Barriak
Etiquetado como: Bibliotecas Humanas
Eleizbarrutiko ordezkaritza JOCen Biltzar Nagusian, Huescan
Kristau Gazteria Langileak (JOC) 50. Biltzar Nagusia ospatu dau Huescan. Bilboko Eleizbarrutiko 6 militante (bat, sarbidean) eta 3 konbidatu heldu izan dira bertan: Ethan, Ainara, Patricia, Nagore, Eneko, Victor, Nacho, Virginia eta Pepelu.
Abendualdiko otoitzaldia bihar Arrupe Etxean
"Dios camina con su pueblo/Jainkoa herriarekin batera doa" goiburuaren haritik ospatuko da Abendualdiko otoitzaldia, Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Migrazinoetarako sailak eta Loiola zentroak antolatuta. Bihar -abenduak 10, martizena- izango da Arrupe Etxean (Aita Lojendio 2. BIlbao), 19:00etatik 21:00etara.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Jaiotzazaleen Bizkaiko alkarteak Athletic omendu dau
Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak jaiotzen kanpainaren 66. ekitaldia aurkeztu dau. Pausoen Museoan, askotariko jaiotzak dagoz; bik Athletic omentzen dabe.
Bizkaiko Caritaek 270.000 euro inguru batu ditu DANAren biktimentzat
Gure lurraldean, ekimen ugari dago martxan DANAren biktimei laguntzeko. Orain dala aste batzuk, Mediterraneo aldera 150.000 euro bialdu zirala iragarri eban Caritas Bizkaia erakundeak. Harrezkero be batu izan da dirua kolekten edo jentearen dohainen bidez. Oraingoan, 116.433 euro bialdu dira, 77.622 euro Caritas Valentziari eta 38.811 euro Espainiako Caritas Konfederalari, preminen arabera, kaltetutako gainerako lekuetako Caritas taldeei bideratzeko.
Domekaz, Seminarioaren eguna
Datorren domekaz, abenduak 8, Sortze Garbiaren Egunez, Eleizbarrutiko Seminarioaren eguna ospatuko da. Ignacio Fernandez errektoreak adierazo dauanez, "aukera ona da otoitz egiteko, esker ona adierazoteko eta eskaria egiteko mahastizainari, abadegaiak bialdu eta gidatu daizan eta euren euskarri eta bidelagun izan daiten".
On Joseba Segura gotzaina Misino-bialketan Xabierren
Abenduaren 3an, martitzenez, ospatu zan San Frantzisko Xabier misinoen zaindariaren eguraren inguruan, Misino-heziketarako Madrileko Eskolako 16 ikasle erromes joango dira Xabierrera (Nafarroa) asteburu honetan (abenduak 7 eta 8).
Gotzainaren esker ona Eleizbarrutiko 5.000 boluntariori
Gaur ospatzen dogun Boluntarioen Nazinoarteko Eguna dala-eta, gotzainak mezua idatzi deutse askotariko erakundeetan boluntario lez jarduten daben 5.000 lagunei. On Joseba Segura gotzainak "bihotzez" eskertu deutse "Bizkaiko Eleizaren eta gizartearen aldeko, konpromiso, eskuzabaltasun eta zerbitzua". Alkartearen izenean, "Barri Onaren poza eroanez eta gizarte bizi eta solidarioagoa eraikitzen lagunduz" egiten daben ekarpenagaitik.
Biktimak hezitzaile BAM Unibertsitate Eskolan: Oroimena, heziketa eta justizia
Oroimenaren Egunaren eta laster ospatuko dan Giza Eskubideen Egunaren harira, xede politikoko indarkeriak Euskadin eragin izan dauan zenbait biktimak bere lekukotasuna eskaini eban atzo, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM).
Rakel Mateo triatoilari paralinpikoa eta Aitor Alapont enpresaria, 2024ko 'Gazte Role Model'
Gaur arratsaldez, "Gazte Role Model" sariak banatuko dira Begoñazpi ikastolan. Sarien XV. ekitaldian, Rakel Mateo bizkaitar triatloilariak eta Aitor Alapont enpresariak jasoko dabez autorpenak. Lehenengoa, hamargarren postuan geratu zan Parisen ospatu diran olinpiadetako paratriatloian eta bigarrenak P4Q bizkaitar multinazionala fundatu dau beste batzukaz batera. Euskadiko heziketa-arloari lotutako sari hnen bitartez saritu bieh gizarte konpromisoa eta jardun profesionala autortzen da, ahalegin eta hobetzearen eredu lez aurkeztuz ikastetxeko ikasleei.