17-04-2024 Miércoles, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 5 )
 

Barriak

Etiquetado como: Rovirosa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1060 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
28.03.2024

Gotzainaren eskaria eleiztarrei Lurralde Santuari lagundu deioen

Bilboko gotzainak Krisma-meza ospatu dau, gaur, Bilboko katedralean. Esanahi "oso aberatsa" dauan eleizkizuna da, Kerman Lopez bikario nagusiak Radio Popular-Herri Irratiari eskainitako alkarrizketan azaldu ebanez. Bere esanetan, "gotzaina, Bizkaiko parrokia guztietako parroko da eta, beraz, katedrala Bizkaiko parrokien parrokia da. Krisma-meza Eleizbarrutiko abadeen batzarra da, gotzainak Bizkaiko parrokietara bialdutako abadeen batzarra, eta eleizkizun horretan abadetzarako agintzariak barritu egiten dira. Holan, bat eginda gagozala, Eleiza bera garala agertzen dogu". Bihar, Bariku …

28.03.2024

Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Krisma-mezan, Santiago katedralean, 11:00etan.

28.03.2024

Nelkaldi bizidunak Balmasedan, Arkotxan eta Durangon

Hiru herriotan, aspalditik eusten deutse usadio honi. Balmasedan, esate baterako, bihar goizeko 9:30etan antzeztuko dan Nekaldi Bizidunak 50.000 bisitari inguru erakarten dau urtero. Egitaraua, ibilbidea eta sarrerak: hemen. Prozesinoez eta Nekaldi bizidunaren biharko antzezpenaz gainera, azken afariaren antzezpena egingo da gaur, hain zuzen be, Durangon. Hiru egunez antzezten dabe, atzo, lehenengo aldiz, gaur eta bihar. Gehiago jakiteko: hemen. Azkenik, Zaratamoko Arkotxa auzoan, antzezpena 11:00etan hasiko da eta hiru orduko iraupena izango dau.

27.03.2024

30 metroko altuerako Athleticen kamiseta Derioko Seminario Zentrum eraikinean

20 metroko zabalerako eta 30 metroko altuerako Athleticen kamiseta -600 metro karratu eta 300 kiloko olana mikrozulatua- jarri dabe Derioko Seminarioa zanaren Seminario Zentrum eraikinaren erdiko torrean. Eraikin horretan, enpresa- eta zerbitzu-alkarteak jarduten dau, guztira, 3.000 lagun inguruk. 

27.03.2024

Alkartasuna Lurralde Santuaren alde

Bariku Santuz, urtero, Leku Santuen aldeko Egun berezia ospatzen dogu. Hori dala-eta, Anai Francesco Patton Lurralde Santuko Jagoleak mezua idatzi dau: "Pandemiaren eraginez urte bi inguru kolokan emon ondoren, urriaren 7an beste gerra bat biztu zan bat-batean Lurralde Santuan. Milaka heriotza eragiteaz gainera, beste behin be blokeatu egin zan erromesen bisita, gure gazteak luzaroan eskolara joan gabe geratu ziran eta Lurralde Santuko kristau asko eta asko, batez be Belenen eta Palestinan eta baita Jerusalemeko Uri zaharrean eta Israelen be, lan barik geratu zan".

27.03.2024

Bizimodu hobearen bila euren etxea izten daben emakumeak gogoratuko dabez 'Bizkaia isilik' bilkuretan

Hilaren azken eguaztenez ohiko bihurtu danez, 'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira gaur, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Bilkurak 19:30etan egingo dira ohiko lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan, Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan. 

26.03.2024

Gazteek Kurutze-bidea egin dabe Durangon

Atzo, Astelehen Santua, Durangon gazteek emon eutsen hasiera Aste Santuari. Alex Alonsolurraldeko bikarioak amaieran azaldu ebanez, "Aita Santuak Lisboako GMJ ekitaldian idatzi eban Kurutze-bidearen haritik otoitz egin dogu eurakaz". Gazteak txandakatu egin ziran egonaldiz egonaldi kurutzea eroateko, "nor bere baitan bilduta".

26.03.2024

Gazteen Pazkoak

Bihar -eguaztena- hasiko dira gure Eleizbarrutian ospatuko diran Pazko gehienak. "Jesusen antzera, abegi egin" proposatu jake aurton gazte eta gaztetxoei Pazkoa bizi daien. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Haur eta Gazteen sailetik azaldu dabenez, "aukera ona da Pazko Hirurrenarenera zentzuz eta sakontasunez hurreratzeko, egunok Eleizbarrutiko beste pertsona eta talde batzukaz batera biziz".

25.03.2024

Juan Ignacio Bilbao Alcatena onberatasun handiko gizona hil da

Martxoaren 23an, zapatuz, Juan Ignacio Bilbao Alcatena Eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 92 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur ospatuko da 18:00etan, Plentziako Andra Maria Magdalena parrokian. 

Emaitzak orrialdeka