Barriak
Etiquetado como: Fraileak eta monjak
Pasiotar monjen probintzia-talde barria
Eguenetik domekara, Kurutzeko San Pauloren Pasiotar Monjek euren kapitulu probintziala osatu dabe Berrizko Mesedetako Misiolarien gogarte etxean.
Monja pasiotarren kapitulu probintziala Berrizen eta fraile karmeldar oinutsen probintzial barria
Monja pasiotarrek atzo -eguena- emon eutsen hasiera XV. Kapitulu Probintzialari Berrizen. Domekara arte -apirilak 16- iraungo dau "'Memoria Passionis' dalakora deitu eta sagaratuak izatearen poza" goiburuaren ildotik egiten diharduen biltzarrak. Beste alde batetik, A. Jon Korta Arcelus aukeratu dabe Nafarroako San Joakin Probintziako Probintzial Nagusi, Larreako (Zornotza) …
'Effeta' topaketa, agurra eta konpromisoa, asteburuan
Asteburuan, 'Effeta' gazteen erretiroaren VIII. ekitaldia ospatu da Zornotzan. Eta Gernikan, gotzaina buru izan zan klaratar monjen alkartearen agurreko Eukaristian. Berrizen, bestalde, hainbat senar-emaztek ezkontzako agintzariak barritu ebezan.
Autorpena gernikako fraile bati Hego korean
Yoon Suk-yeoi Hego Koreako presidenteak domina jarri eutsan atzo Luis Maria Uribe frantsizkotar fraile gernikarrari. Berrogei urte ingurutan Asiako herrialde horretan lepradunei eta ahalmen urritasunen bat dabenei eskainitako laguntzagaitik emon deutse domina fraile honi. Eta ez da autorpen bakarra, izan be, asiar herrialdean daroan egonaldi luze eta oparoan hamaika sari …
Eduardo Rincon zistertar monjearen aldeko oroimenezko meza
Joan dan urtarrilaren 31an hil zan A. Eduardo Rincon Fernandezen oroimenezko meza ospatuko da bihar, otsailak 12, eguerdiko 12:00etan, Ziortzako kolegiatan.
On Joseba Segura buru dala egingo da Biziera Sagaratuaren eguneko ospakizuna
Gaur -otsailak 2, eguena- Jaunaren Aurkezpenaren egunez, Biziera Sagaratuaren Munduko eguna ospatzen da, aurton, "Biziera sagaratua: itxaropenez bidean" goiburuaren haritik. Gaurko egunez, Eukaristia ospatuko da, Eleizbarrutiko gotzaina buru dala, 19:00etan Bilboko Ayala kaleko Jesusen Bihotza eleizan (Jesuiten egoitza).
Berbaldia Frantziskotarren Iralako parrokiaren 50. urteurrena dala-eta
Hamabi urtez Paduko San Antonio parrokiako parroko izan zan Bitoriano Iñurrategi fraile frantziskotarrak berbaldia eskainiko dau parrokiako lokaletan bihar, barikua, iluntzeko zortzietan. Iralako tenpluak 75 urte beteko ditu orain dagoan lekuan, 1945.eko maiatzaren 13an zabaldu zalako kultu-etxe lez; baina, 1970.eko urtarrilaren 1ean hasi zan parrokia lez funtzionatzen. …
Astekoak, asteko barri nagusiak
Astekoak, asteko barri nagusien laburpenak azken zazpi egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barrien laburpena jasoten dau.
Gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak katedralean
On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak Santiago katedralean eta, gainera, zuzenean emongo dira web honen eta Radio Popular-Herri Irratiaren bidez.
Alkartasunezko egitasmoa: 40 egunerako janaria Kaikorrerako (Kenya)
Ospatu barri dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpainaren barruan Hegoaldeko Ahotsak hemen izan dirala eta monja marianitek Kaikorren (Kenya) garatzen diharduen egitasmoak aurkeztu dabezala aprobetxatuz, Ermuko alkarteak alkartasunezko egitasmoa sustatuko dau. Honen bitartez, ekarpenak egin daitekez Kaikorreko haurtzaindegietan janaria izan dagien.
14 prozesinok eta Kurutze-bideak zeharkatuko dabez Bilboko kaleak gaurtik hasita
9 kofradiatako 4.300 kofradiakide baino gehiagok parte hartuko dau Bilboko Kofradien Ermandadeak Aste Santurako antolatu dituan ekitaldietan. XVII. gizalditik hasi eta XXI. gizaldirainoko 36 pausu eroango dabez prozesinoan.
Eleizbarrutiaren deialdia gazteei Madrilea joateko aita santuaren ekitaldietara
Bilboko eleizbarrutiak Espainiara egingo dauan bisitaldian Leon XIV.a aita santua buru dala ospatuko dan bijilian eta eukaristian parte hartzea ahalbidetuko dau. Egitarauaren behin betiko zehaztasunak ezagutzen ez badira be, baieztatu da hitzordua Madrilen izango dana ekainaren 6 eta 7an.
Gaur arratsaldez hasiko da Bilbao Erlejino-musika jaialdia Gizakundea eleizan
Gaur arratsaldez hasita, Bilbao Erlejino-musika jaialdia ospatuko da Gizakundea eleizan, Bilboko Udalak antolatuta. Ekitaldi honetan, ibilbide luzea daben bost musika-taldek jardungo dabe bost egunez jarraian, datorren astelehenera arte, "Lurrun santuak” goiburuaren haritik.
III., VII. eta VI. bikaritzen sinodo-batzarra, zapatuz, eskolapioen ikastetxean
Datorren zapatuz, martxoak 28, goizeko hamarretan hasita, hirugarren eta azken batzarra ospatuko da sinodoaren inguruan, eskolapioen ikastetxean (Alda Rekalde, 19. Bilbao). Bikaritzetan egiten diharduen batzarretako lehenengoa, otsailaren 28an ospatu zan Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian (I. eta II. bikaritzak); bigarrena, martxoaren 14an, Zornotzako Karmengo Ama ikastetxean (IV. eta V. bikaritzak) eta datorren zapatuz, martxoak 28, ospatuko da hirugarrena eskolapioen ikastetxean (III., VI. eta VII. bikaritzak).
Barikuan, Kurutze-bide dramatizatua, Etxebarrin
Gazteek, familiek eta parrokia alkateak presatu daben Kurutze-bide dramatizatua antzeztuko da datorren barikuz, martxoak 27, Etxebarriko San Esteban parrokian. Parrokiatik azaldu dabenez, "20 lagun inguruk parte hartuko dau kontu handiz prestatutako antzezpen original honetan". Gainera, dei egiten dabe gura daben guztiak ekitaldira joan daitezan.
Mariaren Leginoaren "Acies" jaia, bihar, San Nikolasen
Mariaren Leginoa alkartearen urteko ekitaldirik garrantzitsuena dan "Acies" jaia ospatuko da bihar, martxoak 26, Bilboko Areatzan dagoan Bariko San Nikolas parrokian. Bertan, "alkarteko kideek maitasunez eta debozinoz barritzen dabe Maria Birjinaganako sagarapena". Gaurko egunaren inguruan, martxoak 25, ospatzen da, hain zuzen be, Eleizak Biziaren aldeko Eguna gogoratzen dauanean.



