Barriak
Etiquetado como: Bidaia
Sexu gehiegikeriak jasan dabezanen aldeko otoitzaldiaren irudien galeria
Atzo, Bilboko Santiago katedralean otoitzaldia egon zan sexu gehiegikerien biktimen alde. On Joseba Segura gotzaina buru zala eta Josu Lopez Villalba abade lagun ospakizun hunkigarria egin zan. Batez be biktimek hartu eben protagonismoa. Gaur zintzilikatu dabe Santiago katedraleko horma baten gure Eleizan izan diran sexu gehiegikerien biktimen oroimenezko plaka.
Sexu gehiegikerien biktimen aldeko otoitzaldiaren zuzeneko emonaldia
Gaur, Bilboko Santiago katedralean, gehiegikerien biktimen aldeko otoitzaldia ospatuko da, On Joseba Segura gotzaina buru dala.
"Txiki honeetako bati egin zeuntsena, neuri egin zeunsten"
Bilboko katedralean ospatuko dan otoitzaldian, sinbolo bi nabarmenduko dira. Alde batetik, "gure Eleizan sexu gehiegikerien biktima guztien oroimenez", eta Bibliako txatal bat idatzita dauala, klaustroan jarriko dan plaka. Eta bestetik, Derioko 'Seminarioa' eraikinaren inguruan dagoan Adiskidetasunaren Basoan landatuko dan olibondoa. Otoitzaldia, arratsaldeko seietan hasiko da eta web orrialde honen bidez zuzenean ikusi daiteke.
Sinodo-seneko Eleizari buruzko mintegia Serena Noceti teologo italiarrak gidatuta
Serena Noceti teologo italiarrak sinodo-seneko Eleizari buruzko mintegian parte hartu eban atzo arratsaldez. Eleizbarrutian garatzen diharduen mintegi hau, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta Laikotzarako Idazkaritzak koordinatzen dabe. Noceti, doktore da teologia dogmatikoan , teologia sistematikoko irakasle Erlejino Zientzien Forentziako Goi Institutuan, emakume teologo italiarren koordinadoraren bazkide-sortzailea eta Alkarte Teologiko Italiarreko presidenteordea. Gaur, soldatapeko pastoral mandatua daben laikoei zuzendutako saioa, sinodo-seneko Eleizari eta …
Garizuma-aldiko organo-kontzertua, Durangon eta "Miserere", Begoñan
Jürgen Essl organistak kontzertua emongo dau gaur iluntzeko 20:15etan, Durangoko Andra Mari basilikan. Ez da sarrerarik ordaindu behar "Arandoño Kultur Alkarteak" antolatutako kontzertu honetaz gozatzeko eta pantaila handia be jarriko dabe organista hobeto ikusi ahal izateko. Beste alde batetik, San Anton orfeoia protagonista dala, Begoñako kofradiak antolatutako "Miserere" 22. kontzertua ospatuko da, Begoñako santutegian, gaur, 20:00etan (sarrera doan).
Jose Miguel Erdozain eleizbarrutiko gerentea: "`Alkarkutxa', parrokia arteko alkartasunerako mekanismoa da"
Hirurogeil lagun inguru batu zan atzo arratsaldez Eleizbarrutian, ekonomiaren arloan diharduen boluntarioen topaketan. Batzarra, Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatu zan.
Kontzertu solidarioa Algortan
Datorren zapatuz, martxoak 25, kontzertua ospatuko da Algorta-Neguriko Loiolako San Inazio parrokian, 20:15etan, lanbideratzerako enpresa martxan jartearen alde. Aitor Uribelarrea parrokoak jakitera emon dauanez, ekitaldi hau parrokiak berak antolatu dau, hainbat eleiztarren proposamenarei erantzunez.
Amaya Modregok emongo deutso amaiera Garizumako berbaldiei Ermuan
Amaya Modregok amaiera emon eutsen atzo -martitzena, Ermuan, Garizuma-aldi honetan izan diran berbaldiei. Berrizko Mesedetako MIsiolariak partaideei lagundu egin eutsen "Garizumaren ikuspuntutik euren burua kokatzen (4. erronka, alkartea)". Estibaliz Duran Fede-zabalkunde eta Katekesirako Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko (PB) arduradunaren esanetan, "zaintzan maisu zan Jesusek Jainkoarentzat zein baliotsuak garan gogoratzen deusku eta alkartearen altxorrari esker, bere laguntzari esker, anai-arreba sentitzen gara eta alkarregaz Jesusegaz bat egitera goaz".
Erlejino arteko mahaia, Ramadana eta Pazkoa, Bilbon
Martxoaren 17an batu zan, Bilboko Udalak deituta, Erlejino arteko Mahaia. Bederatzi erlejinotako ordezkariak batzen dira alkarrizketarako eremu honetan, eta Joan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Itziar Urtasun Lankidetza, bizikidetza eta Jaietarako zinegotzia bertan zirala ospatu zan azken batzarra. Aniztasun eta Bizikidetza Fundazinoaren eskutik, Aniztasun Erlijiosoaren Udal Kudeaketarako Gutunaren inguruko ekintza-plana aztertu eben.
Bilboko bikaritzetako gazteen topaketa datorren domekan
Gure Eleizbarrutian, 10 eta 18 urte bitarteko gaztetxo eta gazteen topaketei deitzen jake "BIKA EGUNA". Domekan ospatuko da III-VII bikaritzetako (Bilbao) 'Bika eguna'. Antolatzaileen esanetan, "ospatzeko eta jostatzeko eguna da; Bilboko hainbat lekutako gazteak batuko dira eta askotariko jarduerak egingo dabez alkarregaz".