05-02-2025 Miércoles, IV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 2 )
 

Barriak

Etiquetado como: Bokazinoa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1627 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
02.02.2025

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
01.02.2025

Enrique Abian "laiko eta abade bokazinoen bultzatzailea" hil da

Atzo hil zan Bilbon Enrique Abian Romero Eleizbarrutiko abadea, 92 urteko zala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren martitzenez, otsailak 4, ospatuko da 19:00etan, Bilboko Karmeneko Ama parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru dala.

01.02.2025

Etorkinei eskainitako Vatikanoko eskultura hunkigarria Alkarren Barriren azalean

Alkarren Barri aldizkariaren otsaileko alearen azalean agertzen da estatua: 140 etorkin eta errefuxiatu dira, askotariko kulturak eta historiako hainbat aldi irudikatuz. San Pedro plazan Berniniren kolomadia osotzen dauan eskultura-kopuru bera da. Txalupa baten dagoz danak, eta tartean Familia Santua ikusi daiteke. Irudi hunkigarria da eta bere inguruan aita santuak gauzatzeko dinoskun lau aditz irakurri daitekez: abegi egin, babestu, sustatu eta bertakotu. Argazkia komunikabideetarako Bilboko Eleizbarrutiko saileko kideek hartu eben otsailaren 24tik 26ra Erroman ospatu zan komunikazinoaren …

31.01.2025

Lointek enpresak jaso dau "Marcelo Gangoiti" saria

Gaur ospatu da Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko Somorrostro ikastegiak emoten dauan "Marcelo Gangoiti" sariaren XVIII. ekitaldia. Urduliz eta Zierbenan sostraituta egonda be, nazinoartera hedatutako familia enpresa batek jaso dau aurtengo saria. Lointek enpresak galdara industrial, erreaktore, lurrun-sorgailu eta abarren diseinu, ingeniaritza eta ekoizpenaz arduratzen da. Alkartearen aldeko zerbitzuagaitik be bereizten da, "bardintasun eta inklusinoaren aldeko konpromiso argia" agertuz, Kerman Lopez bikario nagusiak azaldu dauanez. 

31.01.2025

«Bakearen aldeko ibilaldia», ITAKA-Eskolapioek deituta

ITAKA-Escolapiek deituta, bihar -otsailak 1, zapatua-, "Bakearen aldeko ibilaldiaren" 41. ekitaldia ospatuko da. Ibilaldiak amaiera emongo deutse astean zehar bakearen eta indarkeriarik ezaren balioak sustateko ospatu dan "Bakearen aldeko astean" egin izan diran jarduerei.

31.01.2025

Domekaz, biziera sagaratuak bere eguna ospatuko dau

Datorren domekaz, otsailak 2, Jaunaren Aurkezpenaren egunez, Biziera Sagaratuaren Munduko XXIX. Eguna ospatuko da. Aurton kontuan hartu dabe Jubileu Urtea eta "Itxaropenean erromes eta ereile" goiburua hartu da oinarritzat. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Santiago katedralean arratsaldeko zazpietan ospatuko dan Eukaristian. 

30.01.2025

Ekitaldia Barakaldon indarkeriarik ezaren eta bakearen aldeko eskola-egunean

Josema Incierte Fede-zabalkunde eta Katekesirako Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak deituta eta Jose Alberto Guemes PBko moderatzailearen laguntzagaz, hainbat batzar egin dabe Barakaldon kristau nortasuneko ikastetxeetako pastoral arduradunakaz. Inciertek azaldu dauanez, ikastetxeen eta alkartearen artean lokarriak sortzea da helburua, "alkarri lagunduz eta alkarlanean arituz, Barakaldoko neska-mutilei barri ona iragarteko":

30.01.2025

Venezuelako pastoral inguru batek Gonzalo Tosantos abadearen izena izango dau

Jubileu urte honetan, Luis Rey, San Isidro labrador, Santa Rosalía, Ntra. Sra. de la Luz, Virgen del Valle eta Virgen del Carmen parrokiak barne hartzen dituan pastoral inguruak  Mons. Gonzalo Tosantos izena izango dau. Venezuelako Ciudad de Bolivar artxidiozesitik azaldu dabenez, "omenaldia egin jako bere bizitzako urte asko inguru honetako alkarte indigenei eta ahulenei laguntza emoten igaro ebazan Jainkoaren zerbitzari ospetsu eta eredugarri honi".

29.01.2025

Gordexolako Francisco Verascola martiri dohatsu izendatu dabe

Astelehenez, urtarrilak 27, Frantzisko aita santuak Santuen Kausetarako Dikasterioko prefektua dan Marcello Semeraro kardinalari harrera egin eutsan eta Errukiaren Ahizten Institutuaren sortzaile izan zan Vincenza Maria Poloniren bitartekotzaz lortutako miraria eta 1597an Georgian hil ebezan bost fraile minorren, tartean Gordexolako Francisco Verascolaren martiritza autortzen dabezan aginduak argitaratzeko baimena emon eban.

28.01.2025

Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenaren hamargarren urteurrena

Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatzen dan urte berezi honetan, hamar urte beteten dira Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenak lehenengo aldiz banatu ziranetik. Kultur Erakundeen Mahaiak IV. ekitaldiko sarituen izenak ezagutzera emon ditu. "Euskal Baliabideak taldea" liturgiarako lagungarrien itzulpenaz arduratu izan dan taldeak, Inmaculada Gallastegi eta Juan Maria Iraolagoitiak (hil osteko saria), euskerazko komunikazinoan egindako ekarpenagaitik eta Antonio linaza abadeak, liturgiako musikaren eta telebista publikoaren bidez (EITB) domekako mezen emonaldien sustapenean …

Emaitzak orrialdeka