Barriak
Etiquetado como: Musika
Bilboko musika-bandaren kontzertua Joan Santuak eleizan
Bilboko Udal Musika-bandak "Pasio espazioak / Espacios de pasión" izenburua dauan kontzertua eskainiko dau gaur arratsaldeko zazpietan Bilboko Joan Santuak eleizan. Sarrera doan, leku guztiak bete arte. Ateak 18:30etan zabalduko dira.
"Stabat Mater" ongintzako kontzertua frantziskotarren Iralako eleizan
Etzi -martxoak 23, zapatua-, frantziskotarren Iralan daben eleizan musika-emonaldia izango da eta Giovanni Battista Pergolesiren "Stabat Mater" lana interpretatuko da. Sarrera doan da eta jaso daitezan diru-laguntzak frantziskotarren gizarte eta misino ekintzetarako izango dira.
"Bilbao eleiz-artea Gizakundean" jaialdiaren ekitaldi barria
“Sacra Legata” goiburuaren haritik ospatuko da aurton Bilboko udalak antolatzen dauan Bilbao eleiz artea jaialdia, martxoaren 22tik 26ra Gizakundea eleizan. Collegium 1704, Calmus Ensemble, Ensemble il Caravagio, Barbara Hendricks eta Tiburtina Ensemble nazinoarteko taldeen emonaldiak 19:30etan izango dira. Sarrerak (8 euro), txartel-lehiatilan, Arriaga antzokiaren webean …
Juanjo Elezkanok "Txori kantari" bere diskoa aurkeztuko dau gaur Elorrion
Juanjo Elezkano eleizbarrutiko abade, musikagile eta abeslariak "Txori kantari" diskoa kaleratu barri dau. Abenduan aurkeztu zan Durangoko azokan eta azken asteetan Bilbao, Bermeo eta Gernikan egin da aurkezpena. Elorrion aurkeztuko dau gaur, 19:30etan, Sortze Garbia parrokian.
Gaur, Otxarkoagan, poesia-errezitaldia "Garizuma-aldirako"
Gaur arratsaldez, 'BESTE BERBA BATZUK' Garizuma-aldirako poesia- eta musika-errezitaldia ospatuko da Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuak eleizan, 19:30etan. Jose Serna Andres teologoak idatzita dago eta Carlos Gil teologoak aurkeztuko dau.
"Miserere" kontzertua Begoñan, Caritas Bizkaia erakundearen alde
Orain dala 20 urtetik hasita, Begoñako kofradiak eleiz musikako kontzertua antolatzen dau Garizuma-aldiko bariku baten Begoñako basilikan. "Miserere" ekitaldi kultural eta erlijiosoa da, ohitura bihurtu da eta Aste Santuaren atarian ospatzen dana. Datorren barikuz, martxoak 15, izango da 20:00etan (sarrera doan). Ongintzazko kontzertua da eta Begoñako kokfradiaren egintza …
Meza kantatua Jatorki abesbatzagaz, zapatuz, Begoñan
Begoñako Andra Mari basilikan ospatuko da datorren zapatuz, martxoak 9, goizeko 11:00etan, hiru ahots mistoko Missa Secunda Pontificalis dalakoa, Miriam Cepeda basilikako organista titularrak lagunduta, interpretatuko dauan Jatorki abesbatzaren kontzertua.
Juanjo Elezkanoren disko barriaren estreinaldia Indautxuko Karmeneko Ama parrokian
Juanjo Elezkano musikagile eta abeslariak 'Txori kantari' disko barria kaleratu dau. Abenduan aurkeztu zan Durangoko Azokan eta bihar -urtarrilak 26, barikua- estreinaldia izango da Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Aste batzuen buruan, hain zuzen be otsailaren 23an, Bermeo bere jaioterrian aurkeztuko dau eta martxoaren 1ean, Gernikan.
Bizkaiko Abesbatzen Astea, Begoñan
Zeanuriko abesbatzak, Otxandioko Oihandi abesbatzak, Bilboko Begoñako sustraiak abesbatzak eta Sopelako Urepel abesbatzak emongo deutse hasiera gaur arratsaldez beste urte batez Begoñako basilika musikaz beteko dauan Bizkaiko Abesbatzen Astearen 50. ekitaldiari. Hirurogei abesbatzek parte hartuko dabe gaur hasi eta otsailaren 9ra arte iraungo dauan ekitaldi honetan.
Urte barriko kontzertu solidarioa Iralabarriko San Antonio koralaren eskutik
Iralabarriko San Antonio koralaren 25. urteurreneko ospakizunen barruan, gaur -urtarrilak 4, eguena- "Gau magikoa Urte Barrian" izenburua dauan errepertorioa eskainiko dau, 19:45etan, Begoñako basilikan, Caritas Bizkaia erakundearen alde.
Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean
Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.
Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da
Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira.
Munduko eguna zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko
"Zer egin zeinke pertsona nagusiei tratu ona emoten laguntzeko?". Horixe da Cáritas Bizkaia erakundeak gaurko deialdiari begira egiten dituan itaunetako bat", gaur, Zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko Munduko eguna dala-eta ospatuko dan ekitaldirako deialdian. Deustuko San Pedro plazan izango da, 17:30etatik aurrera. 19:30etan, Toti Martinez de Lezea idazleak agiria irakurriko dau.
Urkiola bizirik San Antoniogaz
ETBak zuzenean emon eban santutegi inguruan ospatutako jaia. Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz ospatu dabe Abadetxeko arduradun lez.
Gaur, San Frantzisko auzoan, "Munduko arrozak" jardueraren 23. ekitaldia
“Munduko Arrozak/Arroces del Mundo” herri ekimenaren 23. ekitaldia ospatuko da gaur Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. EHUNKA Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako alkarte sareak, non Eleizari lotutako hainbat erakundek esku-hartzen dauan, antolatzen dau gastronomia-lehiaketa hau.
Eleizako gizarte erakundeak gizarteari egiten deutsen ekarpena berretsi dabe
Eleizako gizarte erakundeen sareko 16 ordezkari batu ziran atzo XVI. biltzarrean, Bilboko Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4), "El rol de las Entidades Sociales de Iglesia ante los desafíos sociopolíticos. Nortasuna eta konpromiso eraldatzailea" goiburuaren haritik. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aurkeztu eta gidatutako saioan, Maria Silvestre eta Imanol Zubero soziologoen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren gogoetak entzun ziran.
Gizarte konpromisoa, alkarrizketa eta giza heziketa BAM Irakasleen Eskolan
Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) ikasturtearen amaieran dagoz, ez da eskolarik emoten eta azken azterketak oporraldiaren atariko dira. Kurtsoaren amaiera hau sasoi egokia da ikasleen esperientzietako batzuk jasotzeko eta ebaluatzeko. Esperientzia honeek eta gelako jardunak giza balioetan hezteko arloan dagoz, hau da BAMen konpromiso eraldatzaile eta nortasunari lotutako jardunbide estrategikoan, nortasun eta espiritualtasunaren arteko koherentziagaz bat, ikasleen osoko heziketa bultzatzeko.
Abade batek Filipinetatik: "Lurrikarak ingururik pobreena astindu dau"
Jose Agustin Maiz Lekeitioko parroko eta Lihuk Panaghiusa filipinar GKEaren sortzaileetakoa Cebun dago, hegoaldea astindu daua lurrikararen epizentrotik urrun. Bihar, 60 laguneko taldeagaz kanpamentua egingo dau, uhartean kezka eragiten daben ingurumenaren inguruko kontuak aztertzeko.
Bakearen aldeko otoitzaldia Bizkaian: erlejino arteko ekitaldia Indautxun
Bizkaian dagozan erlejino desbardinetako fededunak batu ziran atzo Indautxuko plazan erlejino arteko otoitzaldian, eskaera bera egiteko: Bakea. On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartu eban.
Bidesarik 595 laguni eskeini eutson arreta Bizkaian, 2025ean
Bidesari irabazi-asmo bako erakundea da eta 1994an sortu zan Bilboko eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzatik. Presoei, kartzelan bertan hasita, euren buruaren sustapenerako eta gizarteratzerako prozesuak eskeintzeko premina ikusi zan, gero alkarte sare normalizatuan aurrera egiteko aukera izan egien.



