22-07-2024 María Magdalena
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 111 )
 

Barriak

Etiquetado como: Diakonotza

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1252 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
02.02.2023

San Blas egunez, bedeinkatutako kordoiak Bilbon eta Abadiñon

Bilboko Areatzan dagoan San Nikolas eleiza zabalik egongo da goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak arte. Luis Alberto Loyo Alde Zaharra Pastoral Barrutiko arduradun eta Santiago katedraleko deanak azaldu dauanez, kordoiak bedeinkatuko dira 9:00etan, 12:00etan eta 18:00etan eta 19:30etan, gaixoen aldeko meza ospatuko da. Loyoren esanetan, "kordoiak doan banatuko dira eta gura dauanak diru-laguntza emon leike".

01.02.2023

AdiØn_ Bilboko Eleizbarrutiaren alerta-zerbitzua

Komunikazinorako Bilboko Eleizbarrutiko sailak 'AdiØn' aurkeztu dau gaur, informatikarako gotzaitegiko sailagaz. testu-mezularitza bidezko alerta-zerbitzua da, indarrean dagoan beste hainbati gehitzen jakona. Gura daben guztiek eskuratu leikie, beren-beregi prestatu dan galdeketaren bidez harpidedun egiten badira.

01.02.2023

Bake Topaketaren IX. ekitaldia Alkarren Barri aldizkariaren azalean

Gaur, otsailak 1, Alkarren Barri - Comunicación aldizkariaren otsaileko alearen agerkari digitala argitaratu da. 291. alearen azalean, Bake Topaketaren IX ekitaldirako prestatutako kartela ikusi daiteke. Esku Elkartuak erakundeak sustatzen dauan gosearen aurkako kanpainaren ingurukoak be jasoten dira hilabete honetako agerkarian. Kanpaina horren barruan, Amerikan eta Afrikan misiolari egon zan Amaia Modrego Berrizko Mesedetako Misiolariaren lekukotasuna entzun ahal izango da. Gurutzetako ospitalean familientzat prestatu dan jokoaren barri be emoten da ale honetan. Barri honeek eta beste …

31.01.2023

"Lagun Artean" alkarteak bizilekurik ez daukien pertsonentzako mantak batzen dihardu

Egunotan, egundoko hotza egiten dihardu eta Lagun Artean alkarteak mantak batzeko kanpainari berrekin deutso, kalean bizi diran pertsonei banatzeko. Azken gau-zenbaketan, 251 lagun aurkitu ebezan Bilboko kaleetan lo egiten. Alkartetik azaldu dabenez, "zoritxarrez, jakin badakigu askoz gehiago dirana". Hotz-bolada honetan, leku gehiago zabaldu dabez kale gorrian dagozan pertsonek gaua igaro daien eta 212 lagun joan dira. "Gehienak kalera bueltatuko dira hotz-bolada igaroteaz batera. Manta edo lo-zakua emoteko badaukazu, ekarri eiguzu eta kalean bizi dan norbaiti emongo deutsagu". Lagun …

30.01.2023

Ondarroako 'Arrantza Eskola' itsasoratu da

Goizean, Ondarroako Arrantza Eskola barria inauguratu da eta ekitaldian izan dira, besteak beste, Joseba Segura Bilboko gotzaina; Jose Mari Kortazar lurraldeko bikarioa; Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusia, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako sailburuordea; Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea eta Bittor San Millan eskolako zuendaria. Eleizbarrutiko ikastetxe hau, San Inazio kalean eukan egoitzatik Txomin Agirre ikastola izan zanaren eraikinera lekualdatu da, hain zuzen be, Kamiñazpi auzora. Ekitaldiaren amaieran, 'Kantatze' abesbatzak jardun dau, …

30.01.2023

200 gaztetxo baino gehiagok parte hartu eban atzo "Bika Egunean", Sestaon

Sestaoko La Salle ikastetxean ospatu zan atzo -domeka- Bika Eguna. I. bikaritzako eskaut taldeetako eta parrokietako taldeetako hamar eta hamalau urte bitarteko 200 gaztetxo inguru batu zan eta, eurakaz batera, berrogeta hamar begirale inguru. Bikaritza honetan, lehenengo aldiz ospatu da Bika Eguna dalakoa, nahiz eta aurretik beste era bateko topaketaren bat edo beste antolatu. Hotz handia egin eban goizez, baina euririk ez, eta horregaitik Gymkana egin eben, herriko hainbat leku esanguratsutan eta "Izarren bila / En búsqueda de las estrellas" goiburuaren haritik. 

30.01.2023

Caritasen Bizi-Bete egitasmoak 10 urte bete ditu

Gaur eta bihar, Bizi-Bete Bizkaiko Caritasek Nagusiei eta Zahartzaroari eskaintzen deutsan eta 2013an Bilboko Irala auzoan martxan jarri zan egitasmoaren 10. urteurrena ospatuko da. Gaur -astelehena-, arratsaldeko bostetan eta AA. Frantziskotarren parrokiako areto nagusian (Vista Alegre z/g), hamar urteko ibilbidea gogoratuko dabe hainbat lagunen lekukotasunen bidez. Bihar -martitzena-, Eukaristia ospatuko da eguerdiko ordu batean AA. Frantziskotarren parrokian, egitasmoan partaide izan diran guztien oroimenez. 

30.01.2023

Eleizbarrutiko asteburuko jarduerak

Hona hemen, argazkitan, asteburuan izan dan hainbat jarduera: Barikuz amaitu ziran Seminarioko kideek Ziortzan egin dabezan gogo-jardunak. On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu eben amaierako Eukaristia. Kristandade Ikastaroak mobimentuak bere ikastaroak ospatu ditu asteburuan Begoñako Gogarte Etxean. Zapatuz, Maria Gomez eta Gemma Escapa Gehiegikerien Prebentzinorako Eleizbarrutiko Batzordeko kideek gaiaren inguruko saioa gidatu eben Algortan. Egun berean, zapatuz, Idoia Perez Mendiola Sinodoaren inguruko prozesurako Bilboko Eleizbarrutiko koordinatzaileak Sinodoaren aldi …

30.01.2023

Gaur inauguratuko da Ondarroako Arrantza Eskola

Gaur goizean, EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Ondarroako Antiguako Ama Arrantza Eskolak instalazino barriak inauguratuko ditu. Txomin Agirre ikastola izan zanaren egoitzan kokatu da Eskola barria, Ondarroako Kamiñazpi auzoan. Ekitaldian izango dira, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Unai Rementeria diputatu nagusia, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikarako sailburuordea eta Zunbeltz Bedialanaueta Ondarroako alkatea.

29.01.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org