17-05-2024 Viernes, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 103 )
 

Barriak

Etiquetado como: M8

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1126 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
09.01.2023

Urteko lehenengo asteburuko irudiak

Agerkundearen egunak emon eutsan hasiera asburu luzeari, urteko lehenengoari. Gotzaina buru izan zan Santiago katedralean ospatu zan Eukaristian. Ospakizuna osorik, hemen. Caritasen errege-opil solidarioa eta han eta hemen, kalez kale ibili ziran eta ume eta handien ilusinoa biztu eben Errege-kabalgatak izan ziran protagonista bezperan. Hainbat herritan, eskaut taldeak arduratu ziran kabalgaten antolakuntzaz. Beste alde batetik, zapatuz, gotzaina buru izan zan astebete aurretik hil zan Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren alde katedralean ospatu zan hileta-mezan. Gotzainaren …

09.01.2023

Goicouria misiolariak egitasmo barria dau Kongoko EDrako

Alkarren Barri-Comunicación Eleizbarrutiko aldizkariaren urteko lehenengo alean, Xabier Goicouria misiolari bizkaitarraren lekukotasuna jasoten da. Kongoko Errepublika Demokratikoan daroazn 56 urteotan izan dituan bizipenetako batzuk kontatu ditu. Beti egon da ahulenen ondoan eta, honeen artean, ezintasunen bat daben umeen ondoan. Berak sustatu izan ditu urritasun fisikoak dabezanentzako zentroa, umezurtz-etxea eta lanbide heziketarako ikastegia... Orain, diru-laguntza eroan dau amaetxea zabaltzeko.

08.01.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
07.01.2023

Vicente Vide izango da urteko lehenengo hizlaria Corpus Christi parrokiako hitzaldi sailean

"Frantzisko Aita Santuak gura dauan Eleiza: Sinodo-seneko Eleizaren alde: alkartasuna, partaidetza eta misinoa", goiburuaren haritik jardungo dau Deustuko Unibertsitateko katedradun eta Zientzia Erlijiosoetarako Bilboko Goi Institutuko zuzendari dan Vicente Vide eleizbarrutiko abadeak Bilboko Corpus Christi parrokian, 19:30etan.

06.01.2023

Gotzaina buru dala ospatuko dan Jaunaren Agerkundearen eguneko Mezaren zuzeneko emonaldia

Eguerdiko 12:00etan hasiko da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Jaunaren Agerkundearen eguneko Eukaristia Santiago katedralean.

06.01.2023

Hileta-meza Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren alde bihar, Bilbon

Bihar, zapatua, urtarrilak 7, 12:00etan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da abenduaren 31n hil zan Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren aldeko hileta-mezan. Web orrialde honek zuzenean emongo dau Eukaristia.

06.01.2023

Jaiotzen erakusketak bisitatzeko azken egunak

Oraindik geratzen dira egun batzuk zabalduta dagoan erakusketa interesgarri bat edo beste ikusteko.

05.01.2023

Caritasen errege-opil solidarioa argazkitan

On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Joan Mª Aburto alkarteak eta Teresa Laespada Lan, Gizarteratze eta Bardintasunerako Foru diputatuak parte hartu dabe, besteak beste Bizkaiko Caritasek Bilboko Plaza Barrian errege-opil solidarioa banatzeko antolatu dauan ekitaldian. Eurakaz batera, boluntario ugari batu da eta erakundeetako eta etxe laguntzaileetako hainbat lagun.

05.01.2023

Parrokia eta eskautek kabalgatak antolatu dabez hainbat herritan

Azkenaldian, gure inguruko hainbat udalek kabalgatak antolatzeari uko egin deutso. Zenbait udalerritako parrokiek eta eskautek kabalgata horreek egiten jarraitzeko konpromisoa hartu dabe eta antolaketaz aduratzen dira ohiturari bizirik eusteko. Beste behin be, kaleak ilusinoz beteko dira. Hona hemen ospatuko diran batzuk: