Barriak
Kurtsoari amaiera emoteko ekitaldiak eta beste hainbat
"Vida ascendente / Bizian gora" mobimentuaren kurtso amaierako ospakizuna, katekesiaren amaiera hainbat lurraldetan, Misinoetarako Ermuko taldearen parte hartzea herrian ospatutako kulturarteko jardunaldietan..., horra hor, besteak beste, azken egunotako hainbat jarduera, ondoren argazkien bidez jasota:
Ekologia, ptotagonista Ekintza Katoliko Orokorraren egunean
Atzo -domeka-, EKO-ACG Eguna ospatu zan. Ekintza Katoliko Orokorreko Bilboko Eleizbarrutiko familia osoa -umeak, gazteak eta helduak- batu zan kurtsoari jai-giroan amaiera emoteko.
Ezkontzaren Urre eta Zidarrezko Ezteguen ospakizun "hunkigarri eta bihotz-bihotzekoa"
Bariku arratsaldez ospatu ebezan Ezkontzaren Urre eta Zidarrezko Ezteguak Begoñako basilikan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala. Eleizkizuna zuzenean eskaini zan web honen bidez: hemen.
Gorpuzti Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da gaur, Gorpuzti Eguna, eguerdiko 12:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian. Meza amaitzeaz batera, prozesinoa egingo da Katedralaren inguruan. Meza zuzenean emongo da web honetan.
Ezkontzen Urre eta Zidarrezko Ezteguen ospakizunaren zuzeneko emonaldia
Begoñako basilikan ospatuko dira gaur arratsaldez ezkontzen Urrezko eta Zidarrezko Eztegurak. Eukaristia.
Ospitaletako arreta espiritual eta erlijiosorako taldeen biltzarra San Juan de Dios ospitalean
Santurtziko San Juan de Dios ospitaleak bere sorreraren mendeurrena ospatzeko egiten diharduan ekitaldien barruan, atzo -martitzena-, Bilboko Eleizbarrutiko ospitaleetan Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua (AEEZ) eskaintzen daben taldeak batu ziran bertan. Ospitale publiko zein pribatuetan pertsonaren alderdi espiritualaz arduratzen diran zerbitzuetako 17 ordezkarik …
Alberto Cardoso Aita Mari ontziko boluntarioaren berbaldia 'Bizkaia isilik' bilkuraren aurretik
Hilaren azken eguaztena izanda, gaur arratsaldez, ohikoa danez 19:30etan, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira. Oraingoan, aurretik, 18:00etan, Alberto Cardoso "Aita Mari" itsas-salbamendu humanitariorako ontziko boluntarioak "giza eskubideen hondoratzea" berbaldia eskainiko dau 'Burtsa' eraikinean (Ganbara aretoa). Susana Cuesta Caritas Bizkaia erakundeko kideak jardungo …
Misinoetarako taldea eta parrokia "kulturarteko Ermua 2024" ekitaldian
Gaur hasten da Ermuko kulturarteko astea. Zazpigarren ekitaldi hau zazpi egunez garatuko da eta, besteak beste, Ermuko misinoetarako taldeak eta parrokiak parte hartuko dabe. Gaur arratsaldeko 18:00etan antzeztuko dan lanean parte hartuk dabe: 'Pasmi' taldearen 'Show must go on' antzezpena Lobianon.
Portugaletek alkartearen eguna ospatu eban atzo
"Ongi etorri etxera. Bienvenido a casa" goiburuaren haritik, Portugaleteko parrokia alkarteetako, alkarte erlijiosoetako eta mobimentuetako lagun ugari batu zan atzo Andra Mari ikastetxean, Pastoral Barrutiko (PB) ekitaldian.
Kurtsoari amaiera emoteko ekitaldiak eta beste hainbat
"Vida ascendente / Bizian gora" mobimentuaren kurtso amaierako ospakizuna, katekesiaren amaiera hainbat lurraldetan, Misinoetarako Ermuko taldearen parte hartzea herrian ospatutako kulturarteko jardunaldietan..., horra hor, besteak beste, azken egunotako hainbat jarduera, ondoren argazkien bidez jasota:
Ekologia, ptotagonista Ekintza Katoliko Orokorraren egunean
Atzo -domeka-, EKO-ACG Eguna ospatu zan. Ekintza Katoliko Orokorreko Bilboko Eleizbarrutiko familia osoa -umeak, gazteak eta helduak- batu zan kurtsoari jai-giroan amaiera emoteko.
Ezkontzaren Urre eta Zidarrezko Ezteguen ospakizun "hunkigarri eta bihotz-bihotzekoa"
Bariku arratsaldez ospatu ebezan Ezkontzaren Urre eta Zidarrezko Ezteguak Begoñako basilikan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala. Eleizkizuna zuzenean eskaini zan web honen bidez: hemen.
Gorpuzti Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da gaur, Gorpuzti Eguna, eguerdiko 12:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian. Meza amaitzeaz batera, prozesinoa egingo da Katedralaren inguruan. Meza zuzenean emongo da web honetan.
Ezkontzen Urre eta Zidarrezko Ezteguen ospakizunaren zuzeneko emonaldia
Begoñako basilikan ospatuko dira gaur arratsaldez ezkontzen Urrezko eta Zidarrezko Eztegurak. Eukaristia.
Ospitaletako arreta espiritual eta erlijiosorako taldeen biltzarra San Juan de Dios ospitalean
Santurtziko San Juan de Dios ospitaleak bere sorreraren mendeurrena ospatzeko egiten diharduan ekitaldien barruan, atzo -martitzena-, Bilboko Eleizbarrutiko ospitaleetan Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua (AEEZ) eskaintzen daben taldeak batu ziran bertan. Ospitale publiko zein pribatuetan pertsonaren alderdi espiritualaz arduratzen diran zerbitzuetako 17 ordezkarik parte hartu eben.
Alberto Cardoso Aita Mari ontziko boluntarioaren berbaldia 'Bizkaia isilik' bilkuraren aurretik
Hilaren azken eguaztena izanda, gaur arratsaldez, ohikoa danez 19:30etan, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira. Oraingoan, aurretik, 18:00etan, Alberto Cardoso "Aita Mari" itsas-salbamendu humanitariorako ontziko boluntarioak "giza eskubideen hondoratzea" berbaldia eskainiko dau 'Burtsa' eraikinean (Ganbara aretoa). Susana Cuesta Caritas Bizkaia erakundeko kideak jardungo dau moderatzaile-lanetan. Berbaldia amaitzeaz batera, gura dabenek Arriaga antzokiaren kanpoaldean egingo dan bilkura isilean parte hartu leikie.