Barriak
Etiquetado como: BizkaiBira
BizkaiBira: HOACeko kideak alkartean ibiltari
Joan dan domekaz amaitu zan BizkaiBira, baina 19 egunotan ibiltari izan diran pertsonen bidez esperientzia honen inguruko oihartzunak jasoten dihardugu. Hiru astez, Bilboko eleizbarrutiak bizi izan dauan urratsez, ikurrez, alkartzeez eta konpromisoz betetako jardueraren oihartzunak dira. Askotariko adin, errealitate eta jatorrietako pertsonek mendiak, ibaiak herriak eta auzoak …
BizkaiBira: esperientzia ahaztuezina argazkitan
BizkaiBira izan da Bilboko eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzeko antolatu ditan ekitaldi nagusienetakoa. 19 egunez egin diran 19 etapatan Bizkaiko zazpi bikaritzak zeharkatu dira, eleizbarrutiaren "aberastasun natural, espiritual eta kulturala ezagutzeko". Bilbon hasi zan BizkaiBIra ekainaren 25ean, eta atzo, uztailak 13, emon jakon amaiera ibilaldiari …
“Aniztasuna aberastasun dala erakutsi deusku BizkaiBirak”
“Hoy cerramos aquí, en nuestra catedral, las 19 etapas de la BizkaiBira que hemos recorrido juntos por toda nuestra provincia”, esan eban On Joseba Segura gotzainak, azken etaparen amaiera jaso eban Santiago katedralean ospatu zan Eukaristian egin eban homiliaren hasieran. “En este recorrido hemos querido simbolizar nuestros 75 años de vida diocesana, con sus relevos …
BizkaiBiraren amaierako Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina buru dala eguerdiko 12:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristiak emongo deutso ameiera BizkaiBira erromesaldiari. Ordurako helduko dira 19 egunez eleizbarrutia zeharkatu dauan ibilaldiko azken etapako ibiltariak.
Gotzainak BizkaiBirako azken etapan parte hartuko dau
Gaur amaituko da BizkaiBira, Gurutzetan hasi eta Bilboko Santiago katedralean amaituko dan etapagaz. Hemen, On Joseba Segura gotzaina buru dala, amaierako Eukaristia ospatuko da 12:00etan -zuzenean web orrialde honen bidez-. Gotzainak, gainera, atzo erromeria ospatu zan salestarren Gurutzetako ikastetxetik abiatuko dan etapan parte hartuko dau. Aurretik, beste etapa bitan be …
Gaur, BizkaiBiran, Sodupe, El Regato eta Lutxana zeharkatuko dabez
Gaur, El Regato bailara ederretik eta San Roke auzoko San Roke parrokiatik igaroko dan BizkaiBira ibilbideko azken-aurreko etapa. "Bakarka eta alkartean gogora ekarri, jasotakoa, nire eleiz izaera, eskertu", horixe nabarmenduko da gaurko egunez. Jardunaldia burutzeko BizkaiBira jardueraren amaierako jaia ospatuko da salestarrek Gurutzetan daben ikastetxean, 19:00etatik …
BizkaiBirako azken etapan parte hartzeko deia
Datorren domekaz, uztailak 13, BizkaiBira ibilbideko azken kilometroak egingo dira joan dan ekainaren 25ean abiapuntu izan zan Bilbora heltzeko. Honako honegaz batera ikusgai dan bideoan, Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesirako eleizbarrutiko arduradunak domeka goizez, 8:30etan, salestarrek Gurutzetan daben ikastetxean abiatuko dan azken etapan parte hartzera deitzen dau. …
BizkaiBira ibilaldiaren azken txanpa
BizkaiBira ibilaldia domekan amaituko da Bilbon eta gaur 17. etapa burutuko da. Gizakia Fundazinoa izango da protagonista 8:30ak inguruko bialketa-otoitzaldiaren ostean, 9:00etan Balmasedatik abiatuko dan gaurko etapan. Hamazortzi kilometro inguru egin ondoren, 14:00 aldera helduko dira Sodupera eta bertan Zariketeko San Pedro edo Bolumburu lako leku interesgarriak bisitatuko …
Bazatoz zapatuz Gurutzetan BizkaiBira agurtzeko egingo dan erromeriara?
Asteburuan amaituko da Bizkaibira. Zapatu eta domekako jardueren bidez emongo jako amaiera 19 egunez, adiskidetasuna, alkartzea eta espiritualtasuna landuz eta naturaz gozatuz, elizbarrutiko zazpi bikaritzak zeharkatzen diharduan ibilaldiari. Domekan burutuko da 19. etapa, azkena, eta jarduerari amaiera emongo jako gotzaina buru dala katedralean ospatuko dan Eukaristiagaz …
Giza garapena-Garapen jasangarria azpimarra gaur BizkaiBiran
Antolatzaileen arabera, BizkaiBira ibilaldiko gaurko etapa erraza da, ibilbide herrikoia, 20 kilometro ingurukoa. Hasiera Sopuertan da eta amaiera, Bizkaiko herririk zaharrenean, Balmasedan. Hainbat leku interesgarri dago inguruan: meategi zaharrak, Alen-Castro meatze-trenbidea eta Burdinazko mendietako bide berdea, besteak beste.
Caritas Bizkaia, Ceutako tragediaren aurrean
Caritas Bizkaiak bere ardurea erakutsi dau azken egunotan Ceutan izan dan tragediaren aurrean, eta bat egin dau Caritas Espainiak plazaratutako jarrereagaz. Erakundeak gogorarazo dau migrazino-drama ezin dala soilik mugen kudeaketatik ikusi, pertsona bakotxaren duintasunaren defentsatik baizik.
Ama Birjinaren bederatziurrena Bizkaiko parrokietan
Bizkaiko parrokia askok bederatziurrena hasiko dabe gaur, Andra Mariaren Jasokundearen aurreko bederatzi eguneko otoitza, datorren abuztuaren 15ari begira. Debozinoa eleizbarruti osoko tenpluetan biziko dan arren, Begoñako basilikan batuko da fededun gehien, urtero zaindariaren inguruan milaka lagun batzen dituan erromeria tradizinonalaren aurreko jardunaldietan.
Benantzi Bilbao: "Oso pozik gagoz Urdaibaiko jentearen erantzunagaz"
Urdaibaiko Organo-jaialdia azken txanpan dago. Abuztuaren 8an Axpe-Busturian eta abuztuaren 15ean Mundakan ospatuko diran kontzertu biak baino ez dira geratzen aurtengo ekitaldiari amaiera emoteko.
Alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatuko dau
Urtero, abuztuaren 15etik gertuen dagoan zapatuz, Bilboko eleizbarrutian dagoan alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatzen dau Bilboko Miribilla auzoko Santa Maria Josefa eleizan. Aurton, bederatziurrena bihar -abuztuak 5, eguaztena- hasiko da, 20:00etan, Miribillako parrokian.
Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna
Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.
Bermeon, XLI. Musika Astea
Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua.
Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa
Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.
Gaur, organo-jaialdia Arratzun
“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.
San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik
Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.
Gaur, Loiolako San Inazio Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindariaren eguna
Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur Loiolako San Inazioren eguna ospatzen dogu.



