Barriak
Asteburuan, ospakizunak, heziketa, erretiroa eta topaketa
Joan dan zapatuz, martxoak 4, Kartzela Pastoraltzako eta Bidesariko boluntarioek heziketa-saioan parte hartu dabe, Mavi Laiseca eta Mª Mar Ortiz Bizkaiko Caritaseko kideen gidaritzapean. Bizkaiko eskautak be batu ziran zapatuz Jesuitek Indautxun daben ikastetxean, aisialdiko jardueraren hezitzaile eta boluntario lez jasoten daben etenbako heziketari jarraipena emoteko. Beste …
Euskal Eleizbarrutietako MIsinoek Eleizbarruti arteko misino-artxiboa inauguratu dabe
Hirurogeta hamabosgarren urteurreneko ospakizunen artean, joan dan zapatuz, martxoak 4, Eleizbarruti arteko Misino-artxiboa inauguratu zan Gasteizko Seminarioan. Ekitaldian, Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misiolari ugari batu zan eta hantxe egon ziran, besteak beste, On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina. Gainera, …
Martxoaren 8an, Eleizbarrutiak 8 emakumeren konpromisoa autortuko dau
Etzi -martxoak 8, eguaztena- Bilboko Eleizbarrutiak ekitaldi instituzionala ospatuko dau, gotzaina buru dala, zortzi emakumeri euten fededun konpromisoa autortzeko. V. ekitaldi honetan, euren eguneroko egiteko eta zerbitzuan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren oinarrizko erronkak -iragarri, ospatu, zerbitzatu eta alkarteari lagundu- sustatzeari lotutako ekintzak …
RTVEk Bilbotik emongo dau meza bihar
"Anai-arreba gara Kristorenganako fedean" goiburuaren haritik ospatuko dau bihar -martxoak 5, domeka- Eleizak Hispanoamerikaren Eguna. Aurton, Bilboko Eleizbarrutian ospatuko da, On Joseba Segura Misinoetarako eta Elizakazko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzordeko kide eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria buru dala. Goizeko 10:30etan …
Izadiaren defentsarako sareko emakumeen lekukotasuna Bilbon
Martxoak 8aren, Emakumeen Nazinoarteko Egunaren bezperan, emakume buruzagi entzutetsuak, izadiaren eta Giza Eskubideen defendatzaileak, Amazonas ingurutik -Kolonbia, Venezuela, Honduras eta Guatemala- datozanak, komunikabideen aurrean agertu dira, giza eskubideen urraketak eta ingurumenaren defentsan diharduen emakume izateagaitik jasaten dabezan arriskuak salatzeko. Gaur …
Laneko ezbeharren aurkako jentaurreko zeinua, gaur arratsaldez Bilbon
Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) beretzat esanguratsua dan eguna ospatzen dihardu gaur, otsailak 27, hain zuzen be, Guillermo Rovirosaren heriotzaren 59. urteurrena eta Tomas Malagonen heriotzaren 39. urteurrena. Rovirosak langile eta lan eremuaren ebanjelizazinorako Ekintza Katolikoko mobimentu espezializatua martxan jarri eban eta Malagon abade eta HOAC …
Datuen babesari buruzko saioak hainbat parrokiatan
Datorren astelehenez, otsailak 27, datuen babesaren inguruko aholkularitza eta heziketarako saioa ospatuko da Durangoko Andra Mari parrokiako lokaletan, 10:00etatik 13:00era. Egun berean, arratsaldez, beste saio bat ospatuko da Bilbon, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4), 16:00etatik 19:00etara, eta martxoaren 1ean, eguaztenez, Gurutzetako parrokian, 10:00etatik 13:00era. …
Martxoaren 8a.Emakumeak. #Lekuan Lekuko. Aizu Nº 89. Materialak
Martxoaren 8a, Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala-eta gogoan dogu egun honetako ospakizunetan otoitzean bat eginez
Bake Topaketa BAM Irakasle Eskolan
“Musikagile, Bakegile/Afinando la memoria” goiburua oinarritzat hartuta, saioa ospatu da BAM Irakasle Eskolan, Galo Bilbao Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako saileko arduradunak gidatuta eta GAEA –Gaitasun Akademikoaren Eleiz Adierazpena- egiten diharduen Haur Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleei zuzenduta. Belen …
Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari buruzko heziketa-saioa CECOrentzat
Aste honetan, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari buruzko heziketa-saioa ospatu da ONCEren Bilboko lokaletan, Sergio Buiza I bikaritzako lurralde bikario eta ahalmen-urritasuna daben pertsonakaz eta pertsonentzat Bilboko Eleizbarrutian garatzen dan pastoraltzaren arduradunaren eskutik. Hogeta hamar lagun batu ziran, Buiza bera eta Jose Luis Achotegui CECO …
Asteburuan, ospakizunak, heziketa, erretiroa eta topaketa
Joan dan zapatuz, martxoak 4, Kartzela Pastoraltzako eta Bidesariko boluntarioek heziketa-saioan parte hartu dabe, Mavi Laiseca eta Mª Mar Ortiz Bizkaiko Caritaseko kideen gidaritzapean. Bizkaiko eskautak be batu ziran zapatuz Jesuitek Indautxun daben ikastetxean, aisialdiko jardueraren hezitzaile eta boluntario lez jasoten daben etenbako heziketari jarraipena emoteko. Beste alde batetik, HOAC eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu dabe Gernikan. Aurtengo Bake Topaketaren azken saioak be ospatu dira asteburuan, Zornotza eta Lekeition, eta atzo …
Euskal Eleizbarrutietako MIsinoek Eleizbarruti arteko misino-artxiboa inauguratu dabe
Hirurogeta hamabosgarren urteurreneko ospakizunen artean, joan dan zapatuz, martxoak 4, Eleizbarruti arteko Misino-artxiboa inauguratu zan Gasteizko Seminarioan. Ekitaldian, Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misiolari ugari batu zan eta hantxe egon ziran, besteak beste, On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina. Gainera, zazpi hamarkada honeetan egin izan diran misino-kanpainen irudiak jasoten dabezan panelez osatutako erakusketa ibiltaria inauguratu zan eta urteurrenaren inguruko jarduerak egin daitezan lekuetan ikusgai izango da.
Martxoaren 8an, Eleizbarrutiak 8 emakumeren konpromisoa autortuko dau
Etzi -martxoak 8, eguaztena- Bilboko Eleizbarrutiak ekitaldi instituzionala ospatuko dau, gotzaina buru dala, zortzi emakumeri euten fededun konpromisoa autortzeko. V. ekitaldi honetan, euren eguneroko egiteko eta zerbitzuan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren oinarrizko erronkak -iragarri, ospatu, zerbitzatu eta alkarteari lagundu- sustatzeari lotutako ekintzak burutzen dabezan emakumeak agertu gura dabez. Horren haritik, autorpena egingo jaken zortzi emakumeek Toño Valdivieso artistak egindako "oinatza jasoko dabe, gure alkarteetan eragile dan beste askoren izenean. Ekiatalida …
RTVEk Bilbotik emongo dau meza bihar
"Anai-arreba gara Kristorenganako fedean" goiburuaren haritik ospatuko dau bihar -martxoak 5, domeka- Eleizak Hispanoamerikaren Eguna. Aurton, Bilboko Eleizbarrutian ospatuko da, On Joseba Segura Misinoetarako eta Elizakazko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzordeko kide eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria buru dala. Goizeko 10:30etan izango da, Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) San Anton parrokian eta TVE1 kateak zuzenean emongo dau.
Izadiaren defentsarako sareko emakumeen lekukotasuna Bilbon
Martxoak 8aren, Emakumeen Nazinoarteko Egunaren bezperan, emakume buruzagi entzutetsuak, izadiaren eta Giza Eskubideen defendatzaileak, Amazonas ingurutik -Kolonbia, Venezuela, Honduras eta Guatemala- datozanak, komunikabideen aurrean agertu dira, giza eskubideen urraketak eta ingurumenaren defentsan diharduen emakume izateagaitik jasaten dabezan arriskuak salatzeko. Gaur arratsaldez, 19:30etan, berbaldia eskainiko dabe Arrupe Etxeko (Aita Lojendio, 2. Bilbao) areto nagusian, ALBOANek, besteak beste Bilbokok Eleizbarrutiagaz batera, antolatuta.
Laneko ezbeharren aurkako jentaurreko zeinua, gaur arratsaldez Bilbon
Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) beretzat esanguratsua dan eguna ospatzen dihardu gaur, otsailak 27, hain zuzen be, Guillermo Rovirosaren heriotzaren 59. urteurrena eta Tomas Malagonen heriotzaren 39. urteurrena. Rovirosak langile eta lan eremuaren ebanjelizazinorako Ekintza Katolikoko mobimentu espezializatua martxan jarri eban eta Malagon abade eta HOAC mobimentuko aholkulari espiritualak funtsezko egitekoa izan eban kristau jardunbide hezigarriaren diseinuan langileen eremu eta kulturaren testuinguruan. Urteurrenok dirala-eta, Bizkaiko HOAC mobimentuak ekitaldia antolatu …
Datuen babesari buruzko saioak hainbat parrokiatan
Datorren astelehenez, otsailak 27, datuen babesaren inguruko aholkularitza eta heziketarako saioa ospatuko da Durangoko Andra Mari parrokiako lokaletan, 10:00etatik 13:00era. Egun berean, arratsaldez, beste saio bat ospatuko da Bilbon, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4), 16:00etatik 19:00etara, eta martxoaren 1ean, eguaztenez, Gurutzetako parrokian, 10:00etatik 13:00era. Anabella Barroso Datuen Babeserako Bilboko Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, ez dago inongo zalantzarik datu pertsonalen babesaren eta indarrean dan araudia betetearen inguruan, "hori dala-eta, aholkularitza eta …
Martxoaren 8a.Emakumeak. #Lekuan Lekuko. Aizu Nº 89. Materialak
Martxoaren 8a, Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala-eta gogoan dogu egun honetako ospakizunetan otoitzean bat eginez
Bake Topaketa BAM Irakasle Eskolan
“Musikagile, Bakegile/Afinando la memoria” goiburua oinarritzat hartuta, saioa ospatu da BAM Irakasle Eskolan, Galo Bilbao Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako saileko arduradunak gidatuta eta GAEA –Gaitasun Akademikoaren Eleiz Adierazpena- egiten diharduen Haur Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleei zuzenduta. Belen Rodero eskolako pastoral arduradunak amaieran azaldu ebanez, "jasandako indarkeriaren eta honek eragindako biktimen aurrean izan dogun jarrera eta sentiberatasunaren inguruko gogoeta kritikoa eragin, 50 urteotan entzun izan …
Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari buruzko heziketa-saioa CECOrentzat
Aste honetan, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari buruzko heziketa-saioa ospatu da ONCEren Bilboko lokaletan, Sergio Buiza I bikaritzako lurralde bikario eta ahalmen-urritasuna daben pertsonakaz eta pertsonentzat Bilboko Eleizbarrutian garatzen dan pastoraltzaren arduradunaren eskutik. Hogeta hamar lagun batu ziran, Buiza bera eta Jose Luis Achotegui CECO alkarteko -Pertsona katoliko itsuen Bizkaiko alkartea- Eleizbarrutiko kontsiliarioa barru, eta hiru lagunek Malagatik bideokonferentziaz bat egin eben saioagaz.



