18-04-2026 Sábado, II semana - pascua
 

Barriak

Etiquetado como: Erromesaldia

29.04.2023

Parte hartuko zeunke Corpus Christi parrokiak Lurralde Santura egingo dauan erromesaldian?

Bilboko Corpus Christi parrokian ohituta dagoz Lurralde Santura erromesaldiak antolatzen. Pandemia aldian eta 2023 urte honetan izan ezik, aspalditik egiten dihardue bidaia urtero Lurralde Santura gaian benetako aditu dan eta lurralde hori primeran ezagutzen dauan Javier Martinez Suescun abadearen eskutik. Parrokiatik dei egiten deutse gura daben Eleizbarrutiko kide guztiei, …

10.03.2023

Lurdeseko Hospitalitatearen erromesaldia Santiagora

Gaur eguerdian abiatuko da Bilbotik Lurdesko Bizkaiko Hospitalitateko 90 lagunez osatutako taldea, asteburuan, erromesaldia egiteko Santiagora. Erromes, gaixo eta hospitalarioak autobus bitan joango dira Santiagora eta eurakaz joango da Aitor Uribelarrea Hospitalitateko Eleizbarrutiko kontsiliarioa. 

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2476 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
01.04.2026

200 lagun inguruk parte hartuko dau Gazteen Pazkoetan

Gaur hasiko dira eleizbarrutian aurtengo Gazteen Pazkoak, 15 urtetik gorakoentzat (2011an jaiotakoak). "Bizitza bizteko bidea" goiburuaren haritik, eleizbarrutiko 200 gaztetxo eta gazte baino gehiagok Pazkoa bizi eta ospatu egingo dabe. Arduradunen esanetan, "aukera ona da eleizbarrutiko beste pertsona eta talde batzukaz batera Pazko HIrurrenaren ospakizunera zentzunez eta sakontasunez  hurreratzeko". 25 urtetik gorakoentzako proposamena be bada. 

01.04.2026

Apirilagaz batera, Alkarren Barri aldizkari barria euskarri digitalean

Eskuragarri da apirileko Alkarren Barri aldizkaria euskarri digitalean. Ohikoa danez, aldizkaria hilaren lehenengo egunez kaleratzen da euskarri digitalean eta egun batzuetara harpidedunen etxeetara heltzen da paper euskarrian. Argitalpen honek irakurketa dinamikoagoa eskaintzen du, edukiak aberastu egiten dabezan bideo, argazki-galeria eta esteken bidez.

31.03.2026

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolaren egoitza akademiko barria Campo Volantinen

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolak aldi barriari ekingo deutso Bilbon, bere jarduera akademikoa Campo Volantin pasealekuko 36. zenbakian, La Salve zuziaren ondoan, kokatutako egoitza barrian. Eleizbarrutiko ikastetxeak 2027ko irailean, egokitzapen-lanak amaitzeaz batera, ekingo leuskio jarduerari kokapen barrian. 

31.03.2026

Aste Santuan, bisita gidatuak Elorrion

Elorrioko udalak antolatuta, Aste Santuan bisita gidatuak egingo dira herrian, historia eta kultur ondarea ezagutzeko. Apirilaren 2 eta 6 bitartean egingo diran bisitaldiak gaika egingo dira ibilbide desbardinakak, euskeraz zein gaztelaniaz. Parte hartu gura dabenek lekua gorde edo argibide gehiago eskatu daikie 946 820 164 edo 688 776 270 telefonoetako batera deituz edo turismoa@elorrio.eus helbidera mezua bialduz.

30.03.2026

Gazteen topaketa Berrizen: "ahaztu ezineko eguna"

Joan dan zapatuz, martxoak 28, laugarren eta bosgarren bikaritzetako gazteak batu ziran; gelditzeko, kokatzeko eta haratago begiratzeko eguna izan zan, begirada altxatu eta gure erantzunaren zain dagozan errealitate mingarriak -bidegabekeria, pobretasuna, migrazinoa- ikusteko, horreei aurrez aurre begiratzeko eta euren ikutua sentizeko eguna.

30.03.2026

Gotzaina buru dala ospatuko da gaur Nazaretarraren prozesinoa

Gaur arratsaldez Nazaretarraren prozesino tradizional eta jentetsua ospatuko da Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabala auzoetan. Iaz kofradiaren Ohorezko domina jaso eban On Joseba Segura Bilboko gotzainak parte hartuko dau aurton be. Astelehen Santuz, Gure Aita Jesus Nazaretarraren Errege kofradiak Nazaretarraren prozesinoa egiten dau. Iluntzeko 20:30etan abiatuko da Asisko San Frantzisko parrokiatik (Quinta parroquia).

29.03.2026
29.03.2026

Astekoak, asteko barri nagusiak

Astekoak, asteko barri nagusien laburpenak azken zazpi egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barrien laburpena jasoten dau.
28.03.2026

Gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak katedralean

On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak Santiago katedralean eta, gainera, zuzenean emongo dira web honen eta Radio Popular-Herri Irratiaren bidez.  

27.03.2026

Alkartasunezko egitasmoa: 40 egunerako janaria Kaikorrerako (Kenya)

Ospatu barri dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpainaren barruan Hegoaldeko Ahotsak hemen izan dirala eta monja marianitek Kaikorren (Kenya) garatzen diharduen egitasmoak aurkeztu dabezala aprobetxatuz, Ermuko alkarteak alkartasunezko egitasmoa sustatuko dau. Honen bitartez, ekarpenak egin daitekez Kaikorreko haurtzaindegietan janaria izan dagien.  

Emaitzak orrialdeka