Barriak
Bake Topaketa BAM Irakasle Eskolan
“Musikagile, Bakegile/Afinando la memoria” goiburua oinarritzat hartuta, saioa ospatu da BAM Irakasle Eskolan, Galo Bilbao Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako saileko arduradunak gidatuta eta GAEA –Gaitasun Akademikoaren Eleiz Adierazpena- egiten diharduen Haur Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleei zuzenduta. Belen …
Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari buruzko heziketa-saioa CECOrentzat
Aste honetan, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari buruzko heziketa-saioa ospatu da ONCEren Bilboko lokaletan, Sergio Buiza I bikaritzako lurralde bikario eta ahalmen-urritasuna daben pertsonakaz eta pertsonentzat Bilboko Eleizbarrutian garatzen dan pastoraltzaren arduradunaren eskutik. Hogeta hamar lagun batu ziran, Buiza bera eta Jose Luis Achotegui CECO …
Salerosketaren biktimak gogoan izango dabez gaur, 'Bizkaia isilik' bilkura isiletan
Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, gaur arratsaldez bilkura isilak egingo dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko. Ohiko lekuetan egingo dira bilkurak, 19:303tan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra …
Senegaldar alkarte katolikoaren batzarra, Sestaon
Joan dan zapatuz, otsailak 18, Senegal Euskadi Senidetasuna alkarteko kideak batu ziran Sestaoko Andra Mari parrokian. Hastekok Eukaristia ospatu eben, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala eta Jaime Pizarro parrokoak eta jatorriz Ekuadorrekoa dan Robinson abadeak alkar-meza emoten ebela. Bilboko 'Madre África' abesbatzak girotu eban ospakizuna. Bilbao, Donostia eta …
Parte hartu gura dozu gazteentzako Pazkoetan? Zabalik da izena emoteko epea
Aurton be hainbat Pazko antolatu da Eleizbarrutian 14 urtetik gorakoentzat. Hamazortzi urtetik gorakoentzako proposamena be aurkeztu da. Otsailaren 6an zabaldu zan izena emoteko epea eta martxoaren 19a da hori egiteko azken eguna. Hona hemen eskaintza:
Solasaldia eta gogoeta pertsonen salerosketari buruz, gaur arratsaldez, Bilbon
Otsailaren 8an ospatu zan Pertsonen salerosketaren aurkako Munduko Eguna dala-eta, Eleizbarrutian jarduera bi antolatu dira egoera hori agertzera emoteko eta gaur egun be munduan miloeka lagun esklabo bihurtzen dala salatzeko. Gaur arratsaqldez, Mª Luisa del Pozo lekaime oblata eta 'Leiho zabalik' prostituzinoan aritzen diran emakumeen harrerarako egitasmoaren zuzendariak …
IX Bake Topaketa 2023
Urte honetan, bake eta adiskidetzearen aldeko topakea –Bake Topaketa- ohiko eran ospatuko da, Garizumako lehenengo asteburuan -otsailak 25- aurrez aurreko batzarrak eginez, bikaritzaz bikaritza egingo diran ekitaldietan, helduentzat eta aurrez aurre, baina Eleizbarrutiko jarduera bakarrean, gazteentzat.
Otsailaren 25ean ospatuko da Bake Topaketa
Garizumako lehenengo zapatuan, ohikoa danez, "Bake Topaketa" Bake eta Adiskidetzearen aldeko Eleizbarrutiko bilkura ospatuko da. "Afinando la memoria / Musikagile, bakegile" goiburuaren haritik ospatuko da aurtengo ekitaldia otsailaren 25ean, Bilborocken, 11:00etatik 13:00era. Kerman Lopez bikario nagusiak topaketa aurkezteko bialdu dauan gutunean dinoanez, hauxe da …
#GAZTEPAZKOA23
Aste Santua zure bizitzan Jainkoa aurkitzen laguntzeko aukera bat da. Anaiarteko eta ospakizunetako egun batzuetan zure parte hartzea nahi dugu, Pazko eguneko bizipenetan, Pazkoa hitzaren esanahia pasabidea da; gure bizitza markatzen duten gertakari batzuen ospakizunean, biziki bizitzeko egunak.
Asteburuan, alkartasuna, otoitza eta konpromisoa
Asteburuan, Eleizarentzat oso esanguratsuak diran egun bi ospatu doguz. Alde batetik, zapatuz, Lurdeseko Andra Mariaren egunez, Gaixoaren Munduko Eguna ospatu zan -eleizbarrutian egun honen inguruan egin diran jarduerei buruz gehiago jakiteko: hemen- eta, bestetik, Esku Elkartuak erakundeak sustatzen dauan gosearen aurkako kanpaina. Kanpaina hau dala-eta, otoitzaldia ospatu …
Bake Topaketa BAM Irakasle Eskolan
“Musikagile, Bakegile/Afinando la memoria” goiburua oinarritzat hartuta, saioa ospatu da BAM Irakasle Eskolan, Galo Bilbao Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako saileko arduradunak gidatuta eta GAEA –Gaitasun Akademikoaren Eleiz Adierazpena- egiten diharduen Haur Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleei zuzenduta. Belen Rodero eskolako pastoral arduradunak amaieran azaldu ebanez, "jasandako indarkeriaren eta honek eragindako biktimen aurrean izan dogun jarrera eta sentiberatasunaren inguruko gogoeta kritikoa eragin, 50 urteotan entzun izan …
Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari buruzko heziketa-saioa CECOrentzat
Aste honetan, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari buruzko heziketa-saioa ospatu da ONCEren Bilboko lokaletan, Sergio Buiza I bikaritzako lurralde bikario eta ahalmen-urritasuna daben pertsonakaz eta pertsonentzat Bilboko Eleizbarrutian garatzen dan pastoraltzaren arduradunaren eskutik. Hogeta hamar lagun batu ziran, Buiza bera eta Jose Luis Achotegui CECO alkarteko -Pertsona katoliko itsuen Bizkaiko alkartea- Eleizbarrutiko kontsiliarioa barru, eta hiru lagunek Malagatik bideokonferentziaz bat egin eben saioagaz.
Salerosketaren biktimak gogoan izango dabez gaur, 'Bizkaia isilik' bilkura isiletan
Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, gaur arratsaldez bilkura isilak egingo dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko. Ohiko lekuetan egingo dira bilkurak, 19:303tan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan).
Senegaldar alkarte katolikoaren batzarra, Sestaon
Joan dan zapatuz, otsailak 18, Senegal Euskadi Senidetasuna alkarteko kideak batu ziran Sestaoko Andra Mari parrokian. Hastekok Eukaristia ospatu eben, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala eta Jaime Pizarro parrokoak eta jatorriz Ekuadorrekoa dan Robinson abadeak alkar-meza emoten ebela. Bilboko 'Madre África' abesbatzak girotu eban ospakizuna. Bilbao, Donostia eta Gasteizko afrikar alkarteetako 30 lagun inguruk parte hartu eban eta eurakaz izan zan Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzako Bilboko Eleizbarrutiko arduraduna.
Parte hartu gura dozu gazteentzako Pazkoetan? Zabalik da izena emoteko epea
Aurton be hainbat Pazko antolatu da Eleizbarrutian 14 urtetik gorakoentzat. Hamazortzi urtetik gorakoentzako proposamena be aurkeztu da. Otsailaren 6an zabaldu zan izena emoteko epea eta martxoaren 19a da hori egiteko azken eguna. Hona hemen eskaintza:
Solasaldia eta gogoeta pertsonen salerosketari buruz, gaur arratsaldez, Bilbon
Otsailaren 8an ospatu zan Pertsonen salerosketaren aurkako Munduko Eguna dala-eta, Eleizbarrutian jarduera bi antolatu dira egoera hori agertzera emoteko eta gaur egun be munduan miloeka lagun esklabo bihurtzen dala salatzeko. Gaur arratsaqldez, Mª Luisa del Pozo lekaime oblata eta 'Leiho zabalik' prostituzinoan aritzen diran emakumeen harrerarako egitasmoaren zuzendariak berbaldi-solasaldia gidatuko dau Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4), 18:00etan. Datorren eguaztenez, otsailak 22, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik egingo diran bilkura isiletan, salerosketa kontuan hartuko …
IX Bake Topaketa 2023
Urte honetan, bake eta adiskidetzearen aldeko topakea –Bake Topaketa- ohiko eran ospatuko da, Garizumako lehenengo asteburuan -otsailak 25- aurrez aurreko batzarrak eginez, bikaritzaz bikaritza egingo diran ekitaldietan, helduentzat eta aurrez aurre, baina Eleizbarrutiko jarduera bakarrean, gazteentzat.
Otsailaren 25ean ospatuko da Bake Topaketa
Garizumako lehenengo zapatuan, ohikoa danez, "Bake Topaketa" Bake eta Adiskidetzearen aldeko Eleizbarrutiko bilkura ospatuko da. "Afinando la memoria / Musikagile, bakegile" goiburuaren haritik ospatuko da aurtengo ekitaldia otsailaren 25ean, Bilborocken, 11:00etatik 13:00era. Kerman Lopez bikario nagusiak topaketa aurkezteko bialdu dauan gutunean dinoanez, hauxe da xedea: "jasandako indarkeriaren eta honek eragindako biktimen aurrean izan dogun jarrera eta sentiberatasunaren inguruko gogoeta kritikoa eragin, 50 urteotan entzun izan doguzan abestiak gogora ekarriz, musikaren arloan …
#GAZTEPAZKOA23
Aste Santua zure bizitzan Jainkoa aurkitzen laguntzeko aukera bat da. Anaiarteko eta ospakizunetako egun batzuetan zure parte hartzea nahi dugu, Pazko eguneko bizipenetan, Pazkoa hitzaren esanahia pasabidea da; gure bizitza markatzen duten gertakari batzuen ospakizunean, biziki bizitzeko egunak.
Asteburuan, alkartasuna, otoitza eta konpromisoa
Asteburuan, Eleizarentzat oso esanguratsuak diran egun bi ospatu doguz. Alde batetik, zapatuz, Lurdeseko Andra Mariaren egunez, Gaixoaren Munduko Eguna ospatu zan -eleizbarrutian egun honen inguruan egin diran jarduerei buruz gehiago jakiteko: hemen- eta, bestetik, Esku Elkartuak erakundeak sustatzen dauan gosearen aurkako kanpaina. Kanpaina hau dala-eta, otoitzaldia ospatu zan zapatuz Ermuko Santiago Apostolua parrokian. Beste alde batetik atzo -domeka-, 70 lagun inguruk Arraizpe Pastoral Barrutian ospatu zan batzar nagusian parte hartu eban. Asteburuan, gainera, tonbola solidarioa egin …