Barriak
Etiquetado como: Musika
Alkartasunezko kontzertua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik, zapatuz, San Bizente eleizan
Datorren zapatuz, maiatzak 23, Bilboko 'Club Deportivo' eta BBKantuz abesbatzek alkartasunezko kontzertua eskeiniko dabe, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza emon gura dauanak amaieran egin ahal izango dau.
San Bizente eleizako organoa martxan da barriro konponketak eginda
Maiatzaren 26an, On Joseba Segura gotzaina Abandoko San Bizente eleizako organo barriztatu barria, balio handiko musika-tresna, bedeinkatuko dau. Urte biko lanen ostean, musika-tresna honek bere distira berreskuratu dau. Gertaera garrantzitsu hau izango da Eleizbarrutiak, 2023tik hasita, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, garatzen diharduan organoen barriztapenerako egitasmoan …
Nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldia zapatuz hasiko da, Santutxun
Santutxuko "Karmelo" eleizan emongo jako hasiera datorren zapatuz, maiatzak 16, 20:45etan, Bilbao Uria nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldiari. Ana Aguado organistak honako musikagileen piezak joko ditu: Eduardo Torres, Jesus Guridi, Jose Maria Usandizaga, Cesar Franck, Jacques-Nicolas Lemmens, Charles-Marie Widor.
Gaur arratsaldez hasiko da Bilbao Erlejino-musika jaialdia Gizakundea eleizan
Gaur arratsaldez hasita, Bilbao Erlejino-musika jaialdia ospatuko da Gizakundea eleizan, Bilboko Udalak antolatuta. Ekitaldi honetan, ibilbide luzea daben bost musika-taldek jardungo dabe bost egunez jarraian, datorren astelehenera arte, "Lurrun santuak” goiburuaren haritik.
"XXI. mendeko salmoak": Olerki-musika errezitaldia, martitzenez, Otxarkoagan
"XXI. mendeko salmoak" olerki-musika errezitaldi hunkigarria ospatuko da datorren martitzenez, martxoak 24, Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuak eleizan. Proposamenak, hitza eta musika alkartuko ditu, "Entre el lamento, la protesta y la esperanza" goiburuaren harira.
Ganbara-abesbatza eta orkestraren kontzertua gaur, Gizakundea eleizan
Bilboko Udalak, Bilboko Ganbera Musika Elkartea taldeagaz batera, Bilboko ganbara-abesbatza eta orkestraren kontzertua antolatu dau gaurkorako -martxoak 13-. Emonaldia Atxuriko Gizakundea eleizan izango da 19:30etatik aurrera, Juanlu Diaz-Emparanzaren zuzendaritzapean. Sarrera doan leku guztiak bete arte.
Erlejino-musikako kontzertua bihar, Begoñan, Txipli-Txapla zortzikotearen eskutik
Orain dala 24 urte hasita, Begoñako kofradiak erlejino-musikako kontzertua antolatzen dau Garizumako bariku baten Begoñako Andra Mari bere zaindariari eskeinitako santutegian. "Miserere" ekitaldi kultural eta erlijiosoa ohiko bihurtu da Aste Santuaren aurreko asteetan. Hogeta laugarren ekitaldi honetan,1996an sortu zan eta gehien bat Abokatutzaren Bizkaiko Kolegioko kideez …
Asteburuan, musika eta alkartasuna
Datorren zapatuz, martxoak 7, "Etorkizuna musikatan" ume eta gazteen orkestraren emonaldia izango da Zurbaranbarri auzoko Goiuriko Andra Mari parrokiako lokaletan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ekitaldia, Norai taldean musika landuz, ahuleziazko egoeran edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan dagozan neskato, mutiko eta nerabeen bizitza eraldatzea helburutzat dauan …
"Ars Viva" erlejino-musikaren 2026ko jaialdiaren hasiera
"Ars Viva" eleiz-musikaren jaialdiaren 30. ekitaldia ospatuko da aurton. Gaur arratsaldez ospatuko da lehenengo kontzertua Los Corrales de Buelnako koralaren (Kantabria) eskutik, jesuiten Indautxuko ikastetxeko eleizan, 19:30ean.
Aba Taanoren alkartasunezko musika beste behin Bilbon
Datorren barikuz, urtarrilak 2, "Musika bizitzak salbatzeko" egitasmoaren aldeko alkartasunezko kontzertua ospatuko da Indautxuko Karmengo Ama eleizako areto nagusian, Aba Taano taldea protagonista dala. Sarrerak (15 euro) txartel-leihatilan erosi daitekez kontzertua hasi baino ordubete aurretik edo hemen..
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan
Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua".
Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera
Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura.
Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?
"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.
Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei
Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari.
Bakion, omenaldia Txabi Ikobaltzetari
Datorren domekaz, ekainak 21, Bakion omenaldia egingo deutsoe Francisco Javier Ikobaltzeta "Txabiri", erretiroa hartuko dauala-eta. Gamizen be autorpena eta esker ona adierazoko deutsoez irailaren 19an.
Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean
Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.
Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da
Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira.
Munduko eguna zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko
"Zer egin zeinke pertsona nagusiei tratu ona emoten laguntzeko?". Horixe da Cáritas Bizkaia erakundeak gaurko deialdiari begira egiten dituan itaunetako bat", gaur, Zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko Munduko eguna dala-eta ospatuko dan ekitaldirako deialdian. Deustuko San Pedro plazan izango da, 17:30etatik aurrera. 19:30etan, Toti Martinez de Lezea idazleak agiria irakurriko dau.
Urkiola bizirik San Antoniogaz
ETBak zuzenean emon eban santutegi inguruan ospatutako jaia. Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz ospatu dabe Abadetxeko arduradun lez.



