Barriak
Bakearen Munduko Eguneko ospakizuna Begoñan
Gaur, urtarrilak 1, Bakearen aldeko Munduko 56. Eguna ospatzen da eta, hori dala-eta, Frantzisko Aita Santuak mezua kaleratu dau "Inork ezin dau bere burua bakarrik salbatu. Barriro hasi COVID-19tik alkarregaz bakezko bideak egiteko" goiburuaren haritik. Gai bi ikutzen ditu: Covid-19aren pandemia eta Ukrainako gerra. Mezua osorik: hemen. On Joseba Segura gotzaina buru …
"Errege-opil solidarioaren" 3.500 zati banatuko dira urtarrilaren 5ean, Bilbon
Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendariak eta Ana Sofi Telletxea erakunde horretako ikerketa eta garapenerako arloko arduradunak "Errege-opil solidarioaren" ekitaldia aurkeztu eben atzo. Errege-opila urtarrilaren 5ean, eguenez, banatuko da Bilboko Plaza Barrian. Aurtengo gozoki solidarioak 600 kilo pisatuko ditu eta ohiko errezetaz egingo da. Prestaketan, 350 kilo …
Eleizak Familia Santuaren, "maitasunerako bokazinoaren sorlekuaren" eguna ospatzen dau gaur
Gaur, Familia Santuaren Eguna ospatzen dogu, aurton, "Familia, maitasunerako bokazinoaren sorleku" goiburua ardaztzat hartuta. Gure Eleizbarrutian, Familiarako saila Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barruan dago. Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordeak argitaratu ditu egun honetarako lagungarriak, besteak beste, Gabonetan familian otoitz …
Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren aldi barria
Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko kurtso honetan egin izan dan irakurketaren ostean, urtarrilaren 10ean zabalduko da eremu bakotxean egingarri lez zehaztu diran ekintzak jasoteko epea. Bikaritza nagusitik dei egin dabe webean -aitatutako egunetik aurrera erabiliko da- prestatutako orrian irauli daitezan dalako arlo horretan garatzen diharduen eta aurrerantzean garatuko …
Hasi da lan-kanpamentua Basauriko kartzelan
Gaur hasi eta hilaren 30era arte -martitzenetik barikura-, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara, lan-kanpamentua, "Jainkoaren esperientzia bazterketaz jantzitako eremuan", ospatuko da Basauriko kartzelan, Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik antolatuta. Joan dan maiatzean ospatu zan era honetako azken lan-kanpamentua.
Gabon-ospakizunak Eleizbarrutian
Ondoren, Eleizbarrutiko askotariko azken jardueren barri emongo dogu.
Atzo, 40 lagunek parte hartu eben kulturarteko erretiroan
"Seguimos caminando en familia grande/Taldekide eta bidelagun", goiburuaren haritik ospatu zan atzo -eguena-, kulturarteko erretiroa Arrupe etxean, Karidade eta Zuzentasunerako Migrazinoetarako sailak eta Loiola zentroak antolatuta.
Gotzainaren Gabon-agurra ezintasunen bat daben pertsonakaz
Bilboko gotzainak ezintasunen bat daben pertsonakaz batera zoriondu deuskuz Gabonak. Grabazinoa, abenduaren 3an, Desgaitasunaren Nazinoarteko Egunez, egin zan. Gotzainak, bere mezuan, gizarte zuzenago eta inklusiboagoa aldarrikatzen dau. Ezintasunen bat daben pertsonen agurrak osatzen dau Gabonetako zorion-agur hau.
Oroimenaren Eguna 2022.eko azaroak 10
Aurten Oroimenaren Eguna ospatzeko, asmo politikoko terrorismo eta indarkeriaren
eraginez gure artean hil dabezan pertsona guztien artean, batez be emakumeak
gogoratzea proposatzen deusku Bake eta Adiskidetzerako batzordeak.
Bidesari, 28 urte presoen ondoan
Bilboko Kartzela Pastoraltzatik sortu zan Bidesari erakundeak bere 38. urteurrena ospatu eban atzo. Ekitaldian, presoak eta askotariko egitasmoetan lagun egiten deutsien boluntarioak batu ziran, besteak beste. "Bigarren aukerak, eta hirugarrenak eta laugarrenak... emon daitekezala uste dogu", entzun zan atzo baten baino gehiagoren ahotan. Eta Alain Arteagabeitiaren ahotan …
Bakearen Munduko Eguneko ospakizuna Begoñan
Gaur, urtarrilak 1, Bakearen aldeko Munduko 56. Eguna ospatzen da eta, hori dala-eta, Frantzisko Aita Santuak mezua kaleratu dau "Inork ezin dau bere burua bakarrik salbatu. Barriro hasi COVID-19tik alkarregaz bakezko bideak egiteko" goiburuaren haritik. Gai bi ikutzen ditu: Covid-19aren pandemia eta Ukrainako gerra. Mezua osorik: hemen. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Begoñako basilikan eguerdik 12:00etan ospatuko dan urte barriko Eukaristian. Meza hori zuzenean emongo da web orrialde honetan eta Radio Popular-Herri Irratia Eleizbarrutiko irratian. Bizkaia Irratiak, …
"Errege-opil solidarioaren" 3.500 zati banatuko dira urtarrilaren 5ean, Bilbon
Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendariak eta Ana Sofi Telletxea erakunde horretako ikerketa eta garapenerako arloko arduradunak "Errege-opil solidarioaren" ekitaldia aurkeztu eben atzo. Errege-opila urtarrilaren 5ean, eguenez, banatuko da Bilboko Plaza Barrian. Aurtengo gozoki solidarioak 600 kilo pisatuko ditu eta ohiko errezetaz egingo da. Prestaketan, 350 kilo irin, 63 kilo azukre, 92 kilo gurin, 110 dozena arrautza, 30 litro laranja-lore ur, 33 kilo legamia, 50 kilo fruta azukreztatu apaintzeko eta 7 kilo gatz erabiliko dira.
Eleizak Familia Santuaren, "maitasunerako bokazinoaren sorlekuaren" eguna ospatzen dau gaur
Gaur, Familia Santuaren Eguna ospatzen dogu, aurton, "Familia, maitasunerako bokazinoaren sorleku" goiburua ardaztzat hartuta. Gure Eleizbarrutian, Familiarako saila Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barruan dago. Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordeak argitaratu ditu egun honetarako lagungarriak, besteak beste, Gabonetan familian otoitz egiteko liburuxka.
Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren aldi barria
Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko kurtso honetan egin izan dan irakurketaren ostean, urtarrilaren 10ean zabalduko da eremu bakotxean egingarri lez zehaztu diran ekintzak jasoteko epea. Bikaritza nagusitik dei egin dabe webean -aitatutako egunetik aurrera erabiliko da- prestatutako orrian irauli daitezan dalako arlo horretan garatzen diharduen eta aurrerantzean garatuko dabezan ekintzak. Otsailaren 22a, Hausterre eguna, izango da erantzunak jasoteko azken eguna.
Hasi da lan-kanpamentua Basauriko kartzelan
Gaur hasi eta hilaren 30era arte -martitzenetik barikura-, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara, lan-kanpamentua, "Jainkoaren esperientzia bazterketaz jantzitako eremuan", ospatuko da Basauriko kartzelan, Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik antolatuta. Joan dan maiatzean ospatu zan era honetako azken lan-kanpamentua.
Gabon-ospakizunak Eleizbarrutian
Ondoren, Eleizbarrutiko askotariko azken jardueren barri emongo dogu.
Atzo, 40 lagunek parte hartu eben kulturarteko erretiroan
"Seguimos caminando en familia grande/Taldekide eta bidelagun", goiburuaren haritik ospatu zan atzo -eguena-, kulturarteko erretiroa Arrupe etxean, Karidade eta Zuzentasunerako Migrazinoetarako sailak eta Loiola zentroak antolatuta.
Gotzainaren Gabon-agurra ezintasunen bat daben pertsonakaz
Bilboko gotzainak ezintasunen bat daben pertsonakaz batera zoriondu deuskuz Gabonak. Grabazinoa, abenduaren 3an, Desgaitasunaren Nazinoarteko Egunez, egin zan. Gotzainak, bere mezuan, gizarte zuzenago eta inklusiboagoa aldarrikatzen dau. Ezintasunen bat daben pertsonen agurrak osatzen dau Gabonetako zorion-agur hau.
Oroimenaren Eguna 2022.eko azaroak 10
Aurten Oroimenaren Eguna ospatzeko, asmo politikoko terrorismo eta indarkeriaren
eraginez gure artean hil dabezan pertsona guztien artean, batez be emakumeak
gogoratzea proposatzen deusku Bake eta Adiskidetzerako batzordeak.
Bidesari, 28 urte presoen ondoan
Bilboko Kartzela Pastoraltzatik sortu zan Bidesari erakundeak bere 38. urteurrena ospatu eban atzo. Ekitaldian, presoak eta askotariko egitasmoetan lagun egiten deutsien boluntarioak batu ziran, besteak beste. "Bigarren aukerak, eta hirugarrenak eta laugarrenak... emon daitekezala uste dogu", entzun zan atzo baten baino gehiagoren ahotan. Eta Alain Arteagabeitiaren ahotan eragin eben egundoko txalo-zaparrada. Berrogeta hiru urteko mutil honek esklerosi anizkoitza dau eta besteei lagundu egin behar deutsela sentitu eban, "2019an linfoma diagnostikatu eustenean. Orduan erabagi neban neure …