16-07-2024 Martes, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 12 )
 

Barriak

Etiquetado como: Musika

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1252 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
23.05.2024

Eleizbarrutiko abadeek egun berezia ospatzen dihardue

Gaur Jesukristo Abade Nagusi eta Betierekoaren Eguna ospatzen dihardu gaur. Eta egun honetan, Bilboko Eleizbarrutiko abadeek euren abadegintzaren urteurrenak osptzen dabez. Aurton be, abadeakaz bat egin dabe euren senideak, euren alkarteetako kideak eta beste hainbat lagunez, urteurrenak ospatzeko..

23.05.2024

Iruzur baten barri Bilboko gotzaitegitik

Gaur, Bilboko Gotzaitegiak jakin dau iruzur egin dabela erlijiosoen komunidade batean. Pertsona batek deitu dau telefonoz gotzainaren nortasuna ordezkatuz, bere ahotsa irudikatuz. Iruzurgileak komunidadearentzako dohaintza garrantzitsu bat lortu dauala jakineragin deutse, eta aldez aurretik transferentzia gastuak ordaintzeko diru-sarrera bat egiteko eskatu deutse.

23.05.2024

Abadegintzaren Titanio, Platino, Diamante eta Zidarrezko Ezteguen zuzeneko emonaldia

Bilboko Eleizbarrutiak hainbat abade eta fraileren abadegintzaren urteurrenak ospatzen dihardu. On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan Eukaristia 12:30etan izango da Begoñako basilikan eta zuzenean emongo da web honetan.

23.05.2024

Uda honetan, parte hartu gura dozu lan-kanpamenturen baten?

Pastoral kurtsoaren amaiera gero eta hurrago dago eta Bilboko Eleizbarrutia hasita dago udako jardueretan pentsatzen. Esate baterako, Fedearen Gizarte, Karidade eta Misino Alderdirako Eleizbarrutiko Batzordearen -Caritas, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Eleizbarrutietako Misinoak eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak- bidez, gazteek hainbat lekutan egingo diran askotariko lan-kanpamentuetan parte hartzea sustatzen dau.

22.05.2024

Komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeari buruzko ekitaldia

Zabalik da Bilboko Eleizbarrutiak (Kultur Erakundeen Mahaia) eta Kazetarien Euskadiko Kolegioak eta Kazetarien Euskadiko Alkarteak ekainaren 5erako antolatu daben ekitaldirako izena emoteko epea, leku guztiak bete arte. Saio horretan, Andrea Ciucci Vatikanoko adituak parte hartuko dau. Hain zuzen be, ekitaldiari hasiera emongo deutsan berbaldia eskainiko dau, Aita Santuak AAren eta "gizatasun beteko komunikazinoaren" inguruan argitaratu dauan mezuan oinarrituta. Gogoeta honen ostean, komunikabideetako hainbat profesionalek eta Adimen Artifizialean aditu dan beste hainbatek solasean jardungo …

22.05.2024

"Mino" Maximino Cerezo klaretarraren lanari buruzko liburuaren aurkezpena

Bilboko San Frantzisko auzoko kristau alkarteen saretik deialdia egin dabe Maximino Cerezo Barredo "Mino" misiolari klaretarraren bizitzako ibilbide espiritual eta artistikoa jasoten dauan "Mino" liburuaren aurkezpenean parte hartzeko. Gaur arratsaldeko 19:30etan izango da aurkezpen-ekitaldia San Frantzisko Zentro Zibikoan (Mariren Bihotza plaza, Bilbao).

21.05.2024

Anabella Barroso: "Sari garrantzitsua da, autorpen profesionala da-eta"

Maiatzaren 17an, Agirizainen Gaztela eta Leoneko Alkartearen Artxiboen IX. Biltzarrean, Alkarte honek artxiboen arloko egitasmo eta profesionalei emoten deutsiezan sarien banaketa ospatu zan. Agirizainen Gaztela eta Leoneko Alkarteak 2016an sortuta, sariok artxiboen arloko bikaintasuna autortzen dabe. Urte biz behin emoten dira. Sarituei garaikurra emoten jake eta arloko profesionalek proposatzen dabez hautagaiak. Anabella Barroso Eleizbarrutiko Artxiboko zuzendaria hirugarren aldiz izendatu eben egiteko profesional onenari emoten jakon autorpenerako eta oraingoan saria emon eutsen.

21.05.2024

Fokolar mobimentuak Burundin gauzatuko dan garapen-egitasmoa aurkeztu dau

Joan dan maiatzean, fokolar mobimentuaren 80. urteurrena gogoratu zan, On Joseba Segura gotzaina buru zala Begoñan ospatu zan Eukaristian. Oraingoan, orain dala 10 urte hasita, Afrikan, eta zehazki Burundin, "euren garapena sustatze aldera bitartekoak eskura jarriz", garatzen dabezan egitasmoen barri emongo dogu.

21.05.2024

Eguenez, abadegintzen urteurrenak ospatuko dira

Beste urte batez, pastoral ekiturtearen amaieran eleizbarrutiko hainbaten abadegintzaren urteurrenak ospatuko dira. Aurton, 1954an abade egin ziranek Platinozko Ezteguak ospatuko dabez. 1964. urtean abade egin ziranek Diamantezko Ezteguak, 1974. urtean abade egindakoek Urrezko Ezteguak eta 1999. urtean ordenatutakoek Zidarrezko Ezteguak. Ospakizuna Begoñan izango da datorren eguenez, maiatzak 23, Jesukristo gure Jaun eta Abade Nagusi eta Betierekoaren egunez.

20.05.2024

Asteburuan, Mendekoste, Pastoral Barruti barria Santurtzin eta beste hainbat jarduera

Santurtziko Gorka Deuna parrokian ospatu zan, zapatuz,  Santurtzi Pastoral Barruti (PB) barriaren sorrerako eleizkizuna. Hona hemen asteburuan Eleizbarrutian izan dan jarduera honen eta beste batzuen laburpena.

Emaitzak orrialdeka