Barriak
Etiquetado como: EBI
Bermeoko 'Sagrado Corazón' ikastetxeak irabazi dau 'Jazotakoa jaso' saria
Kulturartekotasuna da Elizbarrutiko Ikastetxeak (EBI) sakondu daben gaia bideoak prestetako. Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako lehiaketea da eta bihar Bermeon izango da sari banaketa ekitaldia bertako eskoleak irabazi dauelako sari nagusia. javi Onaindiak, Bizkaia Irratia eta Herri Irratiako zuzendariak aurkeztu eta gidatuko dau biharko ekitaldia eta arlo teknikoa …
Bizkaiko ordezkaritza Eleiza eta heziketari buruzko Biltzarrean
Heziketa eta Kulturarako Gotzain Batzordeak antolatu dau bihar, otsailak 14, Madrilen amaituko dan "Eleiza heziketan" biltzarra. Biharko saioan zein Bartzelonan hasi ziran aurreko saioetan, Bizkaiko kristau seneko heziketa-arloko ordezkaritza zabalak parte hartu izan dau. Biharko saioan, hogeta hamar lagun inguruko taldeak parte hartuko dau, On Joseba Segura BIlboko gotzaina …
Bihar jakingo da bideoklip onenaren ikastetxe sariduna nor dan
EBI sareko 17 ikastetxeetatik 15ek aurkeztu dabezan 30 bideoklipek parte hartuko dabe Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako 'Jazotajoa jaso' lehiaketan. Aurtengo ikus-entzunezko lanak kulturartekotasunari buruzkoak dira eta bideoklip onena aukeratzeko botoa emoteko epea, gaurko 23:59etan amaituko da.
Marcelo Gangoiti saria Teknia Bilbao enpresarentzat
perteneciente a la red diocesana EBI (Elizbarrutiko Ikastetxeak) sarean dagoan Somorrostro ikastegian, Marcelo Gangoiti sariaren XXVII. ekitaldia ospatu da gaur eguerdiz eta euskal jatorriko multinazionala dan eta mugikortasun-arazoei aurre egiteko osagai metaliko eta plastikoak egiten dituan Teknia taldean dagoan Teknia Bilbao izan da sariduna. Javier Laiseca Somorrostro …
Enpresa-ideien lehiaketa Enkarterrin San Viator ikastetxearen eskutik
perteneciente a la red diocesana EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak Ekinenkarri enpresa-sorkuntzarako egitarauan parte hartzen dau, zahartze aktibo eta osasungarriaren, mobikortasun adimentsu eta jasangarriaren eta bioekonomiaren (Berpiztu) arloetan. Hainbat jarduera garatzen da egitarau horren barruan, besteak beste, …
Eleizbarrutiko ikastetxeen azoka teknologiko eta artistikoa
Jokin Bildarratz Hezkuntza-sailburuak, On Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Saulo Nebreda Ortuellako alkateak inauguratuko dabe bihar -eguena, 10:00etan, EBI STEAM Azoka. Ortuellako San Felix ikastolan ospatuko dan jardueran, Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko 1.000 ikasle inguruk parte hartuko dau.
Enkarterri Hoberantz saria Deusto Argitalpenak enpresarentzat
Ediciones Deusto, S.A enpresak jaso dau Enkarterri Hoberantz XIX. saria. EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak eta Enkarterrietako Mankomunitateak sustatzen dabe sari hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Enkarturren, SPRIren, ADRen, Enkarterrialderen eta Enkarterri Groupen laguntzagaz. Balmasedako San Roke hotelean ospatu zan ekitaldian egin eutsen autorpena …
Otxarkoaga ikastegia, harrera eta inklusinoaren eredu
Datorren domekaz, azaroak 12, Eleizbarrutiaren Eguna ospatuko dogu, jai eta esker oneko eguna, "alkarregaz parrokia bizia Jesukristoren jarraitzaile sutsua dan eta besteen alde jarduten dauan parrokia egin geinkelako". On Joseba Segura Bilboko Eleizbarrutiko gotzainak egun honetarako idatzi dauan gutunaren hasieran, izenburua azaldu dau: "Fedeagaitik esker onez": "Bizkaian …
Instalazino barriak San Viator ikastetxean, gorabidean dagozan arloetako eskaerentzat
EBI Elizbarrutiko kastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak instalazino barriak inauguratu ditu gaur goizean. Zaharbarritze sakona egin ondoren, hezikea-zikloak modernizatu dabez eta gradu barriak martxan jarri, gorabidean dagozan arloetako eskaerentzat. Guzti horretarako, gainera, ekipamendu moderno eta aurreratua gehitu dabe esate baterako: laborategiak, 3D …
Ikasturtearen hasiera EBI sareko ikastetxeetan
Egunotan, EBI sareko ikastetxeek heziketa-ardatz argiakaz ekin gura deutse ikasturte barriari, "besteak beste, adin txikikoaren babesean, nazioartekotzerako heziketa-ereduetan, digitalizatzean, emozinozko heziketaren garapenean eta Bilboko Gotzaitegiaren menpe diran ikastetxe eta ikastolei beren-beregi dagokien eleizbarrutiko nortasunean aurrera egiteko helburuagaz"
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan
Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua".
Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera
Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura.
Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?
"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.
Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei
Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari.
Bakion, omenaldia Txabi Ikobaltzetari
Datorren domekaz, ekainak 21, Bakion omenaldia egingo deutsoe Francisco Javier Ikobaltzeta "Txabiri", erretiroa hartuko dauala-eta. Gamizen be autorpena eta esker ona adierazoko deutsoez irailaren 19an.



