09-04-2026 Jueves, I semana - pascua
 

Barriak

Etiquetado como: Fraileak eta monjak

03.03.2026

'Vedruna' kongregazinoaren 200. urteurrena

1826an, Santa Joaquina de Vedrunak, "ume eta gazteen heziketa guztiz preminazkoa zala jabetuta", Karitatearen Karmeldar Ahiztak kongregazinoa sortu eban,  kristau emakumearen heziketa beren-beregi helburutzat hartuz. Ordenak bere bigarren mendeurrena ospatzen dihardu eta hori ospatzeko ekimenen artean, joan dan atean Eukaristia ospatu eben Indautxuko Karmengo Ama parrokian, …

03.02.2026

"Gure begirada geure arazoetara mugatzen badogu, arima zimurtu egiten da"

On Joseba Segura gotzaina buru izan zan atzo, Jaunaren Aurkezpenaren Egunez, Jesusen Bihotza eleizan (jesuiten egoitza) ospatu zan Eukaristian, Biziera Sagaratuaren Munduko XXX. Eguna  gogoratuz. Hona hemen, eleizbarrutiko lekaide eta lekaideei euren ospakizunean esandako berbak:  

02.02.2026

Gotzaina izango da buru gaur eleizbarrutiko lekaide eta lekaimeen mezan

Gaur, otsailak 2, Jaunaren Aurkezpenaren eguna, Biziera Sagaratuaren Munduko XXX. Eguna ospatzen da, "Norentzat zara?" goiburuaren haritik.  Biziera Sagaraturako Gotzain Batzordeak askotariko lagungarriak -gotzainen mezua, lekukotasunak, Leon XIV.aren idatziak, liturgia lagungarriak ospatzaile eta irakurlearentzat- egun hau ospatzeko: hemen. On Joseba Segura gotzaina buru …

29.12.2025

Konbibentzia Berrizen, Familia Santua ardaztzat hartuta

Abenduaren 26tik 28ra, Berrizko Mesedetako Misiolariek konbibentzia ospatu dabe, bategite, gogoeta eta sororitate giroan, Familia Santua ardaztzat hartuz. Esperientzian parte hartu dabenek azaldu dabenez, "alkarregaz bizi izan doguzan egunotan, Maria, Jose eta Jesus familia errealitate anitzak eta munduak bizi dituan askotariko egoerak onartzeko bidea argitu daben …

01.10.2025

Lehen euskal santa altarara goratu ebeneko 25. urteurrenaren oroitzapenezko bideoa

2000eko urriaren 1ean, hau da gaur 25 urte, Joan Paulo II.a aita santuak lehenengo emakume euskalduna goratu eban altarara Erroman, Santa Joseba Sancho de Guerra, Jesusen Mirabeen fundatzailea. Gaur arratsaldez oroitzapenezko Eukaristia ospatuko dabe, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, Santiago katedralean, 19:00etan. Jesusen Mirabeek deialdia egin dabe gura daben guztiak …

25.09.2025

Jesusen Mirabeen fundatzailea altarara goratu ebeneko 25. urteurrena

Datorren urriaren 1ean, 25 urte beteko dira Santa Maria Josefa Sancho de Guerra, jaiotzaz arabarra baina bizitzaz eta bihotzez bizkaitarra, altarara goratu ebenetik. Esker oneko Eukaristia bi ospatuko dira Bilboko eleizbarrutian: Lehenengoa, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian, datorren domekaz, irailak 28, eguerdiko 12:00etan, Alex Andreu parrokoa buru dala, eta …

15.09.2025

Askartza Clareten 50. urteurrena

Leioako Askartza ikastetxea 1975eko irailaren 15ean -gaur beteten dira 50 urte- jarri zan martxan klaratar misiolarien eskutik, Bilboko Mariaren Bihotza, San Frantzisko ikastetxeetatik eta Leioa, Getxo eta inguruko beste hainbatetik joandako 1.000 ikasle ingurugaz.  

25.08.2025

Zaldibarko monja karmeldarrek mendeurrena ospatu dabe

Zapatu honetan, abuztuak 23, Zaldibarko monja karmeldarren monastegian ospatu da herrira heldu ziraneko mendeurreneko ospakizuna. Aita probintziala, Jon Korta izan zan ospakizun burua eta beragaz batera beste 14 karmeldar eta eleizbarrutiko hiru abade izan ziran: Alex Alonso lurralde bikarioa; Ernesto Bilbao komentuetako eleizbarrutko ordezkaria eta Agustin Garcia, Zaldibarko …

23.08.2025

Bazenkian Bizkaian 900 monja eta fraile dagozana?

Urtean zehar, Alkarren Barri, Eleizbarrutiko aldizkariak atal berezia eskaini deutso CONFER-Bizkaiari, erlijiosoei akonpainamentua emoten deutsienei. Nahiz eta azken urteotan bokazino hau gero eta gitxiagok bizi daben, oraindino be 900 monja eta fraile inguru dagoz ekintzakor Bizkaian.

26.07.2025

Sor Jackeline, Sor Eunice eta Sor Rosak betiko botoen profesa egin dabe Elorrion

Gaur eguerdiz, Elorrioko Santa Ana monasterioa lepo bete da bertako komentuko hiru monja domingotarrek -Sor Jackkeline del Corazón de Jesús, Sor Eunice de la Asunción de la Virgen María eta Sor Rosa de la Inmaculada Concepción- euren betiko botoen profesa egin daben eleizkizunean. Hiru monja keyarroi lagun egin deutsie Bilboko monja agustindar eta kaputxinoek, Elorrioko …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2468 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
07.04.2026

Bilboko Kofradien Ermandadearen esanetan, kofradiakiide- eta jente-kopuruak gora egin dau, eguraldia lagun izan ez bada be

Euria izan da protagonista Bilboko Aste Santuan eta lau prozesino bertan behera itzi behar izan dabez. Dana dala, Penitentzia Kofradien Ermandadearen arabera, eguraldia ez da oztopo izan eta gora egin dau kofradiakide- zein jente-kopuruak.

06.04.2026

Otoitza, bizikidetza eta giro ona gazteen Pazkoetan

Sopuerta, Muskiz, Berriz eta Bilbon ospatu dira aurton eleizbarrutiko gazteen Pazkoak. Bost egunez, adinaren araberako hainbat jardueratan parte hartu dabe 200 lagun inguruk. Ondoren, Pazkoetatik jaso doguzan argazkiak. 

05.04.2026

Pazko Eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da Pazko Eguneko eleizkizuna (Pontifize Meza, bedeinkapen apostoliko eta parkamen osoagaz). Zuzenean emongo da web honetan, Radio Popular-Herri Irratian eta Telebilbao katean.  

05.04.2026

Barrien laburpena Aste Santuan

Azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
04.04.2026

Pazko-bijilia zuzenean Santiago katedraletik

On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur Pazko-bijilian. Zuzenean, web honetan eta Radio Popular-Herri Irratian.  

04.04.2026

Eleiz Museoa, oporretan zabalik

Egunok aukera ona izan daitekez Eleiz Museoa (Gizakundea plaza, z/g). Plaza de la Encarnación s/n) bisitatzeko. Museoko bilduma iraunkor interesgarriaz bainera, "Bizkaiaren espiritua - El espíritu de Bizkaia" aldi baterako erakusketa dago ikusgai maiatzaren 10era arte. Eleiz Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak batera antolatu daben erakusketa honetan, 1870 eta 1936 bitartean bizkaitar arteak helarazotako erlejino-mezuak aurkezten dira 60 artelanen bidez..  

03.04.2026

Jaunaren Nekaldiko ospakizunaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da gaur Jaunaren Nekaldiko ospakizunean. Zuzenean, web honetan eta baita Radio Popular-Herri Irratian be.  

03.04.2026

Prozesinoak kalez kale dabilz

Gaur, Bariku Santu goizez, jenteak Bilboko Aste Santuko pausuak miretsi ahal izango ditu pausuen erakusketan, Kurutze kalean, Joan Santuen tenpluaren parean, goizeko 10:30etatik aurrera. Gainera, 4 prozesino atarako dira Bilboko kaleetara. Balmaseda, Arkotxa edo Lekeition be izango dira antzezpen eta prozesinoak gaurko egunez. 

02.04.2026

Jaunaren Afariko ospakizunaren zuzeneko emonaldia

Radio Popular- Herri Irratiak be zuzenean emongo dau arratsaldeko seiretan hasiko dan Jaunaren Afariko ospakizuna.

02.04.2026

Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Krisma-mezan, Santiago katedralean, 11:00etan.

Emaitzak orrialdeka