Barriak

Etiquetado como: M8

06.03.2026

Emakumeen omenezko ekitaldi hunkigarria Balmasedan, Santanderren hildako gaztea gogoan

Hunkidura, aldarrikapena eta oroimena buztartu ziran atzo Balmasedako Klaret antzokian egin zan ekitaldian. II. bikaritzak eta Langile Pastoraltzak, Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruko jarduera antolatu eben eta, lehenengo aldiz, uriburutik kanpo egin zan. Atsekabea izan zan nagusi bertaratutakoen artean, aste honetan Santanderren gertatutako zoritxarreko ezbeharra …

05.02.2026

M8 herriz herri, emakumeei omenaldia egiteko

Emakumeari zabaltasun eta hurkotasun handiagoz autorpena egiteko, Bilboko eleizbarrutiak beste itxura bat emongo deutso Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruko ospakizunari (martxoak8m). Zazpi urtez ekitaldi nagusi sinbolikoa egin ondoren, VIII. ekitaldiak beste itxura bat izango dau eta lurraldeetara zabalduko da autorpena bera be zabaldu ahal izateko. Era berean, II. …

15.05.2024

Antonio Menchacak alkartasunari emoten deutsazan sarien XXIV. ekitaldia

Hona hemen, Antonio Menchaca fundazinoak bere 50. urteurrenean sarituko dituanak: etorkinen salbamendurako Aita Mari ontzia, San Juan de Dios ospitalea, Aintzane Monteverde (San Nikolas zabalik), Somorrostro Eleizbarrutiko Muskizeko ikastegia eta Begoña Agirrezabal (Arangoiti). Sari solidarioen 24. ekitaldia izango da eta ekainaren 20an banatuko dabez 'Sociedad Filarmónica' …

08.03.2023

"Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldian sartu

"Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldia. Eguerdiko 12:30etatik aurrera, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. On Joseba Segura buru dala ospatuko dan ekitaldian, Bizkaiko Eleizak autorpena egingo deutse zortzi arlo ordezkatzen dabezan 8 emakumeri eliz eta gizartean egindako lanagaitik.

08.03.2023

Bizkaiko emakume aitzindariei buruzko bilduma

Gaur, martxoak 8, Bizkaiko Eleizako emakume aitzindariei buruzko bilduma argitaratu dau Komunikabideetarako Bilboko Eleizbarrutiko sailak. Artxiboak Alkarren Barri / Comunicación aldizkarirako prestatutako artikuluak dira.

06.03.2023

Martxoaren 8an, Eleizbarrutiak 8 emakumeren konpromisoa autortuko dau

Etzi -martxoak 8, eguaztena- Bilboko Eleizbarrutiak ekitaldi instituzionala ospatuko dau, gotzaina buru dala, zortzi emakumeri euten fededun konpromisoa autortzeko. V. ekitaldi honetan, euren eguneroko egiteko eta zerbitzuan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren oinarrizko erronkak -iragarri, ospatu, zerbitzatu eta alkarteari lagundu- sustatzeari lotutako ekintzak …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2594 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
06.07.2026

Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan

Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.

05.07.2026

Asteko albisteak

Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.

04.07.2026

Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean

Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.

03.07.2026

Ikuspegi ekologikoa dauen kulturarteko erretiroa

Garagarrilaren 12an, domekaz, Bilboko Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92), "Lurraren zaintza – Pertsonen zaintza" ikuspegi ekologikozko kulturarteko erretiroa izango da, Migrazino Pastoraltzak eta Loyola Bilbao Zentroak antolatuta. Roberto Vidal diakono iraunkorra eta Bilboko Eleizbarrutiko osoko ekologiaren arduraduna izango dau lagun. 

01.07.2026

Berriotxoako San Balendinen aldeko Hirurrena gaurtik

Zapatu honetan, garagarrilaren 4an, Bilboko eleizbarrutiko bigarren zaindaria dan Berrio-Otxoaren San Balendin eguna ospatuko da, 1989an aldarrikatu zanetik. Joseba Segura gotzaina izango da Meza Nagusiko buru, eta erakundeetako ordezkariak izango dira bertan, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, 12:00etan. Aurretik beste Eukaristia bat egongo da 10:00etan, Santa Anako Domingotarren komentuan. Gainera, gaur Hirurrena hasiko da, ohikoa danez jaiaren aurretik ospatzen dana, Sortzez Garbiaren parrokian (garagarrilak 1, 2 eta 3), 19:00etan.

30.06.2026

Caritas Bizkaiak jasoko dau irratietako `Angel Mari Unzueta´ saria

 Bilboko Herri Irratiaren 65. denporaldia amaitzear dago, eta 1990ean sortutako Bizkaia Irratia, barriz, 35. denporaldiaren amaierara heltzen dabil. Bilboko eleizbarrutiko irrati bien ibilbidea alkarregaz ospatzeko, euren historiari autortzea egiteko eta etorkizunari begira topa egiteko, gaur, bagilaren 30ean,  100 Irrati Urte ekitaldia egingo da Bilboko BBK Aretoan. 

29.06.2026

Ermua eta Berrizko gazteak erromesaldian

Mendibi taldea, 21 lagunez osotutakoa da. Berrizko eta Ermuko gazteek parte hartu daben Italiako erromesaldi esperientziaren amaierara iristen ari da. "Gure bihotza zentzunez bete daben egunak izan dira – Azaldu dabe –, gure fedea indartuz eta gure esperientziak partekatzera, alkarregaz berba egitera eta alkarri laguntzera animauz, Kristori jarraitzeko bidean".

29.06.2026

San Pedro eta San Pablo, Bizkaian errotutako eguna

Gaur Bilboko eleizbarrutiak kristinautasun primitiboaren zutabe nagusi biren jai handia ospatzen dau, kostaldeko herrietan protagonismo berezia izanik, San Pedro arrantzaleen, saregileen eta itsasontzien egileen zaindaritzat hartzen baita.. Lekeition eta Bermeon jardunaldi bereziak egingo dira.

27.06.2026

Belaunaldi arteko talde batek otoitz esperientzia eukiko dau Taizé-n

Bagilaren 28tik garagarrilaren 5era bitartean, gure Eleizbarrutiko hainbat lagunek otoitz, isiltasun, gogoeta pertsonal, bizikidetza eta zerbitzu astea biziko dabe Taizeko (Frantzia) komunidadeagaz batera. Hurrengo urteetan errepikau gura dan jarduera baten lehen edizinoa izango da hau. Oraingoan, belaunaldien arteko talde batek parte hartuko dau -17 eta 85 urte bitartean- (gehienak 17 eta 35 urte bitartekoak). Taizeko komunidadeak eguneroko erritmoa proposatzen dau, alkarragaz otoitz egin, gogoeta biblikoak suspertuz eta lan praktikoak eginez. Herrialde ezbardinetako gazteakaz alkartuko …

26.06.2026

Katalogoak XVIII. gizaldiko maisulana agerian jarri dau Arratian

Mexikar artearen maisu bikain eta Guadalupeko Andra Mariaren irudiaren margolari nagusiak 1754an egindako Guadalupeko Andra Maria orain arte ezezagun lez egon da Arteako Elexabeitiako San Migel ermitan. Lanei esker, Arratiako 9 herrietako10 parrokia eta 68 ermita  katalogatu dira.

Emaitzak orrialdeka