Barriak
Etiquetado como: Zalla
Hitzordu bi bihar Amatxugaz: itsas prozesinoa eta zirkuaren bisita
Bihar, abuztuak 14, Bilboko itsasadarrean Bizkaian dagozan erlijio ohikune berezien arteko aparteko bat egingo da. Bosgarrenez, Begoñako Amabirjnearen itsas prozesinoa egingo da. Begoñako kofradiak antolatutako erromesaldia goizeko 10:00etan atarako da Santurtziko portutik. Arratsaldez, Begoñako basilikan zirkuaren bisitea jasoko dau Amatxuk. Alkatea be egongo da ekitaldian. Hitzordu bi 15eko jai handia prestetako.
Oroimen Demokratikoaren legearen ondorioak udan
Oroimen Demokratikoaren Legea dala-eta, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan bateo-agiriak eskatzen dabez orain be atzerritik. Lege honi esker, gure kasuan, Bizkaian jaiotako aitite-amamak edo birraitite-birramamak dabezala, eta dalako une batean atzerrira joan behar izan ebela, ziurtatu leikienek herritartasun bikotxa jadesteko aukera dabe. Artxiboan eskabideen gehitzea igarri dabe. Batazbeste egunero 35 bat heltzen dira.
Lan mundua eraldatzeko ekintza zehatzak
Maite Valdivieso, Imanol Zubero eta José Luis Iglesias (Pepelu), izan dira, besteak beste, HOACek antolatutako udako ikastaroetako hizlari batzuk.«Ante las nuevas vulnerabilidades en el mundo del trabajo: nuevas sensibilidades y respuestas» izan da Madrilen burutu diran ikastaroen izenburua.
Gaur hasiko da Goiuriko Andra Mariaren aldeko hirurrena
Goiuriko auzoak domekan barriztau eban aspalditik datorren ohikunea. Goiuriko Andra Mariaren irudia prozesinoan eroan eben urtean zehar egoten dan baselizatik parrokiaraino. Bidean zehar errosarioa errezau eta abestu egin eben. Ostean, hitzaren ospakizuna egin zan. Gaur hasiko da hirurrena. Abuztuaren 15ean barriro eroango da irudia bere ohiko tenplura.
Bermeon kanpai-hotsak eta prozesinoa galarrenea gogoan
1912ko abuztuaren 12a egun tamalgarria izan zan ehun arrantzale eta honeen familiartekoentzat. Goizean eguraldi ona egin eban arren, arratsalderako haizea hasi zan eta lainoak agertu ziran. Batzuk, galarrena arriskua egoala-ta portura bueltetea erabaki eben baina beste batzuk, ez eben sinistu. Tamalez, azkenean be enbata itzela etorri zan. Bihar gertaera hartan hildakoak hartuko dira gogoan barriro Bermeon.
Bizkaiko klaratarrak, euren egunean
Basurtu eta Durangoko klaratarrek Santa Klara eguna ospatuko dabe gaur. Durangon, goizeko 9etan eukiko dabe mezea eta ondoren, gaurko eguneko ohiko ogitxo bedeinkatuak banatuko dabez. "Arriaundi ogitegiko Maribeli eskerrak emoten deutsaguz gaurko egunerako ehundazak ogitxo oparitzen deuskuzalako", dino Olatz Arrutik Santa Isabel eta San Antonio komentuko klaratarrak.
Pertseidak eta Erregelak San Lorentzo egunez
Gaur Eleizeak San Lorentzo gomutatzen dau. Lehenengo ekonomoa eta artxibozaina izan zan. III. mendean kristinauen kontrako jazarpenean erahil eben.Bizkaian asko dira santuaren izeneko eleizak eta ermitak be. Gaur, adibidez, Gernikako Lurrgorri auzoko San Lorentzo ermitan mezea egongo da 12etan eta ondoren, Elai Alai dantza taldeak ohiko Erregelak dantzatuko dauz.
Bizkaiak Santo Domingo de Guzman eta San Mames ospatu ebazan atzo
Atzo Bizkaiko monja domingotarrek euren sortzaileren eguna ospatu eben, Santo Domingo de Guzman. Lekeition, ordeneko lekaimeek herritarrakaz ospatu eben euren eguna. Gotzaina, Joseba Segura, esker oneko ospakizun buru izan zan. Uribilduaren 700. urteurrenagaitik be egin zan otoitz. Erruki Etxean, Bilbon, San Mames eguna ospatu zan.
Bikario nagusia izango da buru Begoñako ama ibiltariaren itsas prozesinoan
Abuztuaren 14an, Begoñako Amatxuren irudi ibiltariak Santurtziko portutik urtengo da goizeko 10etan. Bilboko udalaren aurrera 12:45 inguruan helduko da. Begoñako Kofradiak herritarrei eskatzen deutsie parte hartzera animatu daitezala.
BOSen kontzertuak Bermeon eta Lekeition
Gaur, Bermeoko Nazioarteko Musika Astearen barruan, Andra Mari Eleizan eta zapatuan, Lekeitioko basilikan. Hitzordu biak arratsaldeko zortziretan izango dira.