22-07-2024 María Magdalena
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 5 )
 

Barriak

Etiquetado como: Erromesaldia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1252 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
19.06.2024

Osasun Pastoraltzarako eragileen Eleizbarruti arteko batzarra

Atzo -ekainak 18, martitzena-, ospitaleetako pastoral eragileen Eleizbarruti arteko XXI. batzarra ospatu zan Donostiako Eleizbarrutiko Seminarioan. Donostia, Gasteiz eta Bilboko Eleizbarrutietako arreta erlijioso eta espiritualetako zerbitzurako taldeak 2019an batzartu ziran azkenengo aldiz eta aurton barriro izan dabe hitzordua.

19.06.2024

Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko azken batzarra

Atzo eta herenegun, Bilboko Eleizbarrutiko erakunde erabakitzaile nagusiak kurtsoko azken batzarrak ospatu ebazan Eleizbarrutiko Seminarioan. Gotzainak, bikario nagusiak, lurraldeetako bikarioek, idazkari nagusiak eta hiru laikok amaitzear dan kurtsoa ebauatu dabe. Beste alde batetik, Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatuko dan 2024-25 kurtsoari begira, gai nabarmenenak aztertu dabez.

19.06.2024

Mañes galdara-lantegiak jaso dau Enkarterri Hoberantz saria

Atzo arratsaldez ospatu zan Enkarterri Hoberantz sariaren banaketa-ekitaldia Galdameseko Loizaga torrean. EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator Eleizbarrutiko ikastetxeak eta Enkarterriko Mankomunitateak sustatzen daben sariaren XX. ekitaldian, 1974an familiak sortutako Mañes galdara-lantegiak jaso dau autorpena.  

18.06.2024

Bizkaiko itsu katolikoen kurtso amaierako ekitaldia

Atzo -ekainak 17, astelehena- Bilboko Eleizbarrutiko CECO alkarteko (itsu katolikoak) kideak Begoñako Gogarte Etxean alkartu ziran kurtso amaierako ekitaldia ospatzeko.

18.06.2024

Bisita ikusgarria Otxandioko ermitetara: 360º eta 3 D

Otxandioko parrokiak torrerako sarbidean egingo diran lanak aurkeztuko ditu bihar, 19:00etan. Aldi berean, herrigunetik hurran dagozan lau ermitak era ikusgarrian, hau da 360 gradutan eta 3 dimentsinotan, bisitatzeko aukera emongo dauanweb orrialdea ezagutzera emongo da. Gainera, San Martin ermitan, udalerriko eraikin erlijiosorik zaharrenean, ekorketa egin da georradarrez, ermitako lurzoruan zein ingurukoan 5 metroko inguruan. Esplorazinoaren ostean, hondakinen bat antzeman da. Horren barri be emongo da. 

17.06.2024

Asteburuan, Kristau Sarbideko sakramentuak eta beste hainbat jarduera

Atzo -ekainak 16, domeka- helduen kristau sarbideko sakramentuak, hau da, Bateoa, Eukaristia eta Sendotza, ospatu ziran Sestaon. Gainera, zapatuz, ekainak 15, Ipar-Hegoaldea ikastaroko kurtsoko azken saioa ospatu zan Bilboko Barrian eta arratsaldez, joan dan eguenez hil zan Antonio Madinabeitia misiolariaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna ospatu zan Gasteizen. Ondoren, aitatutako gertaerok eta beste hainbat gogoratuko doguz.

17.06.2024

"Enkarterri Hoberantz" sariaren XX. ekitaldia

Bihar -ekainak 18, "Enkarterri Hoberantz" sariaren XX. ekitaldia ospatuko da Galdameseko Loizaga Torrean. EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak eta Enkarterriko Mankomunitateak antolatzen dabe sari hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Enkartur, SPRI, ADR Enkarterrialde eta Enkarterri Group erakundeen laguntzagaz. Elixabete Etxanobe Bizkaiko Diputatu Nagusia izango da buru ekitaldian. 

16.06.2024

Eleizbarrutiko asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
15.06.2024

Ondare kultural erlijiosoari buruzko jardunaldiak ospatuko dira Bilbon

Kultur Ondarerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeak sustatuta, Eleizaren Kultur Ondareari buruzko XLII. Jardunaldiak ospatuko dira. Aurtengo ekitaldian, honako gai hau landuko da: "Ondare kultural erlijiosoa, ohitura, modernitatea eta jasangarritasuna".

14.06.2024

Abade eta laikoen izendapen barriak datorren kurtsorako

Gotzain Kontseiluak, oraindik amaitu barik dagoan prozesuren bat izan ezik, abade eta laikoen jardunleku barriak eta barritzeak onartu ditu eta datorren kurtsoan sartuko dira indarrean. Irailaren 1etik aurrera, Sergio Buiza abadea izango da I. eta II. bikaritzetako arduraduna eta gaur egun II. bikaritzako (Enkarterri) bikario dan Miguel Vera abadeak moderatzaile lez jardungo dau Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian. Beste alde batetik, Eleizbarrutian kantziler barria izango da, Jorge Canarias Deustuko Unibertsitateko irakasle eta lizentziadun Zuzenbide Kanonikoan. Canariasek Felix Alonsoren

Emaitzak orrialdeka