Barriak
Gaixoaren Pazkoan ahulenengan jarriko da arreta
Bihar, Pazko-aldiko VI. domeka, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Hori dala-eta, astelehenez, maiatzak 15, berbaldia ospatuko da Joan Santuak eleizan, 17:00etan, "bere aurpegiak liluratuta, lagun egiten dogu bizi ugari izan daien" gaiaren inguruan jardungo dauan Javier Vitoria Eleizbarrutiko abadea hizlari dala. Gainera, martitzenez, maiatzak 16, Eukaristia ospatuko da …
Jarduera ugari Migrazinoetarako Eleizbarrutiko sailean
Gaur hasiko dira Madrilen Migratzaileen aldeko sailetako ordezkari eta eragileen jardunaldiak. Gizarte Pastoraltza eta Giza Sustapenerako Gotzain Batzordeak antolatzen ditu maiatzaren 7ra arte -domeka- ospatuko diran topaketal. Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzako Bilboko arduranuna izango da jardunaldiotan eta, beragaz batera, David Garrido diakono eta alkarte …
Laneko behin-behinekotasuna salatuko dabe gaur 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Gaur be, hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira ohiko leku eta orduan, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak agertzeko eta salatzeko. Arratsaldeko zazpiak eta erdietan izango dira, Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan, Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari …
Gaixoaren Pazkoa 2023
Datorren maiatzaren 14an, Pazko-aldiko VI. Domekaz, Gaixoaren Pazkoa ospatuko dogu.
Parrokietako alkarteak, egun horreetan, gaixoengana, euren senideengana eta osasun arloko profesionalengana hurreratzen dira, eurakaz eta euren alde otoitz egiten dabe eta gaixoen oliaduraren sakramentua emoten da.
Minutuko isilunea, laneko ezbeharren biktimen alde
"Lana bizigai. Gizalegezko lana - Lan osasungarria" goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, apirilak 23, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko III. Eguna, lanean biziaren zaintza nahitaezkoa dala nabarmenduz. Langile Pastoraltzak, egun hau dala-eta, Eukaristien ostean, eleizen aurrealdean, laneko ezbeharren biktimen aldeko "alkartasun zeinua" egitea …
Eleizbarrutiko ordezkaritza ahalmen-urritasunaren arloko arduradunen biltzarrean, Madrilen
Gizalegezko Lanaren aldeko III. Eguna. Maiatzak 1eko agiria
Apirilaren 23an, Pazko-aldiko hirugarren domekaz, “GIZARTEAREN MUINA, LAN DUINA”, Gizalegezko Lanaren aldeko III. Eguna ospatuko dogu, “Gizalegezko lana. Lan osasungarria. LANA BIZIGAI” goiburuaren haritik.
Parte hartu gura dozu lan-kanpamentuan, Basauriko kartzelan?
Apirlaren 28tik maiatzaren 1era, lan-kanpamentua egingo da Basauriko kartzelan, 20 eta 64 urte bitartekoentzat. Kartzela Pastoraltzak sustatzen dau esperientzia hau, "bazterketaz jantzitako eremuan Jainkoagaz bat egiteko". Arduradunen esanetan, "Kartzela, baztertuek, inork maite ez dituanek aurpegia daben eremua, leku bikaina da Jesukristoren Jainkoagaz bat egiteko". Gehiago …
Bilboko Udalak Bidesari, Gizakia eta Argia saritu ditu
Bilboko Eleizbarrutiaren erakunde diran Bidesari Alkarteak, Gizakia Fundazinoak eta Argia Fundazinoak eta, honeekaz batera, Alzheimerra eta beste hainbat dementzia daben gaixoen Senideen Bizkaiko Alkarteak eta Rafael Bengoa osasun publikoaren kudeaketan aditu eta Osasun-sailburu ohiak Bilboko Udalaren autorpena jaso dabe. Honan, udalbatzak bat egin dau apirilaren 7an ospatuko …
Bizkaiko emakume aitzindariei buruzko bilduma
Gaur, martxoak 8, Bizkaiko Eleizako emakume aitzindariei buruzko bilduma argitaratu dau Komunikabideetarako Bilboko Eleizbarrutiko sailak. Artxiboak Alkarren Barri / Comunicación aldizkarirako prestatutako artikuluak dira.
Gaixoaren Pazkoan ahulenengan jarriko da arreta
Bihar, Pazko-aldiko VI. domeka, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Hori dala-eta, astelehenez, maiatzak 15, berbaldia ospatuko da Joan Santuak eleizan, 17:00etan, "bere aurpegiak liluratuta, lagun egiten dogu bizi ugari izan daien" gaiaren inguruan jardungo dauan Javier Vitoria Eleizbarrutiko abadea hizlari dala. Gainera, martitzenez, maiatzak 16, Eukaristia ospatuko da Begoñako Basilikan, 17:00etan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, otsailean hasitako kanpainari amaiera emoteko. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez.
Jarduera ugari Migrazinoetarako Eleizbarrutiko sailean
Gaur hasiko dira Madrilen Migratzaileen aldeko sailetako ordezkari eta eragileen jardunaldiak. Gizarte Pastoraltza eta Giza Sustapenerako Gotzain Batzordeak antolatzen ditu maiatzaren 7ra arte -domeka- ospatuko diran topaketal. Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzako Bilboko arduranuna izango da jardunaldiotan eta, beragaz batera, David Garrido diakono eta alkarte latinoamerikarreko kidea eta Gladys Arriola eta Wilber Rodrigo Leon alkarte bereko kideak. Beste alde batetik, arlo honetan bada beste hitzordu garrantzitsu bat be datorren maiatzaren 25ean, Afrikaren egunez Giza …
Laneko behin-behinekotasuna salatuko dabe gaur 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Gaur be, hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira ohiko leku eta orduan, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak agertzeko eta salatzeko. Arratsaldeko zazpiak eta erdietan izango dira, Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan, Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpan; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan).
Gaixoaren Pazkoa 2023
Datorren maiatzaren 14an, Pazko-aldiko VI. Domekaz, Gaixoaren Pazkoa ospatuko dogu.
Parrokietako alkarteak, egun horreetan, gaixoengana, euren senideengana eta osasun arloko profesionalengana hurreratzen dira, eurakaz eta euren alde otoitz egiten dabe eta gaixoen oliaduraren sakramentua emoten da.
Minutuko isilunea, laneko ezbeharren biktimen alde
"Lana bizigai. Gizalegezko lana - Lan osasungarria" goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, apirilak 23, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko III. Eguna, lanean biziaren zaintza nahitaezkoa dala nabarmenduz. Langile Pastoraltzak, egun hau dala-eta, Eukaristien ostean, eleizen aurrealdean, laneko ezbeharren biktimen aldeko "alkartasun zeinua" egitea proposatu dau eta, aldi berean, lan duina aldarrikatzea. Minutuko isilunea egitea da proposamena eta une hori jasoten dauan argazkia honako honeetako batera bialtzea: pastoralobrera@bizkeliza.org edo 605764775
Eleizbarrutiko ordezkaritza ahalmen-urritasunaren arloko arduradunen biltzarrean, Madrilen
Gizalegezko Lanaren aldeko III. Eguna. Maiatzak 1eko agiria
Apirilaren 23an, Pazko-aldiko hirugarren domekaz, “GIZARTEAREN MUINA, LAN DUINA”, Gizalegezko Lanaren aldeko III. Eguna ospatuko dogu, “Gizalegezko lana. Lan osasungarria. LANA BIZIGAI” goiburuaren haritik.
Parte hartu gura dozu lan-kanpamentuan, Basauriko kartzelan?
Apirlaren 28tik maiatzaren 1era, lan-kanpamentua egingo da Basauriko kartzelan, 20 eta 64 urte bitartekoentzat. Kartzela Pastoraltzak sustatzen dau esperientzia hau, "bazterketaz jantzitako eremuan Jainkoagaz bat egiteko". Arduradunen esanetan, "Kartzela, baztertuek, inork maite ez dituanek aurpegia daben eremua, leku bikaina da Jesukristoren Jainkoagaz bat egiteko". Gehiago jakiteko eta apirilaren 12a baino lehen izena emoteko -50 euro eta NAN-: pastoralpenitenciaria@bizkeliza.org
Bilboko Udalak Bidesari, Gizakia eta Argia saritu ditu
Bilboko Eleizbarrutiaren erakunde diran Bidesari Alkarteak, Gizakia Fundazinoak eta Argia Fundazinoak eta, honeekaz batera, Alzheimerra eta beste hainbat dementzia daben gaixoen Senideen Bizkaiko Alkarteak eta Rafael Bengoa osasun publikoaren kudeaketan aditu eta Osasun-sailburu ohiak Bilboko Udalaren autorpena jaso dabe. Honan, udalbatzak bat egin dau apirilaren 7an ospatuko dan Osasunaren Munduko Egunagaz. Bilboko Eleizbarrutian Kartzela Pastoraltzaren barruan dagoan BIdesari Alkarteari osasunaren sustapenaren arloan egin deutse autorpena. Mendetasunak dabezan pertsonen senideen babeserako …