10-09-2025 Miércoles, XXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 30 )
 

Barriak

75. urteurrena
Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
09.03.2023

«Martxoak8mujeres» ekitaldiko irudiak

Atzo -martxoak 8, eguaztena- "Martxoak8mujeres" dalakoaren V. ekitaldia ospatu zan Bilbon, 8 emakumek eleiz eremuan egin daben lana eta erakutsi daben konpromisoa autortzeko xedez. Argazkiak: Alberto Sanz. Argazki guztiak: hemen  

07.03.2023

130 gazte VI. bikaritzako konbibentzian

Joan dan asteburuan, VI. bikaritzako gaztetxo eta gazteen hainbat taldek konbibentzia egin dau josefinoek Orduñan daukien ikastetxean.

06.03.2023

Asteburuan, ospakizunak, heziketa, erretiroa eta topaketa

Joan dan zapatuz, martxoak 4, Kartzela Pastoraltzako eta Bidesariko boluntarioek heziketa-saioan parte hartu dabe, Mavi Laiseca eta Mª Mar Ortiz Bizkaiko Caritaseko kideen gidaritzapean. Bizkaiko eskautak be batu ziran zapatuz Jesuitek Indautxun daben ikastetxean, aisialdiko jardueraren hezitzaile eta boluntario lez jasoten daben etenbako heziketari jarraipena emoteko. Beste …

06.03.2023

Euskal Eleizbarrutietako MIsinoek Eleizbarruti arteko misino-artxiboa inauguratu dabe

Hirurogeta hamabosgarren urteurreneko ospakizunen artean, joan dan zapatuz, martxoak 4, Eleizbarruti arteko Misino-artxiboa inauguratu zan Gasteizko Seminarioan. Ekitaldian, Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misiolari ugari batu zan eta hantxe egon ziran, besteak beste, On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina. Gainera, …

06.03.2023

Martxoaren 8an, Eleizbarrutiak 8 emakumeren konpromisoa autortuko dau

Etzi -martxoak 8, eguaztena- Bilboko Eleizbarrutiak ekitaldi instituzionala ospatuko dau, gotzaina buru dala, zortzi emakumeri euten fededun konpromisoa autortzeko. V. ekitaldi honetan, euren eguneroko egiteko eta zerbitzuan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren oinarrizko erronkak -iragarri, ospatu, zerbitzatu eta alkarteari lagundu- sustatzeari lotutako ekintzak …

04.03.2023

RTVEk Bilbotik emongo dau meza bihar

"Anai-arreba gara Kristorenganako fedean" goiburuaren haritik ospatuko dau bihar -martxoak 5, domeka- Eleizak Hispanoamerikaren Eguna. Aurton, Bilboko Eleizbarrutian ospatuko da, On Joseba Segura Misinoetarako eta Elizakazko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzordeko kide eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria buru dala. Goizeko 10:30etan …

02.03.2023

Izadiaren defentsarako sareko emakumeen lekukotasuna Bilbon

Martxoak 8aren, Emakumeen Nazinoarteko Egunaren bezperan, emakume buruzagi entzutetsuak, izadiaren eta Giza Eskubideen defendatzaileak, Amazonas ingurutik -Kolonbia, Venezuela, Honduras eta Guatemala- datozanak, komunikabideen aurrean agertu dira, giza eskubideen urraketak eta ingurumenaren defentsan diharduen emakume izateagaitik jasaten dabezan arriskuak salatzeko. Gaur …

25.02.2023

Laneko ezbeharren aurkako jentaurreko zeinua, gaur arratsaldez Bilbon

Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) beretzat esanguratsua dan eguna ospatzen dihardu gaur, otsailak 27, hain zuzen be, Guillermo Rovirosaren heriotzaren 59. urteurrena eta Tomas Malagonen heriotzaren 39. urteurrena. Rovirosak langile eta lan eremuaren ebanjelizazinorako Ekintza Katolikoko mobimentu espezializatua martxan jarri eban eta Malagon abade eta HOAC …

24.02.2023

Datuen babesari buruzko saioak hainbat parrokiatan

Datorren astelehenez, otsailak 27, datuen babesaren inguruko aholkularitza eta heziketarako saioa ospatuko da Durangoko Andra Mari parrokiako lokaletan, 10:00etatik 13:00era. Egun berean, arratsaldez, beste saio bat ospatuko da Bilbon, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4), 16:00etatik 19:00etara, eta martxoaren 1ean, eguaztenez, Gurutzetako parrokian, 10:00etatik 13:00era.

23.02.2023

Martxoaren 8a.Emakumeak. #Lekuan Lekuko. Aizu Nº 89. Materialak

Martxoaren 8a, Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala-eta gogoan dogu egun honetako ospakizunetan otoitzean bat eginez

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 338 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
09.03.2023

«Martxoak8mujeres» ekitaldiko irudiak

Atzo -martxoak 8, eguaztena- "Martxoak8mujeres" dalakoaren V. ekitaldia ospatu zan Bilbon, 8 emakumek eleiz eremuan egin daben lana eta erakutsi daben konpromisoa autortzeko xedez. Argazkiak: Alberto Sanz. Argazki guztiak: hemen  

07.03.2023

130 gazte VI. bikaritzako konbibentzian

Joan dan asteburuan, VI. bikaritzako gaztetxo eta gazteen hainbat taldek konbibentzia egin dau josefinoek Orduñan daukien ikastetxean.

06.03.2023

Asteburuan, ospakizunak, heziketa, erretiroa eta topaketa

Joan dan zapatuz, martxoak 4, Kartzela Pastoraltzako eta Bidesariko boluntarioek heziketa-saioan parte hartu dabe, Mavi Laiseca eta Mª Mar Ortiz Bizkaiko Caritaseko kideen gidaritzapean. Bizkaiko eskautak be batu ziran zapatuz Jesuitek Indautxun daben ikastetxean, aisialdiko jardueraren hezitzaile eta boluntario lez jasoten daben etenbako heziketari jarraipena emoteko. Beste alde batetik, HOAC eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu dabe Gernikan. Aurtengo Bake Topaketaren azken saioak be ospatu dira asteburuan, Zornotza eta Lekeition, eta atzo …

06.03.2023

Euskal Eleizbarrutietako MIsinoek Eleizbarruti arteko misino-artxiboa inauguratu dabe

Hirurogeta hamabosgarren urteurreneko ospakizunen artean, joan dan zapatuz, martxoak 4, Eleizbarruti arteko Misino-artxiboa inauguratu zan Gasteizko Seminarioan. Ekitaldian, Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misiolari ugari batu zan eta hantxe egon ziran, besteak beste, On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina. Gainera, zazpi hamarkada honeetan egin izan diran misino-kanpainen irudiak jasoten dabezan panelez osatutako erakusketa ibiltaria inauguratu zan eta urteurrenaren inguruko jarduerak egin daitezan lekuetan ikusgai izango da. 

06.03.2023

Martxoaren 8an, Eleizbarrutiak 8 emakumeren konpromisoa autortuko dau

Etzi -martxoak 8, eguaztena- Bilboko Eleizbarrutiak ekitaldi instituzionala ospatuko dau, gotzaina buru dala, zortzi emakumeri euten fededun konpromisoa autortzeko. V. ekitaldi honetan, euren eguneroko egiteko eta zerbitzuan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren oinarrizko erronkak -iragarri, ospatu, zerbitzatu eta alkarteari lagundu- sustatzeari lotutako ekintzak burutzen dabezan emakumeak agertu gura dabez. Horren haritik, autorpena egingo jaken zortzi emakumeek Toño Valdivieso artistak egindako "oinatza jasoko dabe, gure alkarteetan eragile dan beste askoren izenean. Ekiatalida …

04.03.2023

RTVEk Bilbotik emongo dau meza bihar

"Anai-arreba gara Kristorenganako fedean" goiburuaren haritik ospatuko dau bihar -martxoak 5, domeka- Eleizak Hispanoamerikaren Eguna. Aurton, Bilboko Eleizbarrutian ospatuko da, On Joseba Segura Misinoetarako eta Elizakazko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzordeko kide eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria buru dala. Goizeko 10:30etan izango da, Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) San Anton parrokian eta TVE1 kateak zuzenean emongo dau.

02.03.2023

Izadiaren defentsarako sareko emakumeen lekukotasuna Bilbon

Martxoak 8aren, Emakumeen Nazinoarteko Egunaren bezperan, emakume buruzagi entzutetsuak, izadiaren eta Giza Eskubideen defendatzaileak, Amazonas ingurutik -Kolonbia, Venezuela, Honduras eta Guatemala- datozanak, komunikabideen aurrean agertu dira, giza eskubideen urraketak eta ingurumenaren defentsan diharduen emakume izateagaitik jasaten dabezan arriskuak salatzeko. Gaur arratsaldez, 19:30etan, berbaldia eskainiko dabe Arrupe Etxeko (Aita Lojendio, 2. Bilbao) areto nagusian, ALBOANek, besteak beste Bilbokok Eleizbarrutiagaz batera, antolatuta.

25.02.2023

Laneko ezbeharren aurkako jentaurreko zeinua, gaur arratsaldez Bilbon

Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) beretzat esanguratsua dan eguna ospatzen dihardu gaur, otsailak 27, hain zuzen be, Guillermo Rovirosaren heriotzaren 59. urteurrena eta Tomas Malagonen heriotzaren 39. urteurrena. Rovirosak langile eta lan eremuaren ebanjelizazinorako Ekintza Katolikoko mobimentu espezializatua martxan jarri eban eta Malagon abade eta HOAC mobimentuko aholkulari espiritualak funtsezko egitekoa izan eban kristau jardunbide hezigarriaren diseinuan langileen eremu eta kulturaren testuinguruan. Urteurrenok dirala-eta, Bizkaiko HOAC mobimentuak ekitaldia antolatu …

24.02.2023

Datuen babesari buruzko saioak hainbat parrokiatan

Datorren astelehenez, otsailak 27, datuen babesaren inguruko aholkularitza eta heziketarako saioa ospatuko da Durangoko Andra Mari parrokiako lokaletan, 10:00etatik 13:00era. Egun berean, arratsaldez, beste saio bat ospatuko da Bilbon, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4), 16:00etatik 19:00etara, eta martxoaren 1ean, eguaztenez, Gurutzetako parrokian, 10:00etatik 13:00era. Anabella Barroso Datuen Babeserako Bilboko Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, ez dago inongo zalantzarik datu pertsonalen babesaren eta indarrean dan araudia betetearen inguruan, "hori dala-eta, aholkularitza eta …

23.02.2023

Martxoaren 8a.Emakumeak. #Lekuan Lekuko. Aizu Nº 89. Materialak

Martxoaren 8a, Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala-eta gogoan dogu egun honetako ospakizunetan otoitzean bat eginez