Barriak
Etiquetado como: EBI
"More Enkarterri SL", EkinEnkarterri intraekintzailetza saria
"More Enkarterri SL" enpresaren intraekintzailetzarako egitasmoari emon deutse EkinEkarterri saria lehenengo ekitaldi honetan. Ekimen hau, Lanbide Heziketarako Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzak bultzatzen dauan Berpiztu programaren, barruan dago. EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak eta Behargintza-Enkartur erakundeak …
9 metroko eskultura egin dabe zedro iharretik
"Bizitzaren arbola" deitzen da gaur Somorrostro ikastegian inauguratu dan eskultura. Javier Laiseca ikastegiko zuzendaria, Gorka Urreiztieta eskultorea, Ainara Leiba Muskizeko alkatea, Toti Martinez de Lezea idazle eta eskultorearen adiskidea, udalerriko auzotarrak eta Eleizbarrutiko ikastegiko beharginak izan dira ekitaldian. Orain dala 400 urte landatutako Libanoko zedrotik …
Batxilergoan aurre-matrikula egin daiteke apirilaren 21eraino EBI sareko Eleizbarrutiko ikastetxeetan
Ikastetxe gehienetan, gaur itzuliko dira ikasleak ikasgeletara Aste Santuko oporraldia amaituta. Datorren barikura arte -apirilak 21- egongo da zabalik Batxiergoan aurre-matrikula egiteko epea, ikastegiotan: Somorrostro, Begoñazpi, San Viator, Avellaneda, San Fidel eta La Inmaculada, EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarean. Aurre-matrikula, ikastetxean bertan, online, telefonoz, …
Agus Barandiaran trikitilariak joko dau 'Jazotakoa jaso' sarien banaketa
Datorren barikuz, martxoak 31, 'Jazotakoa jaso' bideoklipen lehiaketako sariak banatuko dira Somorrostro ikastegian. EBI sarean dagozan Eleizbarrutiko ikastetxeek parte hartzen dabe bideoklipen lehiaketan eta VI. ekitaldi honetako jaialdiko gonbidatu nagusia 'Korrontzi' taldeko Agus Barandiaran izango da. Goizeko 11:00etan hasiko dan ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko …
Herri erlejinoa, 'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VI. ekitaldiko gaia
Hogeta bederatzi bideoklip aurkeztu dabez 'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VI. ekitaldi honetan. Aurton, Kultur Erakundeen Mahaiak proposatu dauan gaia, Eleizbarrutiko ikastetxeak (EBI) kokatuta dagozan herrietako eleiz msika, dantza eta jaien ingurukoa da. Aukera ederra, beraz, Bermeoko, Bilboko, Elorrioko, Gernikako, Markinako, Muskizeko, Ondarroako, Ortuellako, Santurtziko, …
Zabalik da matrikulatzeko epea EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean
Gaurtik -otsailak 13- hilaren 24ra arte, zabalik egongo da 2023-2024 ikasturterako Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatzeko epea. Eleizbarrutiko 17 ikastetxeak Euskal Herrian aitzindari dan EBI sarean batuta dagoz, heziketa-eredurik aurreratuenak lanten dabezalarik. Gehiago jakiteko: hemen
Ondarroako 'Arrantza Eskola' itsasoratu da
Goizean, Ondarroako Arrantza Eskola barria inauguratu da eta ekitaldian izan dira, besteak beste, Joseba Segura Bilboko gotzaina; Jose Mari Kortazar lurraldeko bikarioa; Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusia, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako sailburuordea; Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea eta Bittor San Millan eskolako zuendaria. …
Gaur inauguratuko da Ondarroako Arrantza Eskola
Gaur goizean, EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Ondarroako Antiguako Ama Arrantza Eskolak instalazino barriak inauguratuko ditu. Txomin Agirre ikastola izan zanaren egoitzan kokatu da Eskola barria, Ondarroako Kamiñazpi auzoan. Ekitaldian izango dira, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Unai Rementeria diputatu nagusia, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta …
Portugaleteko ANTEC enpresari emon deutse Marcelo Gangoiti saria
Atzo Somorrostro ikastegian, Marcelo Gangoiti sariaren XXVI. ekitaldiko autorpena egin jakon Portugaleteko ANTEC enpresari, arduradunen esanetan, "barrikuntzaren alde egin dauan apustuagaitik, izan be, alderdi hori nabarmendu izan da saria emotean". Javier Laiseca ikastegiko zuzendariaren aurkezpenaren ostean, Ainara Leiba Muskizeko alkateak emon eutsan hasiera saioari.…
Nazinoarteko autormena Somorrostroko Jon Barruecok eskola-jazarpena antzemateko egin dauan egitasmoari
EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean txertatuta dagoan Somorrostro ikastegiak aurkeztu dauan "BucovIA" egitasmoari -Adimen artifizialaren tresna gelan eskola jazarpenaren zantzuak antzemateko- saria emon deutse heziketa-barrikuntzaren sailean, kalitatearen arloan barrikuntzari emoten jakozan sarien XVI. ekitaldian. Jon Barrueco Somorrostro ikastegiko irakaslea izan da …
Otoitza, bizikidetza eta giro ona gazteen Pazkoetan
Sopuerta, Muskiz, Berriz eta Bilbon ospatu dira aurton eleizbarrutiko gazteen Pazkoak. Bost egunez, adinaren araberako hainbat jardueratan parte hartu dabe 200 lagun inguruk. Ondoren, Pazkoetatik jaso doguzan argazkiak.
Pazko Eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da Pazko Eguneko eleizkizuna (Pontifize Meza, bedeinkapen apostoliko eta parkamen osoagaz). Zuzenean emongo da web honetan, Radio Popular-Herri Irratian eta Telebilbao katean.
Barrien laburpena Aste Santuan
Azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Pazko-bijilia zuzenean Santiago katedraletik
On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur Pazko-bijilian. Zuzenean, web honetan eta Radio Popular-Herri Irratian.
Eleiz Museoa, oporretan zabalik
Egunok aukera ona izan daitekez Eleiz Museoa (Gizakundea plaza, z/g). Plaza de la Encarnación s/n) bisitatzeko. Museoko bilduma iraunkor interesgarriaz bainera, "Bizkaiaren espiritua - El espíritu de Bizkaia" aldi baterako erakusketa dago ikusgai maiatzaren 10era arte. Eleiz Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak batera antolatu daben erakusketa honetan, 1870 eta 1936 bitartean bizkaitar arteak helarazotako erlejino-mezuak aurkezten dira 60 artelanen bidez..
Jaunaren Nekaldiko ospakizunaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da gaur Jaunaren Nekaldiko ospakizunean. Zuzenean, web honetan eta baita Radio Popular-Herri Irratian be.
Prozesinoak kalez kale dabilz
Gaur, Bariku Santu goizez, jenteak Bilboko Aste Santuko pausuak miretsi ahal izango ditu pausuen erakusketan, Kurutze kalean, Joan Santuen tenpluaren parean, goizeko 10:30etatik aurrera. Gainera, 4 prozesino atarako dira Bilboko kaleetara. Balmaseda, Arkotxa edo Lekeition be izango dira antzezpen eta prozesinoak gaurko egunez.
Jaunaren Afariko ospakizunaren zuzeneko emonaldia
Radio Popular- Herri Irratiak be zuzenean emongo dau arratsaldeko seiretan hasiko dan Jaunaren Afariko ospakizuna.
Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Krisma-mezan, Santiago katedralean, 11:00etan.
Eleizbarrutiak Gotzain Kontseilua barritu dau
Bilboko eleizbarrutiak lurralde bikarioen eta bikario nagusiaren karguak barritzeko azterraldia jarri eban martxan abenduan. Prozesu horretan, hautagaien lehenengo proposamena eta behin betikoa izan ziran eta, burutu ondoren, honeek dira irailetik aurrera bikario nagusi eta lurralde bikario izango diranak: Kerman Lopez izango da aurrerantzean be bikario nagusi eta Sergio Buizak (I-II bikaritzak) eta Fernando Marcosek (III-VII) karguan jarraituko dabe; IV eta VI. bikaritzetan bikario barriak izango dira, Carlos Olabarri eta Borja Uriarte, hurrenez hurren. V. bikaritzan, Jose Agustin Maiz …



