19-04-2024 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 43 )
 

Barriak

Etiquetado como: Salerosketa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1066 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
18.10.2023

Urriaren 28an, zapatuz, alkartezainen batzarra

Parrokietan pastoralgintza sustatzeko beharrizana ikusita sortu zan 2014an alkartezainaren irudia, orduan parrokiako erreferente deitu zana. Urriaren 28an, zapatuz, Bilboko Eleizbarrutiko alkartezainen batzarra ospatuko da EBI Eleizbarrutiko Ikastetxeen sarean dan Sopuertako San Viator ikastetxean.ospatuko da Bilboko Eleizbarrutiko alkartezainen lehenengo batzarra. Joateko asmorik izan ezkero, aldez aurretik jakinarazo hemen

18.10.2023

Emakume "nekaezinak" Begoñako misino-azokan

Urriaren 16tik azaroaren 24ra batuko dabez abenduaren 2tik 10era ospatuo dan Begoñako Misino-azokan salgai jarteko gauzak. Azoka hau parrokiak Basilikako eleizparen azpian dituan lokaletan ospatuko da eta arkupeko lokaletan jasoko dabez gauzak, 17:30etatik 19:30etara. Gehiago jakiteko: 94 412 70 91. Misinoetarako Begoñako taldeko kide gehienak emakumeak dira eta 30 urte inguru daroaz azoka antolatzen. Mari Carmen Pradera eta Maite Nebredak bultzatu eben ekimen solidario hau eta, gaur egun be, horretan dihardue.

18.10.2023

Luis Alberto Loyo abadeak gidatuko dau bihar erretiroa ministerio ordenatuarentzat

Bihar -urriak 19, eguena-, ministerio ordenatuak kurtsoko lehenengo erretiroa ospatuko dau Begoñako Gogarte Etxean, 10:00etatik 14:00etara. Bihar, Santiago katedraleko dean eta Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) arduradun dan Luis Alberto Loyo abadeak gidatuko dau erretiroa. Ostean, alkarregaz bazkaltzeko aukera izango dabe eta horretarako ezinbestekoa da izena emotea, 94 466 79 79 telefonora deituz (Susana Mediavilla) edo smediavilla@bizkeliza.org helbide elektronikora mezua bialduz.

17.10.2023

Bilboko Eleizbarrutiak bat egin dau bake eta adiskidetzearen aldeko otoitz egunagaz

Pierbattista Card. Pizzaballa Jerusalemeko patriarka latindarra eta Lurralde Santuko Ordinario Katolikoen Batzarreko presidenteak, dei egin deutse munduko parrokia eta alkarte erlijiosoei, bake eta adiskidetzearen aldeko barau eta otoitz eguna egin daien gaur, martitzena, urriak 17, eta Bilboko Eleizbarrutiak be bat egin dau ekimen honegaz. Gotzaina buru izango da gaur arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean egingo dan otoitzaldian: Sakramentu Guztiz Santuaren erakusketa eta Arrosarioa ererzatzea.

17.10.2023

Begoña Iñarra misiolariaren berbaldia bihar, Bilbon

"Misinoa: arriskutik eraldaketara" goiburuaren haritik jardungo dau bihar -eguaztena-, Begoña Iñarra misiolariak Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). Iñarra, Afrikako Andra Mariaren misiolaria da eta bere berbaldia Eleizbarrutietako Misinoen ordezkaritzak datorren domekaz, Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrenaren barruan ospatuko dan DOMUND egunari lotuta antolatu dau,

16.10.2023

Martxan da familien erlojua

'Familiaren erlojua' bitartekoa Bilboko Eleizbarrutiak (Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako familia eta helduak saila) sustatzen dau Arrupe alkarteagaz eta Loiola zentroagaz batera, familia egitsmoa bultzatzatzeko "bizi dauan edozein une eta inguruabarretan (askotariko familiak, banandutakoak, seme-alabak dabezanak edo ez dabezanak...)".

15.10.2023

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
14.10.2023

Verbum Dei erakundeak kurtsoko jarduerak aurkeztu ditu

Verbum Dei Bizkaiko familia misiolariak "Hitzaren eskola" aurkeztu dau kurtso honetarako. Salmoen liburuaz baliatuz, hilean behin batuko dira Indautxuko Karmeneko Ama parrokian. Lehenengo saioa, datorren eguaztenez, urriak 18, ospatuko da 18:30eetatik 20:00etara. Gehiago jakiteko eta izena emoteko, 94 624 12 84 telefonora deitu (Inma Ochoa).

13.10.2023

Urriak 17: Bake eta adiskidetzearen aldeko barau eta otoitz eguna

Pierbattista Card. Pizzaballa Jerusalemeko patriarka latindarra eta Lurralde Santuko Ordinario Katolikoen Batzarreko presidenteak, Lurralde Santuko Ordinarioen izenean, dei egiten deutse munduko parrokia eta alkarte erlijiosoei, bake eta adiskidetzearen aldeko barau eta otoitz eguna egin daien datorren martitzenez, urriak 17.

13.10.2023

Eleizbarrutiko 550 lagun erromes doa Lourdesera

Gaurtik domekara arte -urriak 15- ospatuko da Eleizbarrutiko ohiko erromesaldia Lourdesera. Aurton, partaideen kopurua pandemia aurreko kopuruetra hurreratzen da. Izan be, Bizkaiko leku askotako559 lagun atarako da bihar Lourdesera, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina be taldean doa, Aitor Uribelarrea Lourdeseko Hospitalitateko kontsiliarioagaz eta hainbat abade eta abadegaigaz batera.