Barriak

Etiquetado como: Musika

10.04.2025

"BAS. Erlejino-musika" jaialdia gaurtik aurrera Gizakundea eleizan

Apirilaren 10etik 14ra, BAS. Erlejino-musika" jaialdia ospatuko da Gizakundea eleizan. Bilboko udalak antolatzen dau ekitaldi hau, aurton, "Mirespena / Admiración" goiburuaren haritik, eta, besteak beste, Bach, Carissimi, Palestrina edo Zubiaurre musikagileen piezak interpretatuko dabez. Sarrerak 10 euroren truke erosi daitekez Arriaga antzokiko leihatiletan,

18.03.2025

"Miserere" kontzertua DANAk eragindako biktimen alde

Begoñako kofradiak eguerdian eskainitako prentsaurrekoan aurkeztu dau Garizuman ospatzen dan "Miserere" kontzertua. Begoñako basilikan izango da, datorren zapatuz, martxoak 22, iluntzeko zortzietan. Aurton, ongintzazko kontzertu honen bitartez batu daiten dirua Caritasek bideratuko dau Valentzian DANAk eragindako biktimei laguntzeko. 

06.03.2025

Victor Zubizarretaren 'Meza kantatua Santa Zeziliaren omenez', zapatuan, Begoñan

Datorren zapatuz, martxoak 8, Jartoki abesbatzak Victor Zubizarreta organista eta musikagileak idatzitako meza interpretatuko dabe (3 eta 4 ahotsetara) 11:00etan, Begoñako Andra Mari basilikan. Zubizarreta basilikako organista izan zan 1936 eta 1969 bitartean.

27.12.2024

Egunotan, alkartzeak, bisitak, musika, jaiotzak...

Egunotan, beste erritmo batera bizi gara, aspaldi ikusi bako lagunakaz alkartzen gara, baita senideakaz be, ospakizunak izaten dira parrokia eta taldeetan eta Gabon-aldiko hainbat ekitalditan parte hartzeko aukera izaten dogu, besteak beste, kontzertuetan eta jaiotzen erakusketetan. Hona hemen batzuen aitamena:

17.12.2024

Musika Gabon-aldian

Gabonen atarian gagoz eta sasoi honetan ugariak izaten dira kultur ekitaldiak eta handia musikaren protagonismoa. Horregaitik, datozan egunetan hainbat emonaldi izango da gure inguruan. Hona hemen batzuen barri: 

19.11.2024

Migueli kantautorearen kontzertua barikuan, Muskizen

Migueli kantautoreak kontzertua eskainiko dau datorren barikuz, azaroak 22, Muskizeko Meatzari aretoan, 19:30etan, Gatz eta Argi komunitatearen eskutik. Komunitateko kideek dei egin dabe kantautorearen kontzertura -sarrera doan- koateko. Euren esanetan, "urte asko daroaz musikari lotuta eta bere umorea, gizarte konpromisoa eta biziaren aldeko grina kontzertuetan be agertzen …

12.09.2024

Ziortzako kontzertuen ekitaldi barria

"Ziortzako Kontzertuak" jaialdiaren 36. ekitaldia ospatuko da aurton. Beste urte batez, antxinako musikaren kontzertu sail interesgarriaz gozatzeko aukera izango da ZIortzako kolegiatan. Lehenengo kontzertua zapatuz izango da eta Capelia Sanctae Crucis taldeko zortzi musikarik jardungo dabe. "Errenkurak eta Errespontsuak Coimbrako Kurutze Santua Monasterioko Aste Santurako"

07.09.2024

'Eleizetan' kontzertu saila Amorebieta-Etxanon

Gaur hasita, "Eleizetan" ganbara-musikako kontzertu sailaren ekitaldi barria ospatuko da Amorebieta-Etxanon. Udalerriko hainbat eleiza eta ermitatan izango dira emonaldiak, hau da, "interpretazinoen kalitatea areagotu egiten dauan inguru goxo eta iradokitzailean", antolakuntzatik nabarmendu dabenez.

06.08.2024

Bermeoko Andra Mari eleizan ospatuko da barriro be Nazinoarteko Musika-astea

Bermeoko Udalak antolatu dau Nazinoarteko XXXIX. Musika-astea, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, Oizmendi telebistaren laguntzagaz eta Andra Mari parrokiaren urteroko lankidetzagaz. Gaurtik abuztuaren 9ra arte doako lau kontzertu ospatuko dira 20:00etan hasita. Beste batzuetan lez, batu daiten dirua Vedrunako Karidadeko monja karmeldarren esku itziko da, Kolosokon (Kongoko …

03.08.2024

Urdaibaiko organo kontzertuak Arratzun eta Busturin asteburuan

Carmen Paula Romerok eta Benantzi Bilbaok errezitaldia eskainiko dabe gaur arratsaldeko zortziretan Arratzuko Santo Tomas eleizan. «Urdaibaiko Organoak», kontzertu zikloak hitzordu barria dauka Busturialdean. Bihar, Axpe- Busturian.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2593 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
12.06.2026

Eleizako gizarte erakundeak gizarteari egiten deutsen ekarpena berretsi dabe

Eleizako gizarte erakundeen sareko 16 ordezkari batu ziran atzo XVI. biltzarrean, Bilboko Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4), "El rol de las Entidades Sociales de Iglesia ante los desafíos sociopolíticos. Nortasuna eta konpromiso eraldatzailea"  goiburuaren haritik. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aurkeztu eta gidatutako saioan, Maria Silvestre eta Imanol Zubero soziologoen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren gogoetak entzun ziran.

11.06.2026

Gizarte konpromisoa, alkarrizketa eta giza heziketa BAM Irakasleen Eskolan

Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) ikasturtearen amaieran dagoz, ez da eskolarik emoten eta azken azterketak oporraldiaren atariko dira. Kurtsoaren amaiera hau sasoi egokia da ikasleen esperientzietako batzuk jasotzeko eta ebaluatzeko. Esperientzia honeek eta gelako jardunak giza balioetan hezteko arloan dagoz, hau da BAMen konpromiso eraldatzaile eta nortasunari lotutako jardunbide estrategikoan, nortasun eta espiritualtasunaren arteko koherentziagaz bat, ikasleen osoko heziketa bultzatzeko. 

10.06.2026

Abade batek Filipinetatik: "Lurrikarak ingururik pobreena astindu dau"

Jose Agustin Maiz Lekeitioko parroko eta Lihuk Panaghiusa filipinar GKEaren sortzaileetakoa Cebun dago, hegoaldea astindu daua lurrikararen epizentrotik urrun. Bihar, 60 laguneko taldeagaz kanpamentua egingo dau, uhartean kezka eragiten daben ingurumenaren inguruko kontuak aztertzeko. 

10.06.2026

Bakearen aldeko otoitzaldia Bizkaian: erlejino arteko ekitaldia Indautxun

Bizkaian dagozan erlejino desbardinetako fededunak batu ziran atzo Indautxuko plazan erlejino arteko otoitzaldian, eskaera bera egiteko: Bakea. On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartu eban.

10.06.2026

Bidesarik 595 laguni eskeini eutson arreta Bizkaian, 2025ean

Bidesari irabazi-asmo bako erakundea da eta 1994an sortu zan Bilboko eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzatik. Presoei, kartzelan bertan hasita, euren buruaren sustapenerako eta gizarteratzerako prozesuak eskeintzeko premina ikusi zan, gero alkarte sare normalizatuan aurrera egiteko aukera izan egien. 

10.06.2026

Bidesarik 595 presori eskeini eutsen arreta 2025ean

Bizkaiko Kartzela Pastoraltzatik sortutako erakundeak preso eta preso ohien laguntzarako sarea indartu eban. Horretarako, hiru egoitza-bitarteko ditu eta 72 profesional eta boluntarioen konpromisoa.

09.06.2026

Urkiolan, erromeria eta erakusketa berezia

Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz biziko dabe santutegiko eta Abadetxeko arduradun lez Eleizbarrutiarentzat eta eskualde osoarentzat hain esanguratsua dan egun hau. Lagun asko hurreratuko da Donostia eta Gasteizko eleizbarrutietatik be. San Antonio eguneko eleizkizunetan parte hartzeaz gainera, bertaratutakoek Carlos Garcia Valdiviecok egindako Durangaldeko eleiza eta ermiten maketen erakusketa ikusteko aukera izango dabe, asteburuetan zabalik izango da-eta abuztura arte. 

08.06.2026

Bilboko gotzaina aita santuak gotzainagaz dauan batzarrean

Bilboko eleizbarrutiak bizitasun eta sakontasunez bizitzen dihardu Leon XIV.a aita Santuak Espainiara egiten diharduan bisita. Asteburuan, dozenaka gazte bizkaitarrek Aita Santua buru zala ospatutako ekitaldietan parte hartu ondoren, gaur goizean, Aita Santua gotzainakaz batzartu da, besteak beste On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru daka, Diputatuen Kongresuan hitz egin ondoren. 

08.06.2026

HOAC mobimentuak gizarte eraldaketaren aldeko konpromisoa berretsi dau

HOAC Bizkaia mobimentuak urteko batzar nagusia ospatu eban atzo -domeka-, Bilbon, Bizkaiko zortzi taldeak bertan zirala. Kurtsoaren azterketa egin eben, baterako gogoetaren bidez, gizarte zuzentasunaren aldeko konpromisoa berretsiz, lankidetza, parte-hartze eta konpromisozko giroan. "Beste batzukaz batera konpromisoa hartu eta gizartean eta lanaren eremuan hedatuta dagozan bidebakokeriazko errealitateak eraldatzea" nahitaezko dala nabarmenduz beste behin be. 

08.06.2026

Hainbat erlejino batuko da Bilbon bakea eskatzeko

Bizkaian dagozan hainbat sinismenetako ordezkariak batuko dira bihar, ekainak 9, 19:30etan, Indautxuko plazan erlejino arteko ekitaldian."Senide diran alkarteak bakearen alde, Jainkoaren irrika" goiburuaren haritik,Alkarte katolikoek, ebanjelikoek, greko-katolikoek, musulmanek, budistek eta hahá'isek parte hartuko dabe Bake goldeak taldeak bultzatuko ekimenean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak ekitaldian parte hartuko dau.

Emaitzak orrialdeka