Barriak
Etiquetado como: Musika
Getxoko Koral Astea hasiko da gaur, Berreroslearen eleizan
Gaurtik domekara, Getxoko 42. Koral Astea ospatuko da eta nazinoarteko lau abesbatzek -ahots zuriak eta mistoak- parte hartuko dabe, askotariko estilo eta garaietako errepertorioa eskainiko dabe. Hasteko, gaur arratsaldez, "Giovanile with us" italiar abesbatzak jardungo dau Berrerosle Guztiz Santua parrokian, 19:30etan (sarrera doan). Gainerako kontzertuak, azaroaren 3tik …
Sei kontzertu Zornotzako "Eleizetan" jaialdian
2002tik hasita urtez urte ospatzen da “Eleizetan” ganbera-musikaren jaialdia Zornotzako eleiza eta ermitetan. Datorren zapatuz emongo deutse hasiera kontzertuei eta irailean kalitate handiko musikaz gozatzeko aukera izango dabe emonaldietara hurreratu daitezan guztiek. Gainera, jarduera honi esker, udalerrikoermita eta eleizak bisitatzeko aukera izaten da. Udaletik azaldu …
Zapatuz hasiko da Ziortzako kontzertu-saila
Datorren zapatuz, irailak 9, "Ziortza Kontzertuak" jaialdiaren XXXV. ekitaldia hasiko da. Irailaren 9, 10, 16 eta 17an ospatuko da Ziortzako kolegiatan eta autobusa jarriko dabe Bilbon (Elkano, 5, autobus geltokian, Txabarri jauregiaren aurrean) bertara joateko. Arratsaldeko 16:00etan atarako da autobus hori eta 15 minutu aurretik hartu beharko da lekua. Arratsaldeko …
Meza kantatua eta 'Orfeón Durangués' taldeare kontzertua, gaur, Lekeition
Orfeón durangués abesbatzak jardungo dau gaur arratsaldez Lekeitioko basilikan. Aurretik, 19:00etako Eukaristia girotuko dau eta meza amaitzeaz batera, 20:00etan, kontzertua izango da, askotariko estiloetako musika entzuteko aukeragaz. Fernando Urain Oñederrak zuzenduko dau eta Maite Molinak (pianoa) eta Andres Tejok (gitarra eta baxua) lagunduko deutse.
Pavao Mašićek emongo deutso hasiera, bihar, "Jose Mari Eguileor" organo-jaialdiari
Mundakako Andra Mari eleizan, kontzertua ospatuko da bihar -zapatua- 20:00etan, ""Urdaibaiko Organoak–Joxe Mari Eguileor” musika-jaialdiaren barruan, Busturialdea-Urdaibai landa-eremuaren garapenerako "Urremendi" Alkartearen eskutik. Pavao Mašićek (organoa) jardungo dau eta, beragaz batera, Idoia Anzorandia, Aitor Etxebarriazarraga eta Ibai Amillategi bertsolariek.
Virgile Moninek emongo deutso amaiera "Bilbao hiria' organo-jaialdiari
Gaur, arratsaldeko zortzietan, kontzertua ospatuko da Bilboko San Felicisimo eleizan, "Diego Amezua" organoaren adiskideen alkarteak antolatzen dauan "Bilbao hiria" nazinoarteko organo-jaialdiaren 11. ekitaldiaren barruan. Virgile Monin organista bretoia izango da protagonista eta honako honeen lanak interpretatuko ditu: Sergueï Rachmaninov, Georg Friedrich Haendel, Alberto …
Enrique Abello eta Santiago Banda, gaur, Bilboko organo-jaialdian
Gaur, arratsaldeko 20:00etan, “Diego de Amezua” alkarteak antolatzen dauan "Bilbao hiria" Organo-jaialdiaren 11. ekitaldiko hirugarren kotzertua ospatuko da. Palentziako kontserbatorioko irakalse dan Enrique Abellok (tronpeta) eta Santiago Banda Donostiako kontserbatorioko irakasleak (organoa) jardungo dabe honako honeen lanak interpretatuz: Marc-Antoine Charpentier, …
Elezkano abadeak bideo solidario 'zirikatzailea' grabatu dau
Juanjo Elezkano abadeak bideoklip solidarioa grabatu dau Bermeo kostaldeko herrian, hain zuzen be, parroko lez jarduten dauan lekuan. Bideoklparen bidez atara daiten dirua itsasoko salbamendu humanitariora eta horretan aritzen dan 'Aita Mari' itsasontzira zuzenduko da. Bizirik irauteko euren herrialdeetatik derrigorrez atara dan makina bat pertsonen egoera "lotsagarria" …
600 lagun inguruk parte hartuko dau asteburuan Misino-abestiaren jaialdian
"Handian amets" goiburuaren haritik ospatuko da Misino-abestiaren 43. Jaialdia, hain zuzen be, Bilbon, apirilaren 22 eta 23an, “Muga bako kristauak” ekimenak sustatuta. Eleizbarrutiek txandaka antolatzen dabe jaialdi hau eta aurton, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta, Bilbon ospatuko da. Estatu osoko 15 Eleizbarrutitako ordezkariak batuko dira …
Prozesinoetako martxen kontzertua Joan Santuak eleizan
Bilboko Udal Bandak uriko Alde Zaharrean dagoan Joan Santuak eliezan jardungo dau bihar -barikua, arratsaldeko zazpietan. "Barrentasuna" goiburuaren haritik, prozezinoetako martxak joko dabez.
Otoitzaldia Begoñan Aita Santuaren etorrera prestatzeko
Bilboko eleizbarrutiak otoitzaldi batez hasiera emongo deutse Leon Aita Santuari Bizkaian ondoetorria egiteko ekitaldiei. Begoñan da hitzordua, zapatuz, 20:00etan. Otoitzaldiak 21:15ak arte iraungo dau eta orrialde honetako Youtube kanaletik jarraitu ahal izango da.
Gotzainaren berbaldia Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren 30. urteurrenean
“Erronkak gaur egungo gizartean” gpobiriaren haritik jardungo dau On Joseba Segura gotzainak bihar, maiatzak 30, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 58), Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren sorreraren 30. urteurrenean.
Asteburuko argazkiak
HOACen eguna, Durangon eta sendotzak Durango eta Algortan. Gainera, lehenengo jaunartzeak be izan dira.
Bake eta Adiskidetzerako Batzordearen deia Mendekosten bakearen aldeko jentaurreko ekitaldia egiteko
Datorren domekaz, maiatzak 24, ospatuko dan Mendekoste eguna dala-eta, Bake eta Adiskidetzerako Eleizbatrutiko Batzordeak keinu zehatz bi, eleiza barruan eta eleizatik kanpo, prosposatu deutsoz eleizbarrutiari bakearen aldeko ktistau konpromisoa agerian jartzeko. Aldez aurretik prestatutako pankartagaz bost minutuko bilkura isila egiteko eskatu dabe.
Asteko barrien laburpena
Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpenak azken 7 egunetan izan diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena eskeintzen dau.
Jesusen Mirabeen fundatzailearen eguna
Karitateko Jesusen Mirabeek euren eguna ospatuko dabe maiatzaren 18an, astelehena, Jesusen Bihotzeko Maria Josefa euren fundatzailearen jai liturgikoaren egunez. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Jesusen Mirabeen Etxe nagusik eleizan (Naja, 1. Bilbao) arratsaldeko seiretan osspatuko dan Eukaristian. Bihar, ospakizuna eguerdiko hamabietan izango da Miribillan santari eskeinitako eleizan.
San Bizente eleizako organoa martxan da barriro konponketak eginda
Maiatzaren 26an, On Joseba Segura gotzaina Abandoko San Bizente eleizako organo barriztatu barria, balio handiko musika-tresna, bedeinkatuko dau. Urte biko lanen ostean, musika-tresna honek bere distira berreskuratu dau. Gertaera garrantzitsu hau izango da Eleizbarrutiak, 2023tik hasita, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, garatzen diharduan organoen barriztapenerako egitasmoan emoten dan lehenengo urratsa. Jorge Unda Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeko idazkari exekutiboak alkarrizketa eskaini deutso Alkarren Barri kontu honen inguruan.
HOACen deia, "parte hartu eta eraldatzeko"
Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) bere eguna ospatuko dau datorren domekaz, maiatzak 17, Durangon. Aurton, alkarte loturak berregiteko eta gizarte parte-hartzea sendotzeko premina nabarmenduko dabe, bakarkeriari, behin-behinekotasunari, eta guztiona danarenganako atxikimendurik ezari aurre egiteko. Herriko leku esanguratsuak bisitatuko dabez, besteak beste, 1937ko bonbardaketari lotutakoak. Mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Uribarriko Andra Mari basilikan, 12:30etan eta ostean jentaurreko zeinua eta bazkaria izango dabez.
Nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldia zapatuz hasiko da, Santutxun
Santutxuko "Karmelo" eleizan emongo jako hasiera datorren zapatuz, maiatzak 16, 20:45etan, Bilbao Uria nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldiari. Ana Aguado organistak honako musikagileen piezak joko ditu: Eduardo Torres, Jesus Guridi, Jose Maria Usandizaga, Cesar Franck, Jacques-Nicolas Lemmens, Charles-Marie Widor.
Bilboko eleizbarrutian ekonomia-ardurakidetasunerako jardunaldia ospatuko da
Datorren domekaz, maiatzak 17, Gizarte Komunikabideen Munduko LX. Egunez, Bilboko eleizbarrutiak Ekonomia-ardurakidetasun eta gardentasunaren inguruko kanpaina egingo dau. Parrokia alkarteak, egokitzat jotzen daben unean, eleiztarrei 2025eko kontuak aurkeztera bultzatzea da kanpaina honen xedea.



