16-07-2024 Martes, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 19 )
 

Barriak

Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
17.12.2022

Eleizbarrutiko ordezkaritza Donostiako gotzainaren ordenazinoan

Gaur, Donostian, On Fernando Prado Ayuso klaretar frailea gotzain ordenatu eta Donostiako gotzain karguaz jabetuko da. Eleizbarrutitik hainbat lagunez osatutako taldea joango da eleizkizunera, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Bilboko gotzainagaz batera, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua, Kerman Lopez bikario nagusia eta Gotzain Kontseiluko eta …

16.12.2022

Gotzainaren bisita abade-etxeetara

Atzo, eguena, On Joseba Segura gotzainak bisita egin eutsen Begoñako abade-etxean bizi diran abade nagusiei.Eukaristia ospatu, alkarregaz bazkaldu eta solasean jarduteko aukera izan eben. Gaur, San Bizente abade-etxera joango da eta datorren barikuz, abenduak 23, Erruki-etxera eta hemen joan dan udan hara joan ziran abadeei egingo deutse bisita.

15.12.2022

On Joseba Segura gotzaina: "Norbanakoaren fedea alkartean sortzen da"

"Eliza osoa behetik gora barrituz" goiburuaren haritik jardun eban atzo, eguaztena, On Joseba Segura gotzainak, Bilboko Corpus Christi parrokiak beste urte batez antolatu dauan "Jomuga dogun Eleiza" hitzaldi sailaren barruan.

15.12.2022

Retuertoko Jesusen Bihotza parrokiaren 75. urteurrena

Datorren domekaz, abenduak 18, Retuertoko Jesusen BIhotza parrokiak 75. urteurrena ospatuko dau, On Joseba Segura gotzaina buru dala eta hainbat abadek alkar-meza emoten dauala, 11:00etan ospatuko dan esker oneko Mezagaz. Barakaldoko Zigor koralak girotuko dau eleizkizuna eta amaitzeaz batera Gabonetako kontzertua eskainiko dau. Ospakizunei amaiera emoteko, herri bazkaria …

14.12.2022

"Belengo Bakearen Argia" barikuz iritsiko da Bilbora

Bilboko Eleizbarrutiko 15 eta 18 urte bitarteko 300 gazte inguruk harrera egingo deutso "Belengo Bakearen Argiari", Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatuta eta gotzaina buru dala datorren barikuz, 19:00etan, Bilboko San Nikolas eleizan egingo dan ospakizunean.

13.12.2022

Bihar, eguaztena, On Joseba Segura gotzainaren berbaldia Corpus Christi parrokian

Bilboko Corpus Christi parrokiak kurtso honetarako antolatu dauan berbaldien zikloan, bihar -abenduak 14, eguaztena-, On Joseba Segura gotzainak ondorengo goiburu honen haritik jardungo dau: "Eleiza osoa bidean da lekuko Eleiza bakotxetik". Hasiera batean gaur arratsalderako aurreikusita egoan saioa atzeratu egin da bihar arte.

12.12.2022

Petri Oleaga, jaiotzak kakorratzaz egiten dituan larogeta hamar urtetik gorako emakumea

Joan dan astean, Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak urteroko erakusketa zabaldu eban Pausoen Bilboko museoan. Gotzaina be izan zan hasierako ekitaldian eta eomenaldia egin eutsen 90 urte ebazala bere lehenengo jaiotza egiten hasi zan Petri Oleagari. Urte biren buruan, bere lanaren emaitza agertu dau urtarrilaren 6ra arte zabalik egongo dan erakusketan.

08.12.2022

Sortze Garbiaren eguneko ospakizunaren zuzeneko emonaldia

Eguerdiko 12:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Sortze Garbiaren eguneko Eukaristia ospatuko da katedralean.
08.12.2022

Eleizbarrutiaren Eguna

Gaur, abenduak 8, une honetan, heziketa-aldi desbardinetan dagozan 7 abadegaik osatzen daben Eleizbarrutiko Seminarioaren Eguna ospatzen da. Euskal Telebistak (ETB1), Eukaristia emongo dau goizeko 10:00etan Zarautzeko Andra Mari eleizatik, Donostia, Gasteiz eta Bilboko Eleizbarutietako abadegaiak bertan dirala eta Juan Pablo Aroztegi Donostiako Seminarioko errektorea buru …

05.12.2022

Asteburuko jarduerak

Ezintasunen bat daben pertsonen aldeko nazinoarteko eguneko ospakizunez gainera, beste hainbat ospatu da Eleizbarrutian:

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 196 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
17.12.2022

Eleizbarrutiko ordezkaritza Donostiako gotzainaren ordenazinoan

Gaur, Donostian, On Fernando Prado Ayuso klaretar frailea gotzain ordenatu eta Donostiako gotzain karguaz jabetuko da. Eleizbarrutitik hainbat lagunez osatutako taldea joango da eleizkizunera, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Bilboko gotzainagaz batera, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua, Kerman Lopez bikario nagusia eta Gotzain Kontseiluko eta Eleizbarrutiko Seminarioko hainbat kide joango da Donostiara.

16.12.2022

Gotzainaren bisita abade-etxeetara

Atzo, eguena, On Joseba Segura gotzainak bisita egin eutsen Begoñako abade-etxean bizi diran abade nagusiei.Eukaristia ospatu, alkarregaz bazkaldu eta solasean jarduteko aukera izan eben. Gaur, San Bizente abade-etxera joango da eta datorren barikuz, abenduak 23, Erruki-etxera eta hemen joan dan udan hara joan ziran abadeei egingo deutse bisita.

15.12.2022

On Joseba Segura gotzaina: "Norbanakoaren fedea alkartean sortzen da"

"Eliza osoa behetik gora barrituz" goiburuaren haritik jardun eban atzo, eguaztena, On Joseba Segura gotzainak, Bilboko Corpus Christi parrokiak beste urte batez antolatu dauan "Jomuga dogun Eleiza" hitzaldi sailaren barruan.

15.12.2022

Retuertoko Jesusen Bihotza parrokiaren 75. urteurrena

Datorren domekaz, abenduak 18, Retuertoko Jesusen BIhotza parrokiak 75. urteurrena ospatuko dau, On Joseba Segura gotzaina buru dala eta hainbat abadek alkar-meza emoten dauala, 11:00etan ospatuko dan esker oneko Mezagaz. Barakaldoko Zigor koralak girotuko dau eleizkizuna eta amaitzeaz batera Gabonetako kontzertua eskainiko dau. Ospakizunei amaiera emoteko, herri bazkaria egingo da auzoko jatetxe batean.

14.12.2022

"Belengo Bakearen Argia" barikuz iritsiko da Bilbora

Bilboko Eleizbarrutiko 15 eta 18 urte bitarteko 300 gazte inguruk harrera egingo deutso "Belengo Bakearen Argiari", Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatuta eta gotzaina buru dala datorren barikuz, 19:00etan, Bilboko San Nikolas eleizan egingo dan ospakizunean.

13.12.2022

Bihar, eguaztena, On Joseba Segura gotzainaren berbaldia Corpus Christi parrokian

Bilboko Corpus Christi parrokiak kurtso honetarako antolatu dauan berbaldien zikloan, bihar -abenduak 14, eguaztena-, On Joseba Segura gotzainak ondorengo goiburu honen haritik jardungo dau: "Eleiza osoa bidean da lekuko Eleiza bakotxetik". Hasiera batean gaur arratsalderako aurreikusita egoan saioa atzeratu egin da bihar arte.

12.12.2022

Petri Oleaga, jaiotzak kakorratzaz egiten dituan larogeta hamar urtetik gorako emakumea

Joan dan astean, Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak urteroko erakusketa zabaldu eban Pausoen Bilboko museoan. Gotzaina be izan zan hasierako ekitaldian eta eomenaldia egin eutsen 90 urte ebazala bere lehenengo jaiotza egiten hasi zan Petri Oleagari. Urte biren buruan, bere lanaren emaitza agertu dau urtarrilaren 6ra arte zabalik egongo dan erakusketan.

08.12.2022

Sortze Garbiaren eguneko ospakizunaren zuzeneko emonaldia

Eguerdiko 12:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Sortze Garbiaren eguneko Eukaristia ospatuko da katedralean.
08.12.2022

Eleizbarrutiaren Eguna

Gaur, abenduak 8, une honetan, heziketa-aldi desbardinetan dagozan 7 abadegaik osatzen daben Eleizbarrutiko Seminarioaren Eguna ospatzen da. Euskal Telebistak (ETB1), Eukaristia emongo dau goizeko 10:00etan Zarautzeko Andra Mari eleizatik, Donostia, Gasteiz eta Bilboko Eleizbarutietako abadegaiak bertan dirala eta Juan Pablo Aroztegi Donostiako Seminarioko errektorea buru dala. Beste alde batetik, web orrialde honetan zuzenean emongo da, eguerdiko 12:00etan, Santiago katedralean eta On Joseba Segura buru dala ospatuko dan Sortze Garbiaren eguneko Eukaristia.

05.12.2022

Asteburuko jarduerak

Ezintasunen bat daben pertsonen aldeko nazinoarteko eguneko ospakizunez gainera, beste hainbat ospatu da Eleizbarrutian: