Barriak
Etiquetado como: Bidaia
Txalo beroak abegi eta inklusinoan eredu diran 8 emakumeri
Jente asko batu da Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 'martxoak8mujeres' autorpen-saioaren VI. ekitaldian parte hartzeko. Bilboko Eleizbarrutiak ekitaldi instituzionala ospatu dau euren fedezko konpromisotik Bizkaiko Eleizari eta gizarteari funtsezko zerbitzua eskaintzen deutsen 8 emakumeri autorpena egiteko. Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran parte hartzen diharduen On Joseba Segura Bilboko gotzainak bideo-mezuz agurtu ditu 8 emakumeak: "zeuren burua eskainiz, gorputz eta arima arituz, ekarpen handia egiten dozue alkarteei, familiei eta pertsonen bizitzan hain …
«Martxoak 8 Mujeres» ekitaldiaren zuzeneko emonaldia
Gaur eguerdiko 12:30etan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatuko dan "Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldia. Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusia izango da buru Bizkaiko Eleizak 8 arlo ordezkatzen dabezan 8 emakumeren lana autortuko dauan saioaren VI. ekitaldian.
Gaur, 8 emakumek Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko dabe
Gaur, martxoak 8, Bilboko Eleizbarrutiak zortzi emakumeren lana eta konpromisoa autortuko dau. Seigarren urtez jarraian ospatuko da ekitaldi instituzional hau, hain zuzen be, eguerdiko 12:30etan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Kerman Lopez bikario nagusia izango da buru, izan be, On Joseba Segura gotzaina Madrilen da Espainiako Gotzainen Batzarraren osoko bilkuran. Autorpena jasoko daben emakumeei lehenengo ekitalditik sari hau diseinatu eta landu dauan Toño Valdivieso artistak egindako oinatza emongo jake.
Maite Fernández de Agirre, parrokiari eta Soduperi eskainitako bizitza
Maite Fernandez de Agirre da bihar, eguerdiko 12:30etan, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian ospatuko dan ekitaldian, Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeetako bat. Amurrion jaiota, urte asko daroaz Sodupen bizitzen eta koruan, mendizaleen taldean, Errege-kabalgataren antolaketan eta, batez be, parrokian parte hartzen dau. San Bizente eleizako alkarteko kide izateaz gainera, liturgia sustatzen dau, laikotzarako mahaiko, katekesiko... partaide da. Askotariko jardueratan esku-hartzen dau eta gainerako 7 emakumeak eta beste makina bat emakume lez, Bizkaiko Eleizagaz …
Zaldibarko tonbola solidarioaren ekitaldi barria
Bihar -martxoak 8, barikua- hasi eta datorren domekara arte -martxoak 10- "Zaldibarko tonbola solidarioaren" ekitaldi barria ospatuko da. 'Hirugarren Munduaren' inguruko parrokiako taldeak sustatuta, 40 urtetik gora daroez tonbola egiten eta aurton batu daiten dirua Kolonbia, Haiti eta Filipinetan garatzen diharduen askotariko egitasmoetarako izango da. "Tonbola solidarioa" ANACHAren lokaletan egongo da egun eta ordutegi honeetan: barikuz, 19:00etatik 21:00etara; zapatuz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 21:00etara eta domekaz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara.
San Juan de Dios ospitalearen mendeurrena
1924an sortu zan Santurtziko San Juan de Dios ospitalearen mendeurreneko atzera begirako argazki-erakusketa dago ikusgai martxoaren 21era arte Torre Etxean. Gainera, bihar, martxoak 8, San Juan de Dios eguna, oroitzapenezko Eukaristia ospatuko da ospitaleko eleizan, Amador Fernandez San Juan de Dios ordenako probintziala buru dala eta Sergio Buiza lurralde bikarioa be bertan izango da.
"Laguntasuna Eleiza Behartsuari" erakundearen txostena
"Laguntasuna Eleiza Behartsuari" fundazinoak munduko asktasun erlijiosoari buruz prestatu dauan txostena aurkeztuko dabe gaur 19:30etan eskolapioen ikastetxean (Errekalde zum., 19. Bilbao). Ekitaldian izango dira Kerman Lopez Bilboko bikario nagusia, A. Jean Boniface Somda Furkina Fasoko abadea eta Jose Maria Gallardo Villares "Laguntasuna Eleiza Behartsuari" fundazinoko zuzendaria.
Nely Ramon, alkarteei 'bizirik' eutsiz
Nely Ramon da matxoaren 8an, barikuz, Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeetako bat. Bere senarra 2000ean etorri zan Bilbora Ekuadorretik eta bera urtebetera. Beranduago, bost seme-alabak etorri ziran. Bizilekua bilatzeaz gainera, parrokia bilatu eben, "beti izan nazalako fededuna eta fedea ospatzera norabait joan beharra neban". Alde Zaharrean, umeei eskola-laguntza eskaintzen deutsen Caritas Bizkaia erakundearen 'Tximeleta' egitasmoaren bitartez lortu eban eta San Anton elizara joaten hasi zan. Katekista lez hasi zan eta ahuleziazko egoeran dagozan pertsonei abegi …
Garizuma-aldiko berbaldiak: Jaime Asenjo Begoñan eta Carlos Olabarri Karmeneko Ama parrokian
"Garizuma-aldia eta parkamenaren sakramentua" gaiaren inguruan jardungo dau bihar, Carlos Olabarri Ministerio Ordenaturako Bilboko Eleizbarrutiko zuzendariak, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, 19:00etan, Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian (PB) Garizuma-aldian egiten diharduen saioetan. Beste alde batetik, gaur arratsaldeko 18:00etan, Jaime Asenjo Echaniz abadeak jardungo dau Begoñako basilikan.
Bilboko gotzaina, Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Batzordeko presidente
Osoko Bilkurak Bilboko gotzaina izendatu dau, 40 botogaz eta lehen bozketan Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Batzordeko presidente. On Joseba Segura prest agertu da bere bizitzan "oso garrantzitsua" izan dan esperientziari erantzunkizun barri honen bidez "beste era batera" jarraipena emoteko. Orain arte, Bilboko gotzaina Ekonomia eta Sostengatzerako Batzordeko arduradun izan da eta, aurrerantzean, eginkizun barri hau izango dau Gotzainen Batzarrean.