23-04-2026 Jueves, III semana - pascua
 

Barriak

Etiquetado como: BizkaiBira

27.06.2025

Hirugarren etapa BizkaiBiran: Igorre-Zeanuri

BIzkaiBiraren hirugarren egunean, ibiltariek 12,11 kilometroko ibilbidea burutzeaz gainera, Zeanurik Caritas Bizkaia erakundeak egiten dauan lana zuzenean ezagutzeko aukera izango dabe. Lehenengo etapan, Osasun Pastoraltzan laguntzen dauan hainbat lagunek eroan eban lekukoa, atzo, Migrazinoetarako Pastoraltzako kideek eta gaur lekuko Caritas taldeen, hain zuzen be Arratiako …

26.06.2025

BizkaiBirako bigarren etapa, Galdakaotik Igorrera

Atzo Begoñan emon jakon hasiera BizkaiBirari Begoñan hasi eta 13,06 kilometroren buruan, Galdakaon amaitu zan etapagaz. Gaur ospatuko da bigarrena, 15,94 kilometrokoa, Galdakaon hasi eta Igorren amaituko dana. Arratsaldez, Arratiako alkarte katolikoko etorkinak izango dira protagonistak.

25.06.2025

Ehunka lagun batu da BizkaiBira ibilaldiaren hasierako ekitaldian

HIrurehun lagun inguru batu da Begoñako basilikan BIzkaiBIra ibilaldiko lehenengo etapari hasiera emoteko ekitaldian. 19 egunez egingo da amaitu be Bilbon amaituko dan esperientzia espiritual eta kultural hau. Gotzaina izan da buru Amatxuren oinetan ospatu dan bialketa-otoitzean. Otoitzaldia amaitzeaz batera, ibiltariek ibilbideari ekin deutse eta 13 kilometro egin ondoren, …

24.06.2025

Bilboko gotzainak BizkaiBirari hasiera emongo deutso bihar Begoñan

Bihar hasiko a BizkaiBira, aparteko erromesaldi fisiko eta birtuala. Bilboko eleizbarrutiak antolatuta, 19 etapa burutuko dira jarraian. Zazpirehun eta hogei lagunek emon dabe izena 19 egun eta gaue Bizkaia zeharkatuko dauan 300 kilometro inguruko ibilbidea egiteko. Bihar, goizeko 9:00etan egingo da hasierako ekitaldia Begoñan eta handik abiatuko da lehenengo etapa. On …

19.06.2025

Bihar amaituko da BizkaiBiran izena emoteko epea

Bilboko eleizbarrutiak antolatuta Bizkaian zehar, 19 etapatan, 300 kilometrotik gora burutuko dituan aparteko esperientzia hau ekainaren 25ean hasiko da. Bihar amaituko da jarduera honetarako beren-beregi sortu dan aplikazinoaren bidez etapa baten edo hainbaten izena emoteko epea. Maria Manrique batzorde antolatzaileko kideak dei egin dau app-a jatsi eta espiritualtasuna, …

11.06.2025

19 egunez egiteko 300 kilometroko ibilbidea planifikatzen

Atzo batzartu ziran BizkaiBira ekitaldiko 19 egunetako jarduerak koordinatuko dabezan eta laguntzaile-lanetan ibiliko diran pertsonak. Ez da erraza 302,05 kilometroko erromesaldia antolatzea. Ezinbestekoak dira logistika zehatza, dozenaka alkarteakazko koordinazinoa eta arlo espiritual, fisiko eta komunitarioa buztartuko dituan ikuspuntua. Bizkaiko bikaritzak zeharkatuko …

26.05.2025

Zabalik da BizkaiBIran izena emoteko epea

BizkaiBiran parte hartzeko izena emon daiteke IOS zein ANDROIDerako prestatutako aplikazinoaren bidez. 75. urteurrenerako webgunean aplikazino ofiziala jatsi ondoren, erraz emon daiteke izena etapa baten edo batzuetan, ibilbidearen zehaztasunak ikusi daitekez, distantziak, etapak dituan zailtasunak, e.a. Ekainaren 20an amaituko da alta egiteko epea. 

19.05.2025

Eleizbarrutiko hurrengo hitzordua, BizkaiBira

"Eleizea plazara" azokaren ostean, ekainaren 25ean emongo jako hasiera BizkaiBirari, eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatzeko 19 egunez 19 etapa burutuz Bizkaian zehar egingo dan ibilaldiari. Hasiera, Begoñako basilikan izango da eta uztailaren 13an, Bilboko katedralean izango da ekitaldiaren amaiera. Aplikazinoa prest da Iphone zein androiderako ibilbidea egin …

08.04.2025

Eleizbarrutiak ibilbidea antolatu dau Eleizaren askotariko egitasmoak ezagutzera emoteko

Gertuko 60 ibilbide inguruk erakutsiko deutse errentaren autorpenean Eleizari dagokion laukian "X" markatzeak dauan eragina gura daben guztiei. Bilboko eleizbarrutiak ibilbide gidatua antolatu dau Eleizak gertuko inguruan garatzen dituan jardueretako batzuk agertzeko. Jakin-mina dauanak izena emon leike apirilaren 20ra arte, hemen, Bilboko eleizbarrutiaren mapan klik eginez. …

21.03.2025

BIlboko eleizbarrutiak app-a sortu dau BizkaiBira jardueragaz bat egiteko

Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzen dihardugula, ekainaren 25etik uztailaren 13ra BIzkaiBira  (Eleizbide) egingo da; Bizkaian zehar 19 egunez eta 19 etapatan bizi ahal izango dan esperientzia bikaina. Eleizbarrutiak aplikazinoa prestatu dau ibilbidean parte hartu gura dabenentzat. Begoñako basilikan emongo jako hasiera ibilbideari eta Bizkaiko hainbat …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2484 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
04.04.2026

Pazko-bijilia zuzenean Santiago katedraletik

On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur Pazko-bijilian. Zuzenean, web honetan eta Radio Popular-Herri Irratian.  

04.04.2026

Eleiz Museoa, oporretan zabalik

Egunok aukera ona izan daitekez Eleiz Museoa (Gizakundea plaza, z/g). Plaza de la Encarnación s/n) bisitatzeko. Museoko bilduma iraunkor interesgarriaz bainera, "Bizkaiaren espiritua - El espíritu de Bizkaia" aldi baterako erakusketa dago ikusgai maiatzaren 10era arte. Eleiz Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak batera antolatu daben erakusketa honetan, 1870 eta 1936 bitartean bizkaitar arteak helarazotako erlejino-mezuak aurkezten dira 60 artelanen bidez..  

03.04.2026

Jaunaren Nekaldiko ospakizunaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da gaur Jaunaren Nekaldiko ospakizunean. Zuzenean, web honetan eta baita Radio Popular-Herri Irratian be.  

03.04.2026

Prozesinoak kalez kale dabilz

Gaur, Bariku Santu goizez, jenteak Bilboko Aste Santuko pausuak miretsi ahal izango ditu pausuen erakusketan, Kurutze kalean, Joan Santuen tenpluaren parean, goizeko 10:30etatik aurrera. Gainera, 4 prozesino atarako dira Bilboko kaleetara. Balmaseda, Arkotxa edo Lekeition be izango dira antzezpen eta prozesinoak gaurko egunez. 

02.04.2026

Jaunaren Afariko ospakizunaren zuzeneko emonaldia

Radio Popular- Herri Irratiak be zuzenean emongo dau arratsaldeko seiretan hasiko dan Jaunaren Afariko ospakizuna.

02.04.2026

Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Krisma-mezan, Santiago katedralean, 11:00etan.

02.04.2026

Eleizbarrutiak Gotzain Kontseilua barritu dau

Bilboko eleizbarrutiak lurralde bikarioen eta bikario nagusiaren karguak barritzeko azterraldia jarri eban martxan abenduan. Prozesu horretan, hautagaien lehenengo proposamena eta behin betikoa izan ziran eta, burutu ondoren, honeek dira irailetik aurrera bikario nagusi eta lurralde bikario izango diranak: Kerman Lopez izango da aurrerantzean be bikario nagusi eta Sergio Buizak (I-II bikaritzak) eta Fernando Marcosek (III-VII) karguan jarraituko dabe; IV eta VI. bikaritzetan bikario barriak izango dira, Carlos Olabarri eta Borja Uriarte, hurrenez hurren. V. bikaritzan, Jose Agustin Maiz

01.04.2026

Eleizak Lurralde Santuaren aldeko eguna ospatuko dau barikuz

1974tik hasita, Bariku Santuz Lurralde Santuari laguntzeko diru-batze berezia egiten da. Paulo VI.a aita santuak sustatu eban jarduera hau, mundu osoko katolikoak deituz Lurralde Santuko eleizei laguntza zehatza emotera. 

01.04.2026

200 lagun inguruk parte hartuko dau Gazteen Pazkoetan

Gaur hasiko dira eleizbarrutian aurtengo Gazteen Pazkoak, 15 urtetik gorakoentzat (2011an jaiotakoak). "Bizitza bizteko bidea" goiburuaren haritik, eleizbarrutiko 200 gaztetxo eta gazte baino gehiagok Pazkoa bizi eta ospatu egingo dabe. Arduradunen esanetan, "aukera ona da eleizbarrutiko beste pertsona eta talde batzukaz batera Pazko HIrurrenaren ospakizunera zentzunez eta sakontasunez  hurreratzeko". 25 urtetik gorakoentzako proposamena be bada. 

01.04.2026

Apirilagaz batera, Alkarren Barri aldizkari barria euskarri digitalean

Eskuragarri da apirileko Alkarren Barri aldizkaria euskarri digitalean. Ohikoa danez, aldizkaria hilaren lehenengo egunez kaleratzen da euskarri digitalean eta egun batzuetara harpidedunen etxeetara heltzen da paper euskarrian. Argitalpen honek irakurketa dinamikoagoa eskaintzen du, edukiak aberastu egiten dabezan bideo, argazki-galeria eta esteken bidez.

Emaitzak orrialdeka