Barriak
Etiquetado como: Berbaldia
Alkarkutxak 50 urte bete ditu
"`Alkarkutxa’ parrokia arteko alkartasuna gauzatzeko bidea da", aldarrikatu eban oraintsu Jose Miguel Erdozain Eleizbarrutiko ekonomoak ekonomia arloko boluntarioen aurrean, Bilboko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatu zan ekitaldian. La Caja Diocesana de Compensación-Alkarkutxak Urrezko Ezteguak ospatzen ditu aurton. Izan be, 1973an sortu zan Bilboko Gotzaitegiaren erakunde lez eta une horretan hauxe zan bere helburua: "Gotzainen Batzarretik etorritako bitartekoak, eta parrokien eta pastoral eskualdeen ekarpenak eta eleiz gizonen eta laikoen emote pertsonalak, administratzea. …
Irakasle Eskolako ikasleen alkarrizketa gotzainagaz
'Begoñako Andra Mari' Irakasleen Unibertsitate Eskolako ehun ikasle inguruk alkarrizketan jardun dau Eleizbarrutiko gotzainagaz. Erlejinoko irakasle izateko gaitsuna emoten dauan GAEA heziketako hirugarren kurtsoko ikasleek gaurkotasun-barrien inguruko hainbat galdera egin deutse gotzainari. Batzar trankil eta bat-batekoa izan da, Belen Rodero Eleizbarrutiko ikasegiko pastoral arduradunaren esanetan, "gotzainak ez dau-eta galderak aurretik ezagutzerik nahi izan". Ikasleek eskertu egin dabe gotzainaren "hurkotasun eta zintzotasuna", eta askotariko galderak egin deutsez, pertsonalak eta …
Begoñako organoaren doinuek emongo deutse hasiera nazinoarteko jaialdiari
'Bilbao hiria' nazinoarteko organo-jaialdiaren XI. ekitaldia maiatzaren 13tik ekainaren 3ra ospatuko da. Hamaikagarren ekitaldi honetan, EEBBetatik, Frantziatik, Alemaniatik eta Euskaditik etorritako organistek jardungo dabe. Organu-jole ospetsuak batzuk, esate baterako David Briggs britainiarra eta gorantz datozan beste batzuk, esate baterako, Virgile Monin eta Mar Vaque. Jaialdian lau kontzertu ospatuko dira eta, lehenengoa, Begoñako basilikan, 20:00etan.
Eskauten urteurrena eta katekesiko jaia Portugaleten
Joan dan zapatuz, maiatzak 6, Portugaleteko Andra Mari eskaut taldeak 40. urteurrena ospatu dau. Egun berean, katekesiko umeek Lehenengo Jaunartzearen aurreko ekitaldian parte hartu dabe. Arrasto-jokoetan ibili dira, familia ospakizuna izan da eta datorren astetik aurrera Lehenengo Jaunartzea egingo dabenei kurutzeak banatu jakez.
Ermuan, umeek abituaz egiten dabe Lehenengo Jaunartzea
Joan dan asteburuan hasi ziran Lehenengo Jaunartzeak ospatzen Eleizbarrutiko hainbat lekutan. Ermuan, orain dala berrogeta hamar urte inguru hasitako ohiturari eutsiz, umeek abituaz egiten dabe Lehenengo Jaunartzea, jantziok urtez urte birziklatu eta berrerabili egiten dabezalarik. Atzo, maiatzak 7, hasi eta hilaren 27raino, Ermua, Elorrio eta Berrizko parrokietako60 neska-mutikok Lehenengo Jaunartzea hartuko dabe.
"Gizon eta emakume kristauak politikan" gaiari buruzko solasaldia bihar Santurtzin
Bihar -maiatzak 9, martitzena-, Ekintza Katolikoko Langile Hermandadeak (HOAC) ekitaldia ospatuko dau Kabiezeseko San Pedro parrokian (Axular, 1. Santurtzi). "World-kafe" erara izango da, "gizon eta emakume kristauak politikan" gaiaren inguruan. Maiatzaren 28ko hauteskudeetan aurkeztuko dira alderdi politiko guztien hautagaiak eta Ezkerraldeko alkatetzak deitu dabez ekitaldian parte hartu daien.
Eleizbarrutiko asteko barriak minutu baten
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Emakumeei eta arrantzari buruzko egitasmoa aurkeztu da Ondarroan
Labayru Fundazinoak 'Geu be bagara itsasoa' egitasmoa aurkeztuko dau gaur Ondarroan. Ikus-entzunezko formatuan, Bizkaiko kostaldeko emakumeen askotariko ogibideen ingurukoak jasoten dira. Alde batetik, dokumentala emongo dabe eta, bestetik, mahai-ingurua egingo da 18:00etan, Kofradia Zaharrean. Akaitze Kamiruagak Eleizbarrutiko fundazinoak burutu dauan len etnografikorako alkarrizketatu dauan hainbat emakumek parte hartuko dau.
Jarduera ugari Migrazinoetarako Eleizbarrutiko sailean
Gaur hasiko dira Madrilen Migratzaileen aldeko sailetako ordezkari eta eragileen jardunaldiak. Gizarte Pastoraltza eta Giza Sustapenerako Gotzain Batzordeak antolatzen ditu maiatzaren 7ra arte -domeka- ospatuko diran topaketal. Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzako Bilboko arduranuna izango da jardunaldiotan eta, beragaz batera, David Garrido diakono eta alkarte latinoamerikarreko kidea eta Gladys Arriola eta Wilber Rodrigo Leon alkarte bereko kideak. Beste alde batetik, arlo honetan bada beste hitzordu garrantzitsu bat be datorren maiatzaren 25ean, Afrikaren egunez Giza …
Lekeitioko pobreziaren mapa mugatuz
Gaur, Lekeitioko parrokian, ezohiko jarduera izango da. Euren lana Lea-Artibain egiten daben Bizkaiko Caritaseko hiru kidek berbaldia eskainiko dabe kostaldeko herriko pobreziaren mapa mugatuz. Hitzordua arratsaldeko zazpietan da eta inguruko eleiztarrek Bilboko Eleizbarrutiko Egitasmoak jarritako erronkei erantzuteko aukeratutako lehentasunezko erantzuna da.