-familiakoak alkartuko dirra Urkiolan. Aurton, gainera, izango da ospatzeko arrazoirik, hain zuzen be, aurton, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena ospatzen da.
Hotza kanpoan eta barru beroak Urkiolan
2023ko lehenengo edur malutak jausi dira Urkiolan gaur. San Antonio Abad egunez Peli Romarategui abade eta artisteari lurra emon jako goizean eta eguerdian meza santua ospatu da. Hotzak eta euriak ez dauz sinisdunak kikildu eta hurreratu dira santutegira. Ogien eta abereen bedeinkazinoa be egin da.
Peli Romarategui Urkiolako altararen egilea hil da
Peli Romarategui domeka goizaldez hil da 100 urte ebazala, Vitoria-Gasteizko Joaquin Goikoetxeaundia abade-etxean. Misino-bokazinoz, 1955ean joan zan Ekuadorrera eta 30 urte emon ebazan bertan. Bizitzan, ibilbide luzea izan dau, misiolari eta artista lez eta makina bat artelan egin izan dau, oso esanguratsu eta garrantzitsuak, bai Euskal Herrian eta bai Ekuadorren be. Gure …
Bilbon, barriro bedeinkatuko dira animaliak
Bihar, San Antonio Abataren egunez, animaliak bedeinkatuko dira barriro be San Anton eleizaren eleizpan, azken urteetan, pandemiaren eraginez, holako erritorik egin barik egon ondoren. Seietatik aurrera, eleizpan batuko dira gura daben guztiak euren animaliakaz. Mezak ordu honeetan ospatuko dira: 10:30etan Joan Santuak eleizan eta 19:00etan, Santiago katedralean. Urkiolan be, …
Munduko eguna zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko
"Zer egin zeinke pertsona nagusiei tratu ona emoten laguntzeko?". Horixe da Cáritas Bizkaia erakundeak gaurko deialdiari begira egiten dituan itaunetako bat", gaur, Zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko Munduko eguna dala-eta ospatuko dan ekitaldirako deialdian. Deustuko San Pedro plazan izango da, 17:30etatik aurrera. 19:30etan, Toti Martinez de Lezea idazleak agiria irakurriko dau.
Urkiola bizirik San Antoniogaz
ETBak zuzenean emon eban santutegi inguruan ospatutako jaia. Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz ospatu dabe Abadetxeko arduradun lez.
Gaur, San Frantzisko auzoan, "Munduko arrozak" jardueraren 23. ekitaldia
“Munduko Arrozak/Arroces del Mundo” herri ekimenaren 23. ekitaldia ospatuko da gaur Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. EHUNKA Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako alkarte sareak, non Eleizari lotutako hainbat erakundek esku-hartzen dauan, antolatzen dau gastronomia-lehiaketa hau.
Eleizako gizarte erakundeak gizarteari egiten deutsen ekarpena berretsi dabe
Eleizako gizarte erakundeen sareko 16 ordezkari batu ziran atzo XVI. biltzarrean, Bilboko Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4), "El rol de las Entidades Sociales de Iglesia ante los desafíos sociopolíticos. Nortasuna eta konpromiso eraldatzailea" goiburuaren haritik. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aurkeztu eta gidatutako saioan, Maria Silvestre eta Imanol Zubero soziologoen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren gogoetak entzun ziran.
Gizarte konpromisoa, alkarrizketa eta giza heziketa BAM Irakasleen Eskolan
Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) ikasturtearen amaieran dagoz, ez da eskolarik emoten eta azken azterketak oporraldiaren atariko dira. Kurtsoaren amaiera hau sasoi egokia da ikasleen esperientzietako batzuk jasotzeko eta ebaluatzeko. Esperientzia honeek eta gelako jardunak giza balioetan hezteko arloan dagoz, hau da BAMen konpromiso eraldatzaile eta nortasunari lotutako jardunbide estrategikoan, nortasun eta espiritualtasunaren arteko koherentziagaz bat, ikasleen osoko heziketa bultzatzeko.
Abade batek Filipinetatik: "Lurrikarak ingururik pobreena astindu dau"
Jose Agustin Maiz Lekeitioko parroko eta Lihuk Panaghiusa filipinar GKEaren sortzaileetakoa Cebun dago, hegoaldea astindu daua lurrikararen epizentrotik urrun. Bihar, 60 laguneko taldeagaz kanpamentua egingo dau, uhartean kezka eragiten daben ingurumenaren inguruko kontuak aztertzeko.
Bakearen aldeko otoitzaldia Bizkaian: erlejino arteko ekitaldia Indautxun
Bizkaian dagozan erlejino desbardinetako fededunak batu ziran atzo Indautxuko plazan erlejino arteko otoitzaldian, eskaera bera egiteko: Bakea. On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartu eban.
Bidesarik 595 laguni eskeini eutson arreta Bizkaian, 2025ean
Bidesari irabazi-asmo bako erakundea da eta 1994an sortu zan Bilboko eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzatik. Presoei, kartzelan bertan hasita, euren buruaren sustapenerako eta gizarteratzerako prozesuak eskeintzeko premina ikusi zan, gero alkarte sare normalizatuan aurrera egiteko aukera izan egien.
Bidesarik 595 presori eskeini eutsen arreta 2025ean
Bizkaiko Kartzela Pastoraltzatik sortutako erakundeak preso eta preso ohien laguntzarako sarea indartu eban. Horretarako, hiru egoitza-bitarteko ditu eta 72 profesional eta boluntarioen konpromisoa.
Urkiolan, erromeria eta erakusketa berezia
Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz biziko dabe santutegiko eta Abadetxeko arduradun lez Eleizbarrutiarentzat eta eskualde osoarentzat hain esanguratsua dan egun hau. Lagun asko hurreratuko da Donostia eta Gasteizko eleizbarrutietatik be. San Antonio eguneko eleizkizunetan parte hartzeaz gainera, bertaratutakoek Carlos Garcia Valdiviecok egindako Durangaldeko eleiza eta ermiten maketen erakusketa ikusteko aukera izango dabe, asteburuetan zabalik izango da-eta abuztura arte.



