31-05-2026 Santísima Trinidad
 

Barriak

Etiquetado como: Musika

28.03.2023

Debabarrena orfeoiaren kontzertua Ermuan

Debabarrena orfeoia 2016an sortu zan eta 25 lagunez osatuta dago. Debabarrena orfeoiak ontzertua eskaini dau Ermuko Santiago Apostolua parrokian, askotariko estiloetako kantu herrikoiak interpretatuz, "Besarkadak" goiburua izan dauan emonaldian. Jose Miguel Laskurain zuzendariak azaldu dauanez, pandemia atzean itzi eta emonaldi hau antolatu dabe, benetan falta jakuna, "alkar …

28.03.2023

Gizakundea eleizan ospatuko da "Bilbao Eleiz Artea" zikloa

Festival BAS - Bilbao Arte Sacro jaialsiaren ekitaldi barria ospatuko da martxoaren 31tik apirilaren 4ra. Bilboko udalak antolatzen dauan jaialdiaren aurtengo ekitaldian 5 konzertu ospatuko dira Gizakundea eleizan, "Sonos mundi" (munduko soinuak) goiburuaren haritik. Kontzertu guztiak 19:30etan hasiko dira eta sarrerak Arriaga antzokiko leihatilan www.teatroarriaga.eus

24.03.2023

Garizuma-aldiko organo-kontzertua, Durangon eta "Miserere", Begoñan

Jürgen Essl organistak kontzertua emongo dau gaur iluntzeko 20:15etan, Durangoko Andra Mari basilikan. Ez da sarrerarik ordaindu behar "Arandoño Kultur Alkarteak" antolatutako kontzertu honetaz gozatzeko eta pantaila handia be jarriko dabe organista hobeto ikusi ahal izateko. Beste alde batetik, San Anton orfeoia protagonista dala, Begoñako kofradiak antolatutako

23.03.2023

Kontzertu solidarioa Algortan

Datorren zapatuz, martxoak 25, kontzertua ospatuko da Algorta-Neguriko Loiolako San Inazio parrokian, 20:15etan, lanbideratzerako enpresa martxan jartearen alde. Aitor Uribelarrea parrokoak jakitera emon dauanez, ekitaldi hau parrokiak berak antolatu dau, hainbat eleiztarren proposamenarei erantzunez.

20.03.2023

Zubiaurreren "Nekaldia", Garain

Bilboko Koral Alkarteak, Enrique Azurza zuzendari-lanetan dala, Valentin Zubiaurre musikagilearen (Garai, 1837 / Madril, 1914) Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia lana interpretatuko dau datorren apirilaren 1ean, Garaiko eleizan. Lehenengo emonaldia, 18:30etatik 19:30etara izango da eta bigarrena, ordubete beranduago. Gaur jarriko dira salgai Garaiko udaletxean 140 sarrerak, 70 …

21.02.2023

Bilbon eta Bizkaiko hainbat herritan ospatuko da Bake Topaketa

Bake eta Adiskidetzearen aldeko jardueraren -Bake Topaketa-  aurtengo ekitaldia era bitara ospatuko da. Alde batetik, datorren zapatuz, otsailak 25, beren-beregi gazteei (18 eta 30 urte bitartekoak) zuzendutako jarduera ospatuko da. Gazte Bake Topaketa, Gazteen Eleizbarrutiko Egunean txertatuko da. Bestetik, lurraldeetako alkarte helduarentzat, bikaritzaz bikaritz antolatu …

07.02.2023

Ehun ume eta gaztetxok bakearen alde abestu dau

Norai alkarteak ekitaldi berezia ospatu eban joan dan zapatuz Deustuko unibertsitateko klaustroan 'Etorkizuna musikatan' gizarte-musika egitasmoari lotuta. Ehun eta hogei ume eta gaztetxok bat egin eben bakearen alde abesteko eta musika joteko. Miguel Angel Esnaola Ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, "aukera bikaina izan zan, gainera, Giza …

09.12.2022

Asteburua, musikaz eta alkartasunez blai

Musika onak, gozameda dakar beti. Eta asteburu honetan, hiru emonaldi bikain izango dira gura dabenentzat. Gaur, Bilboko Santiago katedralean eta Elorrioko basilikan, eta bihar, Areetako Mesedetako Ama parrokian.

27.12.2019

Lehenengo kontzertua Algortako San Nikolas eleizan, barriro inauguratu daben organoagaz

Gaur iluntzeko zortzietan, Daniel Oyarzabal organista gasteiztarrak kontzertua eskainiko dau Algortako Bariko San Nikolas eleizan, barriro inauguratu daben organoagaz. Abenduaren 6an ospatu eben mezan bedeinkatu eben organo zaharbarritua.

27.12.2019

Gabon aldiko kontzertuak Katedraleko Musika-kaperaren eskutik Alonsotegi eta Bilbon

Gaur arratsaldeko zazpietan ospatuko da Katedraleko Musika-kaperak (abesbatza eta orkestra) Gabon aldian eskainiko dituan kontzertu bietako lehenengoa Alonsotegiko San Bartolome parrokian. Bihar, zapatua, izango da bigarrena –emonaldi solidarioa Prosalus alkartearen alde- Joan Santuak parrokian, iluntzeko zortzietan.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2539 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
02.04.2026

Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Krisma-mezan, Santiago katedralean, 11:00etan.

02.04.2026

Eleizbarrutiak Gotzain Kontseilua barritu dau

Bilboko eleizbarrutiak lurralde bikarioen eta bikario nagusiaren karguak barritzeko azterraldia jarri eban martxan abenduan. Prozesu horretan, hautagaien lehenengo proposamena eta behin betikoa izan ziran eta, burutu ondoren, honeek dira irailetik aurrera bikario nagusi eta lurralde bikario izango diranak: Kerman Lopez izango da aurrerantzean be bikario nagusi eta Sergio Buizak (I-II bikaritzak) eta Fernando Marcosek (III-VII) karguan jarraituko dabe; IV eta VI. bikaritzetan bikario barriak izango dira, Carlos Olabarri eta Borja Uriarte, hurrenez hurren. V. bikaritzan, Jose Agustin Maiz

01.04.2026

Eleizak Lurralde Santuaren aldeko eguna ospatuko dau barikuz

1974tik hasita, Bariku Santuz Lurralde Santuari laguntzeko diru-batze berezia egiten da. Paulo VI.a aita santuak sustatu eban jarduera hau, mundu osoko katolikoak deituz Lurralde Santuko eleizei laguntza zehatza emotera. 

01.04.2026

200 lagun inguruk parte hartuko dau Gazteen Pazkoetan

Gaur hasiko dira eleizbarrutian aurtengo Gazteen Pazkoak, 15 urtetik gorakoentzat (2011an jaiotakoak). "Bizitza bizteko bidea" goiburuaren haritik, eleizbarrutiko 200 gaztetxo eta gazte baino gehiagok Pazkoa bizi eta ospatu egingo dabe. Arduradunen esanetan, "aukera ona da eleizbarrutiko beste pertsona eta talde batzukaz batera Pazko HIrurrenaren ospakizunera zentzunez eta sakontasunez  hurreratzeko". 25 urtetik gorakoentzako proposamena be bada. 

01.04.2026

Apirilagaz batera, Alkarren Barri aldizkari barria euskarri digitalean

Eskuragarri da apirileko Alkarren Barri aldizkaria euskarri digitalean. Ohikoa danez, aldizkaria hilaren lehenengo egunez kaleratzen da euskarri digitalean eta egun batzuetara harpidedunen etxeetara heltzen da paper euskarrian. Argitalpen honek irakurketa dinamikoagoa eskaintzen du, edukiak aberastu egiten dabezan bideo, argazki-galeria eta esteken bidez.

31.03.2026

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolaren egoitza akademiko barria Campo Volantinen

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolak aldi barriari ekingo deutso Bilbon, bere jarduera akademikoa Campo Volantin pasealekuko 36. zenbakian, La Salve zuziaren ondoan, kokatutako egoitza barrian. Eleizbarrutiko ikastetxeak 2027ko irailean, egokitzapen-lanak amaitzeaz batera, ekingo leuskio jarduerari kokapen barrian. 

31.03.2026

Aste Santuan, bisita gidatuak Elorrion

Elorrioko udalak antolatuta, Aste Santuan bisita gidatuak egingo dira herrian, historia eta kultur ondarea ezagutzeko. Apirilaren 2 eta 6 bitartean egingo diran bisitaldiak gaika egingo dira ibilbide desbardinakak, euskeraz zein gaztelaniaz. Parte hartu gura dabenek lekua gorde edo argibide gehiago eskatu daikie 946 820 164 edo 688 776 270 telefonoetako batera deituz edo turismoa@elorrio.eus helbidera mezua bialduz.

30.03.2026

Gazteen topaketa Berrizen: "ahaztu ezineko eguna"

Joan dan zapatuz, martxoak 28, laugarren eta bosgarren bikaritzetako gazteak batu ziran; gelditzeko, kokatzeko eta haratago begiratzeko eguna izan zan, begirada altxatu eta gure erantzunaren zain dagozan errealitate mingarriak -bidegabekeria, pobretasuna, migrazinoa- ikusteko, horreei aurrez aurre begiratzeko eta euren ikutua sentizeko eguna.

30.03.2026

Gotzaina buru dala ospatuko da gaur Nazaretarraren prozesinoa

Gaur arratsaldez Nazaretarraren prozesino tradizional eta jentetsua ospatuko da Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabala auzoetan. Iaz kofradiaren Ohorezko domina jaso eban On Joseba Segura Bilboko gotzainak parte hartuko dau aurton be. Astelehen Santuz, Gure Aita Jesus Nazaretarraren Errege kofradiak Nazaretarraren prozesinoa egiten dau. Iluntzeko 20:30etan abiatuko da Asisko San Frantzisko parrokiatik (Quinta parroquia).

29.03.2026
Emaitzak orrialdeka