Barriak
Etiquetado como: Bokazinoa
`Pandemiaren eta 75. urteurrenaren artean´ dokumentalaren lehenengo emonaldia
Alkarren Barri aldizkariaren urtarrileko alean, euskarri digitalean, Bilboko Eleizbarrutiaren historiaren azken bosturtekoan gertatutakoen inguruko dokumentala aurkeztu da. Eleizbarrutiaren 70. urteurrenaren harira Angel Mari Unzuetak landu eta aurkeztu eban bilduma osotuko dauan hamargarren kapitulua da. Hain zuzen be, Unzueta bederatzigarren kapitulua grabatu eta biharamunean hil zan eta, orain, bost urteren buruan, Xabier Eskauriatzak jarri dau ahotsa eta irudia. Aurreko bideoetan lez, Fernan Gorrotxategi komunikazinorako saileko kideak ideia garatu, grabatu eta ekoiztu egin dau.
Javier Goñi "Jainkoarengan eta pertsonengan sinisten eban gizona" hil da
Atzo -urtarrilak 9, eguena- Francisco Javier Goñi Soroa eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 81 urteko zala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko zazpiak eta erdietan ospatuko da Bilboko San Inazio parrokian, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala.
Lehendakaria Caritas Bizkaian izan da
Imanol Pradales lehendakaria eta Ongizate, Gazteria eta Erronka-demografikorako sailburua Caritas Bizkaia erakundearen egoitzan izan dira gaur goizean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Elena Unzueta erakundeko zuzendariak eta Manu Moreno Caritaserako ordezkariak egin deutse harrera ordezkari politikoei Caritasek Erriberan dauan egoitzan. 11.000 lagun inguguri arreta eskainiz bertan egiten daben lana ezagutzera emon deutsie. Hemendik San Frantzisko auzora joan dira askotariko herrialdeetako lagunei arreta zuzena eskaintzen deutsen Hargindegi zentroa ezagutzera.
Rabateko artzapezpikuak gidatuko ditu abade eta diakonoen gogo-jardunak
Cristobal Lopez Romero Rabateko kardinal-artzapezpikua Bilboko Eleizbarrutian izango da datozan egunetan. Datorren zapatuz, urtarrilak 11, salertar fraileak saioa gidatuko dau Barrian (Plaza Barria, 4), "Bizikide izan erlejino eta kulturen aniztasunean" gaiaren haritik. Saioa, 10:00etan hasi eta 13:00ean amaituko da. Datorren astean, ministerio ordenatuaren gogo-jardunak gidatuko ditu Barnezabalen (Berriz).
Arkeologia-indusketak Santurtziko Gorka Deuna eleizan
Santurtziko Udalak Gorka Deuna eleizan burutuko dan arkeologia-egitasmoa aurkeztu eban atzo. Ekitaldian azaldu ebenez, "herriaren historiaren atal garrantzitsu bat berreskuratu eta gorde" egin gura da. Aurkezpen-ekitaldian izan ziran Karmele Tubilla Santurtziko alkatea, Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kultura eta Kirolerako Saileko foru diputatua, Santiago Juarez ekipo ministerialeko kidea eta Alberto Santana Kultur Ondarerako Zerbitzu burua.
Serigrafiatutako kamisetak "itxaropena ikusgarri egiteko"
Abenduaren 29an emon jakon hasiera Eleizbarrutian "Itxaropenean erromes" 2025eko Jubileu Urteari eta asteburu honetan hasi da Urte Santua Bizkaiko parrokietan. 2025ean jarduera ugari izango da Eleizak 25 urtez behin ospatzen dauan jazoera honi lotuta. Astrabuduako San Lorentzo eta Erandioko San Agustin parrokiek, esate baterako, "esperientziak jasoko dabezan" serigrafiatutako kamiseten erakusketa antolatu dabe, "itxaropena ikusgarri egiteko" helburuagaz. Urte osoan iraungo dau erakusketa horrek.
400 urte, mesedetako monjak Gernikara etorri ziranetik
Florencio Rosello Iruña eta Tuterako artzapezpiku eta mesedetako fraileak parte hartuko dau asteburuan, mesedetako monjak Gernikara (orduan Ajangiz) heldu zirala -1625eko urtarrilaren 8an izan zan hori- 400 urte igaro dirala-eta.
Barritasunak Alkarren Barri aldizkariaren urteko lehenengo alean
Gaur argitaratu da euskarri digitalean Alkarren Barri aldizkariaren urteko lehenengo alea. Aldizkariaren 308. alearen azalean, gotzaina agertzen da katedralaren atarian, Bizkaian Jubileuari hasiera emonez. Urte Santuak hainbatt berezitasun dau eta, lehenengo orrialdeetan azaltzen dira guztiak. Katedrala, esate baterako, Jubileu-tenplu izango da.
2024a atzerako ispiluan
A estas alturas del calendario, mientras oteamos el 2025 y el curso pastoral del 75 aniversario, con esperanza, damos paso a las fotografías y vemos por el retrovisor a un año cargado de alegrías y penas, de despedidas.
Urte Santuaren inaugurazinoaren irudiak
Atzo inaugurau zan Urte Santua munduko Eleizbarruti guztietan. Bizkaiko Eleizeak Bilbon egin eban ospakizun ekitaldia. Prozesinoa egon zan San Nikolas eleizatik katedralera eta bertan ospatu zan mezea. Urtarrilaren 5ean egingo dira ospakizunak Bizkaiko lurraldeetan.