Barriak
Etiquetado como: Musika
Gernikan, klaratarrei buruzko ikus-entzunezkoa eta Caritasen aldeko kontzertua
Gaur eta bihar, ekitaldi garrantzitsuak ospatuko dira Lizeo antzokian. Lehenengoa, gaur iluntzeko 20:00etan, 'Agur Santa Clara' 14 minutuko dokumentalaren emonaldia izango da. Gernikan 600 urtez bizi ondoren, klausurako monja honeek agur esan eutsen gernikarrei gotzaina buru zala ospatu zan eleizkizunean eta eurek eta komentuak itzi daben arrastoa jasoten da …
Kontzertua Zeanurin, ehun urtetik gorako organo zaharbarrituagaz
Bihar -abenduak 27, eguaztena- Zeanuriko Andra Mari parrokiako organoaren inaugurazino ofiziala ospatuko da. Urtebete inguru egon da musika-hotsik atara barik, zaharbarritu egin dabelako. Abuztutik hasita, Karmele Angoitia parrokiako organistak jo dau organoa, baina bihar egingo da inaugurazino ofiziala Xabier Urtasun organistaren kontzertuagaz.
Kontzertu solidarioak Iralako San Antonio koralaren eskutik
Abenduaren 26an beteko dira 25 urte Iralabarriko San Antonio koralak lehenengo kontzertua emon ebanetik eta hori ospatzeko Gabonetako emonaldia eskainiko dabe bihar -abenduak 23, zapatuz- TAU fundazinoaren alde (genero-indarkeriaren biktima diran emakumeen harrera-etxea), CIPEMegaz batera, Iralako frantziskotarren parrokian, 20:00etan.
Kontzertua eta berbaldia Greccioko San Frantzisko jaiotzaren 800. urteurrenean
Gaur arratsaldeko zazpietan,Jose Mª Arregi frantziskotarrak berbaldia emongo dau Paduko San Antonio eleizan (AA. Frantziskotarrak), orain dala 800 urte Asisko San Frantziskok Greccion lehenengo jaiotza jarri ebala oroitzeko. Gertaera beraren haritik, bihar -abenduak 22, barikua-, Jatorki abesbatzak Gabonetako emonaldia -ongintzazko kontzertua- eskainiko dau Atxuriko …
Gabon-kantak Bilboko eleizetan
Bilboko 27 abesbatza eta koralek 16 kontzertu eskainiko dabez hainbat eleizatan, gaurtik urtarrilaren 4ra arte. Bilboko Udalak, hainbat parrokiagaz batera prestatu dauan 'Kultur Gabonak' egitarauaren barruan izango dira emonaldiak. Honako eleizetan ospatuko dira kontzertuak, sarrera doan dala: Atxuri, Zabala, Zorrotza, Santutxu, Castaños, Indautxu, Errekalde, San Frantzisko, …
Juanjo Elezkanoren CD barria, salgai Durangoko azokan
Juanjo Elezkanok “Txori kantari” CD barria kaleratu dau. Durangoko azokan zuzenean aurkezteko aukerarik izango ez badau be, CDa ARANTZAZU standean egongo da salgai. Gainera, Jakinbide liburu-dendan eta Kidenda dendetan be eskuratu ahal izango da.
"Bizkaiko Hotsak" llega a Loiu y Urduliz mañana sábado
Aaron Ribas musikariak kontzertua eskainiko dau, bihar, Loiun, 12:30etan, «Bizkaiko hotsak» jaialdiaren barruan. Gainera, Urdulizeko Andra Mari eleizan be ospatuko da kontzertua 20:00etan, Lucie Zakovaren eskutik."Diego Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaio Alkarteak sustatzen dau “Bizkaiko hotsak” organo-jaialdia. Gehiago jakiteko: hemen
"Fair Saturday": musika solidarioz betetako asteburua
Atzo, Santa Zezilia musikagileen zaindariaren eguna ospatu genduan eta beroni lotuta, hainbat kontzetu. Asteburuan be ez da musikarik faltako, kasu honetan, urtero azaroaren azken zapatuz ospatzen dan Fair Saturday gizarte zirrara handia izaten dauan kultur ekitaldiaren haritik. Jarduera solidario hau, kontsumismoaren adierazle nagusia dan Black Friday dalakoaren biharamunean …
Barakaldon, 20 kontzertutik gora Santa Zezilia egunaren inguruan
Gaurtik azaroaren 26ra arte, Barakaldoko udalak, koralen, abesbatzen, udal banden eta herriko musika-taldeen laguntzagaz, hainbat jarduera antolatu dau Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna -azaroak 22- ospatzeko.
Abesbatzen emonaldiak Portugaleten
Asteburuan, abesbatzen emonaldien bosgarren ekitaldia ospatuko da Portugaleteko Andra Mari basilikan. Herriko bederatzi musika-taldetako 200 abeslari inguruk jardungo dabe bihar -azaroak 10, barikua- eta etzidamu -azaroak 12, domeka- iluntzeko 20:00etan.
Bidesarik 595 laguni eskeini eutson arreta Bizkaian, 2025ean
Bidesari irabazi-asmo bako erakundea da eta 1994an sortu zan Bilboko eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzatik. Presoei, kartzelan bertan hasita, euren buruaren sustapenerako eta gizarteratzerako prozesuak eskeintzeko premina ikusi zan, gero alkarte sare normalizatuan aurrera egiteko aukera izan egien.
Urkiolan, erromeria eta erakusketa berezia
Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz biziko dabe santutegiko eta Abadetxeko arduradun lez Eleizbarrutiarentzat eta eskualde osoarentzat hain esanguratsua dan egun hau. Lagun asko hurreratuko da Donostia eta Gasteizko eleizbarrutietatik be. San Antonio eguneko eleizkizunetan parte hartzeaz gainera, bertaratutakoek Carlos Garcia Valdiviecok egindako Durangaldeko eleiza eta ermiten maketen erakusketa ikusteko aukera izango dabe, asteburuetan zabalik izango da-eta abuztura arte.
Bilboko gotzaina aita santuak gotzainagaz dauan batzarrean
Bilboko eleizbarrutiak bizitasun eta sakontasunez bizitzen dihardu Leon XIV.a aita Santuak Espainiara egiten diharduan bisita. Asteburuan, dozenaka gazte bizkaitarrek Aita Santua buru zala ospatutako ekitaldietan parte hartu ondoren, gaur goizean, Aita Santua gotzainakaz batzartu da, besteak beste On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru daka, Diputatuen Kongresuan hitz egin ondoren.
HOAC mobimentuak gizarte eraldaketaren aldeko konpromisoa berretsi dau
HOAC Bizkaia mobimentuak urteko batzar nagusia ospatu eban atzo -domeka-, Bilbon, Bizkaiko zortzi taldeak bertan zirala. Kurtsoaren azterketa egin eben, baterako gogoetaren bidez, gizarte zuzentasunaren aldeko konpromisoa berretsiz, lankidetza, parte-hartze eta konpromisozko giroan. "Beste batzukaz batera konpromisoa hartu eta gizartean eta lanaren eremuan hedatuta dagozan bidebakokeriazko errealitateak eraldatzea" nahitaezko dala nabarmenduz beste behin be.
Hainbat erlejino batuko da Bilbon bakea eskatzeko
Bizkaian dagozan hainbat sinismenetako ordezkariak batuko dira bihar, ekainak 9, 19:30etan, Indautxuko plazan erlejino arteko ekitaldian."Senide diran alkarteak bakearen alde, Jainkoaren irrika" goiburuaren haritik,Alkarte katolikoek, ebanjelikoek, greko-katolikoek, musulmanek, budistek eta hahá'isek parte hartuko dabe Bake goldeak taldeak bultzatuko ekimenean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak ekitaldian parte hartuko dau.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Kontzertua Arratzuko eleizan Jose Luis Lauzirikaren omenez
Bihar, Xemein abesbatzaren 50. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldietako bat ospatuko da Arratzuko Santo Tomas eleizan. Abesbatzak kontzertu berezia eskeiniko dau domekako mezaren ostean, fundatzaile eta lehenengo zuzendari izan zan Jose Luis Lauzirika Busturialdeko herri honetako semearen omenez.
San Anton, Espainiako erdi aroko sare nagusian
4.0 espedizinoa Erdi Arora ekimen kultual eta turistikoa aurkeztu zan Artxibo Historiko Nazionalean. Erdi aroko Espainiako leku erlijioso esanguratsuak lotzen ditu barrikuntza teknologikoaren, ikerketaren eta ondare historikoaren garrantzia nabarmentzearen bitartez.
Bizkaiak Leon XIV.a Aita Santuari eskainitako ONCEren 'kupoitzarraren' kopia jaso dau
Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaia apostolikoa agertuko da ONCEren barikuko -ekainak 12- kupoiitzarrean. 13,5 miloe kupoik Leon XIV.aren eta bere bisitaren irudia eroango dabe Espainiako Eleizbarrutietako bazter guztietara. Gaur, kopia heldu da Begoñara.
Gotzaina, Klasikoen irakurketa jarraituan
Ehunka lagunek euskerazko lehenengo nobela modernotzat jotakoa txandaka irakurtzen dihardue. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Eleizbarrutiak ekimenean parte hartzen dihardu Labayru Fundazinoko zuzendariaren edo Bizkaia Irratiko zuzendariaren eskutik. Bizkaia Irratiak, gainera, Arriaga antzokitik beratatik emititzen dihardu.



