Barriak
Etiquetado como: BizkaiBira
Heziketa, balioak eta inklusinoa gaur Sopuertan amaituko dan BizkaiBirako etapan
Gaur, hogeta hiru kilometro egingo dabez Bizkaibiran, Portutaletetik Sopuertara. Etaparen zailtasuna ertainekoa da eta 6 ordu ingurutan burutzea aurreikusi dabe. Heziketa izango da 14. etapa honen gai nagusia eta partaideek eleizbarrutiko ikastetxeek osotzen daben EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxearen heziketa-, hezkuntza- eta inklusino-proposamena ezagutzeko …
Gaur, BizkaiBIran, familiarteko etapa Plentziatik Portugaletera
Gaur, BizkaiBirako 13. etapa burutuko da. Otoitzaldiaren ostean, goizeko 9:00etan abiatuko dira Plentziatik eta 20 kilometro egin ondoren, Portugaletera helduko dira. Zailtasun gitxiko etapa dala-eta, "familiarteko etapa" izendatu dabe. Bost ordu inguruko ibilaldiaren ostean, 14:45ak inguruan egingo deutse harrera erromesei Portugaleten.
Helmuga Bakion eta bisita txakolindegira
BizkaiBiraren bigarren asteburua. Erromesek, bidean aurrera egiteaz batera, hainbat alkartetako errealitate pastoral eta kulturalak ezagutzen dihardue.Gaurko proposamenak fedea eta kultura buztartuko ditu. Ibilbidean, hainbat leku interesgarritatik igaroko dira, besteak beste Gaztelugatxeko San Joan ermita jasoten dauan hatxa. Arratsaldez, herriko pastoral errealitatea ezagutu …
Hamargarren eguna BizkaiBiran: Gernikatik Bermeora
Ibiltariek Gernikatik Bermeora dagozan 18,49 kilometro egingo dabez.Etapa jentetsua izango dala uste dabe eta partaideek helmugan izango daben saria be ez da edozelangoa, izan be, alkarteak marmitakoa prestatuko deutse. "Historia daben sareak" izenburua dauan arratsaldeko jarduera be erakargarritzat jo daiteke.
Ziortzatik Gernikara egingo da BizkaiBirako 9. etapa
BizkaiBirako 9. etapa ospatuko da gaur, Ziortzan hasi et Gernika-Lumon amaituko dana. Atzo, ibiltariek Ziortzako zistertar monjeakaz egoteko aukera izan eben eta gaur bake eta adiskidetzearen gaiaren inguruan gogoeta egingo dabe etapari hasiera emon aurretik eta amaitu ondoren.
BizkaiBira Bizkaian dagoan zistertar monasterio bakarrean amaituko da gaur
Erromesek Berriz eta Ziortzaren artean dagozan 16, 92 kilometroak egingo dabez gaur menditik zehar. Etapa gatxa da eta ibiltariek goizeko bederatzietan ekingo deutse bideari. Egunero lez, 8:30etan otoitzaldia egingo dabe, bokazinoaren inguruko proposamenagaz. Bizkaian dagoan klausurako monjeen monasterio bakarrean, Ziortzakoan, emongojako amaiera egunari.
BizkaiBira Berrizko Mesedetako Misiolarien museora helduko da
BizkaiBirako zazpigarren etapa Durangon hasiko da eta Berrizen izango dau amaiera. Ibiltariek 12,12 kilometroko ibilbidea burutko dabe itxura baten erraza dan baina seguruenik sargoriaren erasana izango dauan etapan. Atzo, eskaut gazteak lotu jakozan bideari, Urkiolan izan ziran eta Durangora helduta alde zaharretik bisita egin eben Gerediaga alkartearen eskutik eta egunari …
BizkaiBira Urkiolako parke naturalean
Otxandion emongo jako hasiera seigarren etapari.Aurreko egunetan lez, goizeko bederatzietan BizkaiBirako (Eleizbide) etapari ekin aurretik, partaideek bialketa-otoitzean parte hartuko dabe. Ibiltariak Urkiolatik pasatuko dira Durangora heltzeko, guztira 21,15 kilometro eginez. Arratsaldez, basilika bisitatu eta organo-emonaldiaz gozatzeko aukera izango dabe.
Bizkaia zeharkatzen diharduan erromesaldiaren 5. etapa Otxandiora helduko da
Gaur -ekainak 29, domeka-, San Pedro eguna, Bilboko eleizbarrutiak antolatutako BizkaiBiran bosgarren etapa burutuko da, Gorbean hasi eta Otxandion amaituko dan ibilbideagaz. Egun honetan, Misinoetarako Ordezkaritzak hartuko dau lekukoa -eleizbarrutiaren logoan agertzen dan erdiko kurutzea-, eta berau arduratuko da arratsaldeko jarduerez.
Bizkaian goragunerik altuenean dagoan kurutzera helduko da BizkaiBira
Gaur, BizkaiBira ibilaldiko laugarren etapan, Bizkaiko natura izango da protagonista. Bilboko gotzainak barriro parte hartuko dau 1.482 metroko altueran dagoan Gorbeako kurutzeraino joango dan gaurko ibilbidean. Goizeko bederatzietan ekingo jako etapari Zeanurin.
Urriaren 13an emongo jako hasiera indusketa arkeologikoari Begoñako basilikan
Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urriaren 13an ekingo deutso Begoñako Andra Maria basilikako indusketa arkeologikoari, Begoñako Andra Mariaren eguna (urriak 11) ospatu ondoren. Jarduketa Begoña/Vecunia egitasmoaren barruan dago eta Bilbao uriaren eta Bizkaiaren erlijio-, gizarte- eta kultura-memoriari estu lotuta dagoan leku horren historiaren ezagutzan aurrera egitea dau helburu.
Parte hartu gura dozu Asisera egingo dan erromesaldian?
Irailaren 30etik urriaren 4ra erromesaldia egingo da Asisera eta frantziskotarren Umbriako lekuetara, Zornotzako Andra Mari parrokiak antolatuta, San Frantziskoren heriotzaren 800. urteurrena dala-eta. Oraindik bada lekuren bat edo beste erromes joan gura dauanarentzat.
Santiago Apostoluaren eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik
Eguerdiko 12:00etan emongo jako hasiera On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala katedralean Santiago Apostolua Bilbao uribilduaren zaindariaren egunez ospatuko dan Eukaristiari.
Santiago Bilbao uribilduaren zaindariaren omenezko meza katedralean
Gaur -uztailak 25, zapatua-, Santiago eguna da (Bilbao uribilduaren zaindariaren eguna). On Joseba Segura gotzaina buru izango da katedralean, Santuaren omenez, eguerdiko hamabietan ospatuko dan Mezan eta Bedeinkapen Apostolikoa parkamen osoagaz emongo dau. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. Zaindariaren jaiak ospatzen diharduan Ermuan, 11:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Santiago Apostolua eleizan.
"Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea" erakuseta, Gernikan
Gernikako Euskal Herria Museoan, Lope ALberdi organogilearen oroimenezko erakusketa dago ikusgai 2027ko urtarrilaren 10era arte: "Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea". Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeak be esku-hartu dau erakusketaren prestaketan, alde batetik, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko agiriak eta Alberdiren harmonium bi, Bolibarko Santo Tomas eleizakoa eta Burtzeñakoa, erakusketarako itziz.
"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin
Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma.
Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan
Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.
"Bokazinoa: hitza eta egitea": Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen kanpamentua
Atzo bueltatu ziran Huescako Pirinioetan egin dan 'Virgen Blanca' kanpamentuan parte hartu daben Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) gazteak.
Zabalik da Durangon ospatuko dan «Goazen!» kurtsoaren hasierako ekitaldian izena emoteko epea
2026-2027 kurtsoaren hasiera ofiziala irailaren 26an izango da Durangoko Andra Mari basilikan. Zabalik da ekitaldira joan aurretik ezinbesteko dan izena emoteko epea. Irailaren 20a da azken eguna: Hemen.



