Barriak
Etiquetado como: Bokazinoa
Afrikako misinoen 60 urteko historiaren inguruko lekukotasunak
Atzo -martitzena- 60 urteko historian, sasoi batean edo bestean, Kongoko Errepublika Demokratikoan egon izan diran misiolari batzuk mahai-inguruan parte hartu eben, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo-Leku lokaletan. Zuzenean jardun eben, euren esperientzia batera jarriz, Trino Alvarezek, Maribe Bengoecheak, Rafa Saezek, Jose Luis Ormijanak, Arturo Gomezek eta Xabier Goikouriak bialdutako idazkia irakurri eben. Ekitaldia, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek antolatu eben, Mufungaren Adiskideak eta Goikouria Fundazinoek eta Abandoko San Bizente Martiria parrokiak lagunduta. Saioari …
Otxarkoaga ikastegiak basamortuan ospatuko dan rally solidarioan parte hartuko dau
Otsailaren 8tik 15era ospatuko da UniRaid rallyaren 2025eko ekitaldia. 2.400 kilometro egingo dabez Dakarren, Tangerretik atara ondoren. Otxarkoaga ikastegiko ikasle eta irakasleek parte hartuko dabe aurton be. Marokoko basamortuko inguru isolatuetan bizi diran alkarte eta eskoletara material solidarioa eroatea da lasterketaren helburua. Horretarako, mapaz eta iparrorratzaz baliatuta, 20 urtetik gorako autoan egingo dabe 6 etapatan banatutako ibilbidea.
Otoitza Gernikan, samurtasuna eta espiritualtasuna buztartuta
Carritas Gernikaldea erakundeak solasaldia antolatu dau; Gernikako San Frantzisko parrokian izango da bihar -urtarrilak 23, eguena-, "Samurtasunaren espiritualtasuna" gaiaren inguruan. Jaione Conde Caritas Bizkaia erakundeko IV. eta V. bikaritzetako koordinatzaileak gidatuko dau saioa.
Eleizbarrutiko ikastetxeetako mila ikasle arte- eta teknologia-azokan
Fernikako San Fidel ikastolan ospatuko da EBI Steam Azokaren IV. ekitaldia. Azokan, Elizbarrutiko Ikastetxeak.sareko 18 ikastetxetako ikasleak batuko dira. Zientzia eta artea buztartzen dituan azoka hau eguenez, urtarrilak 23, ospatuko da eta haur hezkuntzatik Batxilergorainoko adin guztietako ikasleek STEAM jakintzagaiei (zientziak, teknologia, iingeniaritza, artea eta matematikak) lotutako ehun egitasmotik gora aurkeztuko dabe.
Abade, idazle eta teologoaren berbaldia Jesusi buruz
Datorren eguenez, urtarrilak 23, Serafin Bejar Granadako abade eta teologia-fakultateko irakasleak berbaldia eskainiko dau: "Jesusen jainkotasun eta gizatasuna". Saioa Barrian (Plaza Barria, 4) izango da, 18:30etatik aurrera, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak antolatuta.
Erandion, "hizkuntza eguneratzeko" prestatzen dihardue
Datorren eguaztenez, urtarrilak 22, 19:00etan eta Erandioko San Agustin parrokiako lokaletan, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren (EEE) lehentasunetako baten sakontzeko saioa izango da: "Kultura anitzez bustitako gure gizartean fedearen barri emoteko bide barriak sustatu". "Comunikar la fe en la ciudad secular. Teología de la comunicación" (2013) liburua idatzi dauan Vicente Vide abadeak gidatuko dau saioa.
Batzar ekumenikoa Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astean
Bizkaiko kristau Eleiza eta alkarteak Bilboko Santiago katedralean batu ziran domekaz, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astean. Eleizkizunean, Eleiza Luteranoko, Espainiako Eleiza Erreformatu Episkopaleko, Konstantinoplako Patriarkatuko Eleiza Ortodoxoko, Espainiako Eleiza Ebanjelikoko, Ukrainako Eleiza Greko-katolikoko ordezkarien parte hartu eben, Kerman Lopez Bilboko Eleizbarrtiko bikario nagusi eta Eleiza Katolikoko ordezkaria buru zala.
"Esclavas de Fátima" ikastetxearen 50. urteurrena
Joan dan barikuz, urtarrilak 17, "Esclavas SC Fátima" ikastetxeak bere Urrezko Ezteguak ospatu ebazan. Fernando Marcos III-VII bikaritzetako lurralde bikarioa eta Jesus Sanchez Maus parrokoa izan ziran buru Eukaristian.
Misino-jarduerak Afrikan 60 urtez
1965eko urtarrilaren 21ean, hemengo hiru abade heldu ziran lehen Zaire zan eta orain Kongoko Errepublika Demokratikoa dan herrialdera. Misino-jarduera honen 60. urteurrena ospatzeko bihar -urtarrilak 21, martitzena, mahai-ingurua ospatuko da 19:00etan, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo-Leku lokaletan. Hirurogei urteotan herrialde haretan egon izan dan hainbat misiolarik lekukotasuna emongo dau.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org