19-08-2025 Martes, XX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 3 )
 

Barriak

Etiquetado como: Paduko San Antonio

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2034 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
02.08.2025

“Urdaibaiko Organoak” organo-jaialdia erdialdera heldu da

Ekainaren 19an emon jakon hasiera "Urdaibaiko Organoak" organo-jaialdiaren 21. ekitaldiari. Asteburu honetan be izango dira kontzertuak, esate baterako gaur -abuztuak 2, zapatua- Arratzuko Santo Tomas eleizan, 20:00etan, Benantzi Bilbao (organoa) protagonista dala, eta bihar -abuztuak 3, domeka-, Axpe-Busturiako Andra Mari eleizan, 20:00etan,  Christian Tarabiaren (organoa) emonaldiagaz. 

01.08.2025

2024-2025, kurtso gogoangarria

Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena nabarmendu dauan 2024-2025 kurtsoa amaitu barri da. Oroitzapenen eta alkartzeen kurtsoa izan da eta, aldi berean, begiak etorkizunean jarri doguz. Datorren azaroaen 9an emonjo jake amaiera urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldiei On Joseba Segura gotzaina buru dala Santiago ktedralean 19:00etan ospatuko dan Eukaristiagaz. Web honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da. 

31.07.2025

San Inazioren omenezko meza zuzenean, katedraletik

Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.

31.07.2025

Gaur, Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindari dan Loiolako San Inazio eguna

Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari edo zaindari laguntzailea dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur, Loiolako San Inazioren eguna da. 

30.07.2025

Jose Maria Bustinza abadea, "gizon adeitsu, atsegin eta apala" hil da

Atzo -uztailak 29, martitzena- Jose Maria Bustinza Lekue eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 97 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna barikuz, abuztuak 1, izango da Bilboko Joan Santuak eleizan, 19:00etan.

30.07.2025

Erromarako bidean, gazteen Jubileuan parte hartzeko

Domekara arte gazteen Jubileuan parte hartuko daben gazteak Bilbotik atara ziran Erromara joateko. Gaur atarako dira beste batzuk eta han osotuko da eleizbarrutiko ordezkaritza.

29.07.2025

Azken hiru hilabeteotan, 10.000 bisiatik gora Mundakako Santa Katalina ermitara

Mundakako Santa Katalina ermitak 10.000 bisitatik gora jaso dau azken hiru hilabeteotan, hain zuzen be 10.044, maiatzean "Musutruk Mundaka" alkarteak ermita konpontzeko ekimenari ekin eutsanetik. 

28.07.2025

"Militanteak zaindu, alkartea egin, lau urte langile kristauen aldeko konpromisoan"

Josu Sagastigordia eta Montxo Lopez HOACeko Bizkaiko eleizbarrutiko batzordeko kide izan dira lau urtez, antolakuntzarako eta alkarte bizitza eta konpromisoaren sustapenerako arduradun, hurrenez hurren, talde-lana, gertuko akonpainamendua eta alkarte bizitzaren sendotza nabarmendu dabezalarik. Begoña Cerrato zabalkunderako HOACeko arduradunak egindako alkarrizketan, Josu eta Montxok euren esperientziaren barri emon dabe. 

27.07.2025

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Emaitzak orrialdeka