Barriak

Etiquetado como: Musika

09.09.2025

Datorren asteburuan, kontzertuak izango dira Ziortzan

Sasoi honetan ohikoa danez, “Ziortzako Kontzertuak” musika-emonaldiak izango dira Ziortzako kolegiatan. Hogeta hamazazpigarren ekitaldi honetan, doako sei kontzertuz gozatzeko aukera izango da irailaren 13tik 21era. Beste urte batzuetan lez, autobusa jarriko dabe Bilbotik Ziortzara joateko (Elcano 5, Txabarri jauregiaren pareko bus-geltokia) eta bueltatzeko. Txartelak 10 …

02.08.2025

“Urdaibaiko Organoak” organo-jaialdia erdialdera heldu da

Ekainaren 19an emon jakon hasiera "Urdaibaiko Organoak" organo-jaialdiaren 21. ekitaldiari. Asteburu honetan be izango dira kontzertuak, esate baterako gaur -abuztuak 2, zapatua- Arratzuko Santo Tomas eleizan, 20:00etan, Benantzi Bilbao (organoa) protagonista dala, eta bihar -abuztuak 3, domeka-, Axpe-Busturiako Andra Mari eleizan, 20:00etan,  Christian Tarabiaren (organoa) 

19.07.2025

"Urdaibaiko organoak" organo-jaialdiaren lehenengo kontzertua Mundakan

Aurton, Urdaibaiko organoak jaialdiaren hogeigarren ekitaldia ospatuko da. Gaur -zapatua-, ospatuko da lehenengo kontzertua Daniele Ferrettiren eskutik Mundakako Andra Mari eleizan, 20:00etan.

18.07.2025

Gaur hasiko da Lekeition “Itxas Soinua” jaialdia

Lekeitioko "Itxas Soinua" nazinoarteko jaialdiaren 45. ekitaldian, bost proposamen egin dabez, musika klasikoa eta modernoa buztartuz. Gaur arratsaldez emongo jako hasiera jaialdiari Andra Mariaren Zeruratzea basilikan. Xabier Zeberiok 'Pause' bere azken lana aurkeztuko dau Iñar Sastre pianoan dala. 

12.07.2025

Karmeneko Amaren omenezko jaietan, abesbatzen kontzertuak Barakaldoko eleizetan

Uztailaren 16an, eguaztenez, Barakaldoko zaindari dan Karmeneko Amaren eguna ospatuko da eta gaur emongo deutse hasiera bere omenezko jaiei. Beste behin be, musikak protagonismo handia izango dau eta kontzertuak izango dira hainbat eleizatan

30.05.2025

Eskusoinuen kontzertua Caritasen "Egunon Etxea"ren alde

Amagoia Loroñok zuzentzen dauan  Eskusoinuen Bilboko Orkestra Sinfonikoak 15 urte daroak Bilboko leku guztietara musika eroanez, hiribilduko Udalagaz batera antolatutako "Musika, zeure auzoan gozatzeko" jaialdiagaz. Hilabeteotan ospatu dan jaialdiari bihar -maiatzak 31, zapatua- emongo jako amaiera Begoñako basilikan iluntzeko zortzietan Catitas Bizkaiaren “Egunon …

12.05.2025

"Aba Taano" gospel-boskoteak Begoña eta Galdakaon jardungo dau

Datorren zapatuz, eleizbarrutiak egun garrantzitsua bizi izango dau, bere 75. urteurreneko ekitaldi nagusia ospatuko dau-eta. BECen ospatuko dan “Eleizea Plazara” ekitaldian milaka lagun batuko da goizeko bederatzietatik arratsaldeko bostetara. Arratsaldeko jarduerei jarraipena emon gura deutsanak, Aba Taano Ugandako taldeak Galdakaoko Andra Mariaren Zeruratzea parrokian

10.05.2025

Asteburuan, kontzertuak Abadiño, Durango eta Begoñan

Gaur -maiatzak 10, zapatua-, Bilbao Hiria Nazinoarteko Organo-jaialdiari hasiera emongo jako Frantziako Tolosako kontserbatorioko organo-irakasleak Begoñan, arratsaldeko 20:00etan eskainiko dauan kontzertuagaz. Beste alde batetik, Durangoko Orfeoiak -abesbatza eta ganbara-orkestrak Abadiñon eta Durangon jardungo dau asteburuan.

08.05.2025

Gizakundea eta Sortze Garbia eleizetan, "Bilboko irudiak"

Bihar -maiatzak 9, barikua- "Bilbao gozo 'Estampas bilbainas-Bilboko irudiak" jaialdiari hasiera emongo jako. Rossini abesbatzaren ekimena da eta Bilboko Udalaren eta gozotegien Bizkaiko gremioaren laguntzagaz antolatu dau. Sei kontzertu izango dira sei leku desbardinetan, 19:30etan (sarrera doan leku guztiak bete arte) eta antolatzaileen esanetan, Uribilduaren sorreraren …

25.04.2025

Denporaldiko lehenengo kontzertua Durangoko basilikan

Arandoño Kultur Alkarteak denporaldi honetarako prestatu dauan egitarauko lehenengo kontzertua ospatuko da bihar -apirilak 26, zapatua-, Durangoko Andra Mari basilikan. Oscar Rodriguez organista izango da protagonista eta pantaila erraldoia jarriko dabe proiektatuko dan pelikula mutua eta organista bera ikusteko.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2575 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
08.06.2026

Hainbat erlejino batuko da Bilbon bakea eskatzeko

Bizkaian dagozan hainbat sinismenetako ordezkariak batuko dira bihar, ekainak 9, 19:30etan, Indautxuko plazan erlejino arteko ekitaldian."Senide diran alkarteak bakearen alde, Jainkoaren irrika" goiburuaren haritik,Alkarte katolikoek, ebanjelikoek, greko-katolikoek, musulmanek, budistek eta hahá'isek parte hartuko dabe Bake goldeak taldeak bultzatuko ekimenean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak ekitaldian parte hartuko dau.

07.06.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astekoak, azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
06.06.2026

Kontzertua Arratzuko eleizan Jose Luis Lauzirikaren omenez

Bihar, Xemein abesbatzaren 50. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldietako bat ospatuko da Arratzuko Santo Tomas eleizan. Abesbatzak kontzertu berezia eskeiniko dau domekako mezaren ostean, fundatzaile eta lehenengo zuzendari izan zan Jose Luis Lauzirika Busturialdeko herri honetako semearen omenez.

05.06.2026

San Anton, Espainiako erdi aroko sare nagusian

4.0 espedizinoa Erdi Arora ekimen kultual eta turistikoa aurkeztu zan Artxibo Historiko Nazionalean. Erdi aroko Espainiako leku erlijioso esanguratsuak lotzen ditu barrikuntza teknologikoaren, ikerketaren eta ondare historikoaren garrantzia nabarmentzearen bitartez. 

04.06.2026

Bizkaiak Leon XIV.a Aita Santuari eskainitako ONCEren 'kupoitzarraren' kopia jaso dau

Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaia apostolikoa agertuko da ONCEren barikuko -ekainak 12- kupoiitzarrean. 13,5 miloe kupoik Leon XIV.aren eta bere bisitaren irudia eroango dabe Espainiako Eleizbarrutietako bazter guztietara. Gaur, kopia heldu da Begoñara.

04.06.2026

Gotzaina, Klasikoen irakurketa jarraituan

Ehunka lagunek euskerazko lehenengo nobela modernotzat jotakoa txandaka irakurtzen dihardue. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Eleizbarrutiak ekimenean parte hartzen dihardu Labayru Fundazinoko zuzendariaren edo Bizkaia Irratiko zuzendariaren eskutik. Bizkaia Irratiak, gainera, Arriaga antzokitik beratatik emititzen dihardu. 

04.06.2026

Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuaren kurtso amaiera

Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuak 2025-26 kurtsoaren amaiera ospatu eban eguaztenez. Eleizbarrutian mobimentua osotzen daben taldeetako kideak batu ziran San Nikolas eleizan Jobish Kuriakose Kulathumpattu, CMF buru zala ospatu zan Eukaristian parte hartzeko.

04.06.2026

Zapatuz, Maitasunaren Eguna, Zeanurin

Jaia eta alkartasuna batuko dira Arratiako bailarako herrian, gotzaina buru dala egingo dan ekitaldian. Musika zuzenean, askotariko jarduerak eta 300 partaidetik gora. 

02.06.2026

Abadegintzaren ospakizuneko argazkiak

Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzaren urteurrenak ospatu ebezan Begoñako basilikan. Aurton, abadegintzaren Diamantezko (60 urte), Urrezko (50 urte) eta Zidarrezko (25 urte) Ezteguak ospatu ebezan abadeak izan ziran protagonista.

02.06.2026

Nerea Melgosa: "Esanguratsua da Leon XIV.ak Kanariak bisitatzea"

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuak bere saileko hainbat konturen inguruan gogoeta egin dau Alkarren Barri aldizkariari eskeinitako alkarrizketan. Fededuna izanda, aita santua "un referente moral internacional" dala dino eta aste honetan Madril, Bartzelona eta batez be Kanarietara egingo dauan bidaiaren garrantzia nabarmendu dau. 

Emaitzak orrialdeka