29-12-2024 Sagrada Familia
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 147 )
 

Barriak

Etiquetado como: Fraileak eta monjak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1564 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
08.01.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
07.01.2023

Vicente Vide izango da urteko lehenengo hizlaria Corpus Christi parrokiako hitzaldi sailean

"Frantzisko Aita Santuak gura dauan Eleiza: Sinodo-seneko Eleizaren alde: alkartasuna, partaidetza eta misinoa", goiburuaren haritik jardungo dau Deustuko Unibertsitateko katedradun eta Zientzia Erlijiosoetarako Bilboko Goi Institutuko zuzendari dan Vicente Vide eleizbarrutiko abadeak Bilboko Corpus Christi parrokian, 19:30etan.

06.01.2023

Gotzaina buru dala ospatuko dan Jaunaren Agerkundearen eguneko Mezaren zuzeneko emonaldia

Eguerdiko 12:00etan hasiko da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Jaunaren Agerkundearen eguneko Eukaristia Santiago katedralean.

06.01.2023

Hileta-meza Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren alde bihar, Bilbon

Bihar, zapatua, urtarrilak 7, 12:00etan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da abenduaren 31n hil zan Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren aldeko hileta-mezan. Web orrialde honek zuzenean emongo dau Eukaristia.

06.01.2023

Jaiotzen erakusketak bisitatzeko azken egunak

Oraindik geratzen dira egun batzuk zabalduta dagoan erakusketa interesgarri bat edo beste ikusteko.

05.01.2023

Caritasen errege-opil solidarioa argazkitan

On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Joan Mª Aburto alkarteak eta Teresa Laespada Lan, Gizarteratze eta Bardintasunerako Foru diputatuak parte hartu dabe, besteak beste Bizkaiko Caritasek Bilboko Plaza Barrian errege-opil solidarioa banatzeko antolatu dauan ekitaldian. Eurakaz batera, boluntario ugari batu da eta erakundeetako eta etxe laguntzaileetako hainbat lagun.

05.01.2023

Parrokia eta eskautek kabalgatak antolatu dabez hainbat herritan

Azkenaldian, gure inguruko hainbat udalek kabalgatak antolatzeari uko egin deutso. Zenbait udalerritako parrokiek eta eskautek kabalgata horreek egiten jarraitzeko konpromisoa hartu dabe eta antolaketaz aduratzen dira ohiturari bizirik eusteko. Beste behin be, kaleak ilusinoz beteko dira. Hona hemen ospatuko diran batzuk: 

05.01.2023

Gaur, "Errege-opil solidarioaren" banaketa, Bilbon

Aurtengo gozoki solidarioak 600 kilo pisatuko ditu eta ohiko errezetaz egingo da. Prestaketan, 350 kilo irin, 63 kilo azukre, 92 kilo gurin, 110 dozena arrautza, 30 litro laranja-lore ur, 33 kilo legamia, 50 kilo fruta azukreztatu apaintzeko eta 7 kilo gatz erabiliko dira.
El Roscón solidario llega de nuevo hoy a Bilbao. Esta iniciativa puesta en marcha por Caritas Bizkaia, en 2005, quiere implicar a la sociedad en la lucha contra la exclusión y pobreza en la infancia y juventud. Hoy repartirá 3.500 raciones de roscón con chocolate al precio de 1 € (a partir de las 10:00 h.) en la …
04.01.2023

Bilboko Seminarioko hezitzaileak, Madrilen ospatzen ari dan ikastaro baten

Ignacio Fernandez eta Manu de las Fuentes Bilboko Seminarioko errektore eta zuzendari espirituala, hurrenez hurren, Madrilen dagoz egunotan, seminarioetako hezitzaile barrientzako ikastaroan. Honeekaz batera, Miguel Vera be heziketa taldeko kide da, ikasketa-buru dalako. Vera II. bikaritzako lurraldeko bikario be bada eta Seminarioan, aurreko taldeko kide be izan zan.